Aurrezki-kutxak
Haien funtzionamendua, banku pribatuena bezalakoa da. Edonola ere, badituzte bi desberdintasun:
- Aurrezki-kutxek ezin dituzte errenta aldakorreko tituluak jaulki funtsak lortzeko;
- Bankuek baino zerga-tratamendu onuragarriagoa izaten dute, ongintzazko jarduerak egiten baitituzte, beren estatuekin bat.
Kreditu-kooperatibak
Kooperatibak interes eta behar berak dituzten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak dira, enpresa-jarduera jakin bat egiten dutenak, eta emaitza ekonomikoak, bestelako enpresek ez bezala, lehentasunezko helburu honetara bideratzen dituztenak: aurrez adostutako elkarte-funtsak bermatzera.
Funts horiek ase direnean soilik banatzen da soberakina bazkideen artean. Funtsak, kredituek sozietateko edo kooperatibako bazkideek...