Biziaren Jatorria: Biomolekulak eta Oparinen Teoria

Biologia2,65 KB

Biziaren jatorria eta biomolekulen sorrera

Gaur egungo izaki bizidunen molekula nagusiak honako hauek dira: gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak. Beraz, izaki bizidun bera izango da izaki bizidun guztien jatorria (jatorri komuna).

Lurraren historia eta fosilak

Lurraren historia aztertzeko, fosilen azterketa egiten da. Lurra duela 4.700 milioi urte sortzen hasi zen; fosil zaharrenek (bakterio antzekoak) 4.000 milioi urte dituzte.

Zelula baten oinarrizko baldintzak

Abiapuntu gisa, zelula bat eratu eta funtzionatzeko baldintza hauek bete behar ditu:

  • Lipidoak eta proteinak: Mintzak eta organuluak eratzeko.
  • Gluzidoak: Jardueretarako energia izateko.
  • Azido nukleikoak: Informazioa gorde eta beste zeluletara pasatzeko.

Nola sortu ziren molekula organikoak?

Zientzialarien ustetan, biomolekula guztiak molekula inorganikoetatik sortu ziren. Planetaren azal solidoa eratu ondoren, erupzio bolkaniko asko egon ziren eta gas ugari jaurti zen: ur-lurruna, nitrogenoa, metanoa, amoniakoa, sulfuroa, etab.

Ia oxigeno askerik gabeko atmosfera hori hozten hasi eta lurruna kondentsatu zen. Horren ondorioz, ozeanoak eratu eta substantzia batzuk disolbatu ziren.

Haldane eta Oparinen teoria

Oxigeno askerik gabeko atmosfera beharrezkoa izan zen konposatu organikoak sortzeko. Beraz, lehen molekula organikoa sintetizatzeko beharrezko substantziak atmosferan eta ozeanoetan egongo ziren, baldintza hauekin:

  • Oxigeno askerik eza: Oxigenoak eratzen hasitako molekula organikoak oxidatu eta suntsituko zituelako.
  • Energia-ekarpena: Konposatu inorganikoetatik konposatu organikoak eratzeko; izan ere, azken hauek karbonoen arteko loturetan loturazko energia gehiago dute.

Oxigenorik ez zegoenez, ez zegoen ozono-geruzarik. Horren ondorioz, Lurrak Eguzkiaren erradiazio ultramorea jasatzen zuen, eta gainera tximisten deskarga elektrikoak, haizea eta elementu erradiaktiboen deskonposizioan askatutako beroa ere gertatzen ziren.

Polimeroen eraketa monomeroetatik

Oztopo bat zegoen gainditzeko: polimeroen sintesi-erreakzioak ingurune urtsuan gertatu baziren, hidrolisia ere gertatuko zen eta polimeroak desegin. Irtenbidea: mareek behera egitean putzuak geratuko ziren, eta putzuetako uraren lurrunketak iraun bitartean polimeroak eratuko ziren.

Foxek frogatu zuen 130 °C inguruko tenperaturan aminoazido puruak nahaziz gero, polimerizazioa gertatzen dela.

Deskargatu

PDF Word HTML