Ikus-hezkuntza eta Ikus-entzunezkoen Analisia
1. Gaia: Ikus-hezkuntza
1. Ikus-hezkuntza berreraikitzailearen orientazio nagusiak?
Europan irudien analisi formaletan oinarritutako ereduak jorratzen ziren, eta AEBetan hiru joera nagusitzen ziren:
- Artea curriculumaren beste diziplinekin parekatzen zuena (DBAE).
- Artea prozesu kognitibo konplexuen aktibatzaile gisa hartzen zuena.
- Ulerkuntzan oinarritutako ereduak.
Guztiak, Europakoa zein AEBetakoak, diziplinaren berreraketa kurrikularra xede komunarekin.
2. Europako joeraren helburu nagusia?
Jendea ikusizko lengoaian trebatzea eta alfabetatzea, norbera ikusle aktibo eta kritikoa izan eta nork bere ikusizko mezuak ekoizteko.
3. Zein proposamenek ezartzen ditu Erromantizismoaren printzipioak?
Sormena, askatasuna, bikaintasuna eta indibidualtasuna.