Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Literaturaren Bilakaera (1936tik Aurrera): Generoak eta Idazle Nagusiak

Hizkuntza eta literatura6,94 KB

Euskal Nobelagintza: Esparru Berri Baten Hastapenak

Nobelagintza esparru berria zen euskal literaturan, 1936ra arteko euskal nobelagintza ez zelako hain aberatsa izan. Esparru berri samarra genuen euskal literaturan, eta orduan nagusi zen purismo lexikalak ez zion egoki garatzeko mesederik egin. Iparraldean ipuinak eta narrazio laburrak mamitu ziren; Hegoaldean, argitaratzeko debekua kendu zutenean, produkzio handia egon zen. Baina, beste arazo batzuk ere zeuden: gobernuaren zentsura indartsuak jarraitzen zuen, hizkuntzaren egoera larria zen, munduko korronte literarioak ezagutzeko erraztasunik ez zegoen, eta euskal liburugintzak azpiegitura amateurra zeukan.

Jon Etxaide: Eleberri Historikoaren Maisua

Eleberri historikoetan Jon Etxaide dugu maisu....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Bilakaera (1936tik Aurrera): Generoak eta Idazle Nagusiak" »

XVIII. Mendeko Euskal Literatura: Larramendi eta Bere Eragina

Hizkuntza eta literatura3,79 KB

XVIII. Mendeko Hegoaldeko Euskal Literatura

Ilustrazioaren Garaia eta Euskararen Egoera

XVIII. mendea Ilustrazioaren garaia izan zen, gizakia mugimendu honen arrazoia zelarik. 1789ko Frantziako Iraultzaren ideiak zabaldu ziren garai honetan. XVIII. mendean, euskal liburugintzan, Hegoaldeak aurrerapen handia egin zuen. XIX. mendean Iparraldearekin parekatu zen, eta XX. mendean Hegoaldea nagusitu zen berriro.

XVIII. mendeko lehen hamarkadetan, Hegoaldeko euskarazko literatura geldo ibili zen. Kristau ikasbiderako doktrinak eta antzekoak baino ez ziren kaleratu. Idazleen artean, Gipuzkoan Otxoa, Arin eta Irazusta nabarmendu ziren, eta Bizkaian, Arzadun.

Manuel Larramendi jesuitak egoera suspertu zuen era askotako lanen bidez, non euskara bultzatuko...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. Mendeko Euskal Literatura: Larramendi eta Bere Eragina" »

Euskal Literaturaren Erreferenteak: Aresti eta Mitxelena

Hizkuntza eta literatura3 KB

Gabriel Aresti: Euskal Literaturaren Zubigilea

Gabriel Arestik zubigintza lana egin zuen aurreko belaunaldiko eta idazle gazteen artean. Goiz hasi zen aldizkarietan kolaboratzen, batik bat poesian eta antzerkigintzan.

Hauek ziren Aresti desberdin egiten zuten baldintzak:

  • Euskaldun berria zen.
  • Hiritarra eta sekularra zen.
  • Seminariotik ez zen pasatu.
  • Gizon irakurria zen, garaiko literaturan jantzia.

Gorabehera politikoak gertutik jarraitzen zituen, bere obran ikus dezakegunez. Ez zen isilik egotekoa, polemika harrotzea zuen gustuko eta arerio asko izan zituen bizi artean.

Poesia eta Obra Nagusiak

Poesia asko idatzi zuen 21 urtetan.

  • Maldan behera: Batuaren aitzindari izango zen hizkera berria erabili zuen, baina interpretatzeko zailtasunak zituelako eta
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Erreferenteak: Aresti eta Mitxelena" »

Euskararen Historia eta Literatura: Ibilbide Laburra

Hizkuntza eta literatura2,67 KB

Publizitatea eta Gertakarien Berri Ematea

Eskaintzen publizitatea: eskaintzak epe laburrean merkeago saltzen diren produktu edo zerbitzu baten iragarkiak dira. Hartzailea erostera bultzatzea da publizitate mota horren helburua.

Gertakarien berri ematea: gertakariak helburu jakin batekin kontatzen ditugu: iraganean gertatu den zerbait ezagutaraztea.

Euskararen Loraldia XVIII. Mendean

Hazia ereiten: XVIII. mendean, Hego Euskal Herrian, literaturaren loraldia gertatu zen. Manuel Larramendi izan zen sustatzaile nagusia. Lanik ezagunena El Imposible Vencido da.

Elizgizon euskaltzaleak: elizgizon askok lan egin dute euskararen alde mendeetan. Larramendi izan zen bat, eta Agustin Kardaberaz, XVIII. mendekoa eta Hernaniarra, bere bi motibazio nagusiak erlijioa...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen Historia eta Literatura: Ibilbide Laburra" »

Euskal Kultur Erakunde eta Ekitaldi Historikoak

Hizkuntza eta literatura2,97 KB

Eusko Ikaskuntza

Pentsaera ezberdina zuten hainbat euskaltzalek sortu zuten Oñatin, 1918an. Helburu nagusia euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea zuen, eta 1936ko gatazka arte hainbat asmo burutu eta ikerketa bideratu zituen.

Antolatutako biltzar nagusiak

  • Oñatikoa
  • Iruñekoa
  • Gernikakoa
  • Gasteizkoa
  • Bergarakoa
  • Bilbokoa

Irakaskuntza arloko ahaleginak

  • Sortu berriak ziren ikastoletarako ikasliburuak egin.
  • Euskal gaiei buruzko Uda Ikastaroak eratu.
  • Euskal Unibertsitaterako proiektu bat egin.

Euskara eta euskal literaturari buruzko hainbat hitzaldi eman zituen eta horiei buruzko hainbat aldizkari argitaratu zituen. Bertsolaritzaren etorkizunean erabakigarria gertatu zen hitzaldia eman zuen Manuel Lekuonak.

Gerraren ondorioz, ez zuen jarraitzerik izan. Baina...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Kultur Erakunde eta Ekitaldi Historikoak" »

Antzinako Erregimenetik Ilustraziora: Montesquieu, Rousseau eta Gizarte Aldaketak

Hizkuntza eta literatura4,28 KB

Montesquieu eta Botere Banaketa

Montesquieuren arabera, pertsona edo erakunde bakar batek ezin ditu hiru botereak bere esku izan. Botereak honako hauek dira: legegilea, betearazlea eta judiziala. Izan ere, adibidez, monarkak eta senatuak lege tiranikoak egin eta aplika ditzakete. Estatu horretan dena galduko litzateke. Arrazoia, zientzia eta gizakirekiko errespetua aldarrikatzen zituen. Bere helburua ezjakintasunetik ateratzea zen. Amerikako eta Frantziako konstituzioetan eragina izan zuen. Konstituziorik gabe ez dago demokraziarik. Frantzian, demokrazia lortu zen. Konstituzioak demokraziaren legeak idazten ditu.

Rousseau eta Subiranotasun Nazionala

Rousseauren ustez, gizakia jaiotzean ona, independentea eta askea da. Helburua biziraupena da....

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimenetik Ilustraziora: Montesquieu, Rousseau eta Gizarte Aldaketak" »

Errealismoa eta Errealismo Magikoa: Flaubert eta Rulfo

Hizkuntza eta literatura3,39 KB

Flaubert eta Errealismoa

Errealismoa literaturan

Errealismoa ez da literaturan soilik egotz diezaiokegun mugimendua, hemeretzigarren mendearen bigarren erdialdeko arkitektura, musika eta pintura ere baldintzatu baitzituen. Mugimendu honen ezaugarriak honakoak lirateke:

  • Errealitatearen analisi zientifikoa burutu nahi dute idazleek. Horretarako, ohiturak, giroa, pertsonaiak eta abar zehaztasun handiz deskribatzen dira.
  • Gizarte egoera salatu nahi dute, askotan, errealistek, eta horretarako, hiri industrial berrietako bizi-baldintza penagarriak aurkeztuko dituzte beren lanetan.
  • Aurkezpenak ahalik eta objektiboenak egin nahiko dituzte idazleek, zehaztasun eta argitasunez bideratuz kontakizuna.
  • Gertakarien sinesgarritasuna bilatzen da. Urruti geratu dira
...
Jarraitu irakurtzen "Errealismoa eta Errealismo Magikoa: Flaubert eta Rulfo" »

Lagunarteko Gutunak: Abenturak eta Bizipenak

Hizkuntza eta literatura4,38 KB

1. Txangoaren Kontakizuna

Kaixo Maria,

Zer moduz? Nola zaude? Irakasleak esan dit gaixorik zeundela eta horregatik ezin izan zinela txangora etorri. Orain hobeto zaude? Ni oso nekatuta nago, seietan eta erdietan iritsi naizelako txangotik, eta logura handia daukat.

Beno, orain kontatuko dizut irteerari buruzko guztia, horrela bihar etorri zarenean, ez zara galduta egongo klasean.

Asteburu honetan gauza asko egin ditugu: mendira joatea, kanpin-denda batean lo egitea... baina hori ez da guztia, pasadizo batzuk izan genituelako hasieratik bertatik.

Zu eta Jon izan ezik, denok joan ginen. Hara joatean, gure autobusaren gurpil bat ziztatu zen, eta gidariak ez zekien nola aldatu. Horregatik, garabi bati deitu behar genion. Hori egin eta gero, gure hotelera...

Jarraitu irakurtzen "Lagunarteko Gutunak: Abenturak eta Bizipenak" »

XX. Mende Hasierako Euskal Literatura eta Baliabide Poetikoak

Hizkuntza eta literatura5,29 KB

XX. Mende Hasierako Euskal Literaturaren Testuingurua

XX. mendearen hasieran, euskal gizarte eta kulturan aldaketa nabarmenak gertatu ziren, tradiziotik modernitaterako bidean. Garai honetako ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Abertzaletasunaren gorakada: XIX. mendeko Lore Jokoen ildotik, euskal kulturaren eta nortasunaren aldeko mugimendua indartu zen. Jaialdi eta ekimenen bidez egitura sendoagoa eman nahi izan zitzaion.
  • Euskal aldizkarien ugaritzea: Prentsak garrantzi handia hartu zuen, eta hainbat aldizkari sortu ziren, hala nola Euskal Erria, Ibaizabal, eta Euskara, besteak beste.
  • Sabin Aranaren eragina: Haren ideiek, bereziki hizkuntzaren garbizaletasunak, eragin sakona izan zuten garaiko idazle eta kultur eragileengan.
  • Ohiko gaiak
...
Jarraitu irakurtzen "XX. Mende Hasierako Euskal Literatura eta Baliabide Poetikoak" »

Euskara Batuaren Historia eta Bilakaera

Hizkuntza eta literatura4,47 KB

Euskara Batua

Aitzindariak

Euskal idatziaren hasieran, aldaerak arazo ziren. Tradizio idatzi sendo baten falta nabaria zen. Idazlearen lehen lana sistema ortografiko bat bilatzea zen, irakurlea hezi beharra zegoelako.

Euskara Batuaren Sorrera

Berantiarra izan zen (1964 ondotik). Hainbat urrats eman ziren:

  • Euskaltzaindiaren sorrera (1918)
  • Lehen ardurak: ortografia arautzea, euskal hiztegia eratzea eta euskara bateratzea
  • Erizkundi Irukoitza: dialektoen gaineko material bilketa galdeketa bidez

Bi garai bereizten dira, egoera politiko nahasiaren ondorioz: XX. mendearen lehen erdialdea eta XX. mendearen bigarren erdialdea.

XX. Mendearen Hasieran

Aldeko eta kontrako jarrerak zeuden. Egitasmo zehatzik ez, adostasunik ez. Batzuek ez zuten hizkuntza-eredu jakinik...

Jarraitu irakurtzen "Euskara Batuaren Historia eta Bilakaera" »