Espainiako Trantsizioa: Diktaduratik Demokraziara
Trantsizioa erregimen politikoaren aldaketa izan zen, diktaduratik demokraziara igarotzea. Ez zen egun batetik bestera gertatu. 1975ean hasi zen, Franco hil zenean, eta 1982an amaitu, PSOEk hauteskundeak irabazi zituenean.
Espainiako Gizartea 1975ean
Franco hil ondoren, hau zen egoera politiko eta soziala:
- Armada eta inmobilistak: Jokabide itxia zuten, edozein erreformaren aurkakoak.
- Eliza eta aperturistak: Jarrera malguagoa zuten, erreformak beharrezkoak zirela onartuz.
- Herria: Erradikalizatu egin zen erregimenaren geldotasunagatik. Gizarte gatazka ugari sortu ziren amnistiaren eta autonomiaren alde. Gobernuaren erantzuna errepresioa izan zen.
- Oposizio politikoa: Platajunta aliantzan bildu ziren. Amnistia politikoa eta hauteskunde libreak eskatu