Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Eskola Uniformea, Zahartzaroa eta Osasuna: Gogoetak

Hizkuntza eta literatura4,49 KB

ESKOLAKO UNIFORMEA

Gogoan dut, haurtzaroan, goizero amak nola uzten zidan ohe gainean nire eskolako uniformea. Horrek lasaitasun handia eragiten zidan. Nire uniforme maitea, gainera oso polita zen. Eskolan janzkera bera genuen, denok berdinak ginen. Hara ikastera joaten ginen, eta ez jantziak erakustera.

Orain, berriz, eskola batera joaten bagara, ohart gaitezke egoera guztiz aldatu dela. Azken belaunaldietakoak parrandara joango balira bezala joaten dira eskolara. Jakina da hori kezkatzekoa dela; zeren eta eskoletan minimo batzuk errespetatu behar diren. Nik, behintzat, uniformea ezarriko nuke zentro guztietan, hala pribatuetan, nola publikoetan.

Begi bistan dago janzkerak bereizten gaituela. Uniformea erabiltzearen ondorioz, berdintasuna lor...

Jarraitu irakurtzen "Eskola Uniformea, Zahartzaroa eta Osasuna: Gogoetak" »

Erromoko Jaiak: Tradizioa vs. Turismoa

Hizkuntza eta literatura6,41 KB

Erromoko Jaiak: Herritarrentzat ala Turistentzat?

Badakit denborak aldaketak ekartzen dizkigula bizitzan zehar. Umeak jaio, hazi, bizi eta hil egiten dira. Gure auzoek, umeak bezala, aldaketak dauzkate, eta hori primeran dago, bizirik eta etorkizunari begira dagoela erakusten duelako. Baina aurten gure herriko jaiak guztiz desberdinak izan dira, turismo gehiago erakartzeko. Ezin dugu gure tradizioa galdu, jaiak herrikoentzat dira, ezta? Erromoko auzokide bat baino ez naiz, hori badakit, baina iritzia daukat eta udalak entzutea nahi dut.

Orain arteko Jaien Antolakuntza

Kontua da orain arte Erromoko jaiak Erromoko jai batzordeak antolatzen zituela. Herriko jendearekin ados egoteak jaien programa ona denontzat lortzen laguntzen zuen. Ohiko ekintzak

...

Jarraitu irakurtzen "Erromoko Jaiak: Tradizioa vs. Turismoa" »

Ingurumen Arazoak eta Definizioak: Iraultza Berdetik Hondakinetara

Hizkuntza eta literatura2,23 KB

Iraultza Berdea

Nekazaritza eta abeltzaintza elkarri lotuta egon dira betidanik. Hala ere, 1950eko hamarkadaz geroztik gauzak erabat aldatu ziren, teknologia berriak (ureztatze mekanikoa, plagizidak, ongarri eta abarren erabilera neurrigabea...) erabiliz. Harrezkero, iraultza berdea izena hartu zuen hori mundu osora zabaldu zen.

Nekazaritza Ekologikoa edo Biologikoa

Nekazaritza mota bat da, ez duena bilatzen ahalik eta etekin handiena ateratzea gastu ekologikoak kontuan izan gabe, baizik eta honen ezaugarrietako bat laboreen aniztasuna dela, eta ez intentsifikazioa.

Gehiegizko Arrantza

Fenomeno hau gertatzen da arrantza kopurua ez dagoenean konpentsatuta arrain populazioarekin eta hauen ugalketaren azkartasunarekin. Honen ondorioz espezie asko desagerrarazi...

Jarraitu irakurtzen "Ingurumen Arazoak eta Definizioak: Iraultza Berdetik Hondakinetara" »

Euskal Literaturaren Generoak: Baladak, Alegiak eta Eleberriak

Hizkuntza eta literatura3,27 KB

Baladak

Baladak: Hitz neurtuetan eraturiko tradiziozko kontakizunak dira, epikoak edota lirikoak. Garai bateko jendearen bizitzako gertakariei lotuak, XVI. eta XVII. mendeetan bilduak izan dira gehienak. Batzuk osorik ezagutzen ditugu, baina beste batzuk, aldiz, zatika. Balada eraren baitan, bertsio bat baino gehiago jaso izan da, edozeinek nahi dituen moduan konta ditzakeelako. Euskalkitik euskalkira aldaerak izatea ere gertatzen da. Ezin ahaztu dugu ahozko tradizioarekin lotzen dela, hau da, paperik, boligraforik edo ez zegoenean bertsoak jaso eta oroitarazteko teknika erabili dela: neurria eredugarria da, alferreko osagaiak baztertu egin dira; ez da betelanik; eta errepikapenak oroitzapenari lagun egiteko tartekatuak daude.

Alegiak

Alegiak:

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Generoak: Baladak, Alegiak eta Eleberriak" »

Gabriel Aresti: Poesia Soziala eta Sinbolismoa Euskal Literaturan

Hizkuntza eta literatura4,39 KB

Gabriel Aresti: Bizitza eta Lana

Txillardegi eta Arestik garrantzi handia izan zuten euskal kulturan eta literaturan. Nobelagileak, poetak eta politikariak izan ziren, eta eragin handia izan dute ondorengo idazleengan. Aresti gazterik hil zen, 40 urterekin. Euskaldun berriak ziren biak, Euskal Herrikoak izan arren giro erdaldunean jaioak: bata Donostian eta bestea Bilbon. Aresti batez ere poeta izan zen; ez zen nobelagilea, nahiz eta ipuin batzuk eta antzerkiak ere idatzi zituen. Baina, batez ere, poeta zen.

Antzerkigintza

Alor horretan berrikuntzak lortu nahi zituen, antzerki modernoa sortu nahian, euskal tradizioa eta garaiko Europako korronteak bateratuz.

Poesiaren Mugimenduak

Bi literatur mugimenduk izan zuten eragina bere poesian:

Sinbolismoa

Poesia...

Jarraitu irakurtzen "Gabriel Aresti: Poesia Soziala eta Sinbolismoa Euskal Literaturan" »

Haurdunaldiko eta Erditu Ondoko Tratamendu Estetikoak: Larruazalaren Zainketa

Hizkuntza eta literatura3,36 KB

Haurdunaldiko eta Erditu Ondoko Tratamendu Estetikoen Protokoloak

Ptosia: Larruazalaren Beharrak

  • Ptosia geldotzea eta bularra tinkatzea: Larruazala prestatu behar da.
  • Larruazala garbitu eta indartu: Erabili esne garbitzaile eta emolienteak, olio dermofilekin eta malba, aloea, kamamila eta malba zuriaren estraktuekin prestatutakoak.
  • Lainoztatu eta konpresak ezarri: Erabili malba, ezkia edo kamamila, eta horiekin prestatutako konpresak.
  • Esfoliazio suabea egin: Entzima bidezko esfoliatzaileak erabili (papaina, bromelina...).

Tratamenduaren Muina

  • Shock-tratamendua: Substantzia hidratatzaile, leheneratzaile eta tenkatzaileen kontzentratuak erabili.
  • Emultsio hidratatzaile eta nutritiboak: Olio dermofilekin egindakoak erabili.
  • Muskuluak kitzikatzeko korronteak:
...
Jarraitu irakurtzen "Haurdunaldiko eta Erditu Ondoko Tratamendu Estetikoak: Larruazalaren Zainketa" »

Euskal Pizkundea eta Gerraosteko Literatura: XX. Mendeko Idazleak

Hizkuntza eta literatura3,17 KB

XX. Mendea: Euskal Pizkundearen Garaia

XX. mendea Euskal Pizkundearen garaia izan zen, antzerki berria, lore jokoak, eleberriak, aldizkariak... sortu zirelako. Mende honetako lehen hiru hamarkadetara arte luzatu zen Euskal Pizkundea. Erromantizismo abertzalea izango da literaturan errotuko den mugimendua. Euskararen eta kulturaren alde egiten duten bi gizon, Resurreccion Maria Azkue eta Jose Ariztimuño (Aitzol), "Euskaltzaleak" elkartea sortu zuten. Elkarte horren ekarpenak: euskal prentsa eta literatura sustatu zituen, eta euskal testuen ekoizpena nabarmen areagotu zen.

Pizkundeko Olerkaritza

Aitzolen inguruan, poeta belaunaldi berria sortu zen, "Olerkariak" izenekoa. Poesia tradizionaletik aldendu eta poesia landu eta jasoa sortu zuten. Gai...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Pizkundea eta Gerraosteko Literatura: XX. Mendeko Idazleak" »

Eboluzioaren Teoriak: Ikuspegi Historikoa

Hizkuntza eta literatura2,42 KB

Fixismoa

G. Cuvier.

Tesia: Espezie guztiak independenteak dira, eta sortu zirenetik bere horretan iraun dute, inolako aldaketarik gabe.

Transformismoa

Egileak: Leclerc, Buffongo Kondea, Moreau de Maupertuis.

Tesia: Lehen espezieak denboran zehar transformatu egin ziren, eta horrela beste espezie batzuk sortu ziren.

Lamarkismoa

J.B. de Monet, Lamarckeko zalduna (Filosofia Zoologica, XIX. mendea).

Teoriaren oinarriak:

  • Pixkanakako progresioa dago organismo sinpleetatik konplexuetaraino.
  • Pixkanakako aldaketa horiek ingurunera moldatzeko premiaren ondorio dira.
  • Erabiltzearen erabiltzeaz, organoak garatu eta perfekzionatu egiten dira.
  • Geureganatutako karaktereak heredatu egiten dira, ingurunera moldatzeko arazorik izan ez dezagun. (Jirafen lepoa).

Teoriaren hutsuneak:

...
Jarraitu irakurtzen "Eboluzioaren Teoriak: Ikuspegi Historikoa" »

XIX. Mendeko Euskal Herria: Historia, Literatura eta Bizkaiera

Hizkuntza eta literatura2,78 KB

XIX. Mendeko Euskal Herria: Historia

XIX. mendea bizibizia izan zen Euskal Herrian. Napoleonen gerraren eta politikaren katramilarekin hasi bazen, mendearen erdialdera bi gerra karlisten astindua jaso zuen gure herriak.

Karlistadak eta Foruen Abolizioa

Lehen Gerra Karlistak, 1833tik 1839ra, foruak gainbehera larrian amildu zituen. Gerra hura Bergarako Besarkadan bukatu zen. Bigarrenak, 1872tik 1876ra, iraun zuen eta Hegoaldeko lau foruen abolizioa ekarri zuen.

Abolizioarekin batera, batez ere Hegoaldean, protestatu eta erantzun beharra zegoela esaten zuten. Protesta-giro horrek abertzaletasun mugimendua bultzatu zuen.

Garat eta Euskal Herriaren Batasuna

XIX. mendearen hasieran, Garat diputatua, Napoleonengandik Iparreko eta Hegoaldeko euskaldunak...

Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Euskal Herria: Historia, Literatura eta Bizkaiera" »

Euskal Literatura Garaikideko Hiru Idazle: Cano, Izagirre eta Txillardegi

Hizkuntza eta literatura4,59 KB

Harkaitz Canoren Ipuingintza

Harkaitz Canoren ibilbide oparoa nobelak eta olerki-liburuak badira ere, ipuinak lantzeko gaitasunean aitortu zaio maisutasuna eta, besteak beste, Julio Cortazarren eragina antzeman izan diote. Argentinarrak bezalaxe, Canok generoaren barruan eroso eta sortzaile sentitzen dela frogatu du Neguko Zirkua izenekoan. Horretan, Canok, hogeigarren mendeko literatura mendebaldarraren ezaugarrietako batzuk orain bizi dugun honetan indarrean dirautela erakutsi du. Ironiaren erabilera eta meta-literatura lirateke horietako bi. Hautatu dugun prosa zatian Canok biekin egiten du jolas, bide batez bere erreferentziazko bi izenekin jolastuz. Literatura sortzean jolas egitea baita hogeigarren mendeko literaturak utzi digun beste...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura Garaikideko Hiru Idazle: Cano, Izagirre eta Txillardegi" »