Aresti eta Lauaxeta: Biografia, Lanak eta Garaia

Hizkuntza eta literatura3,85 KB

 IndikatiboaBaldintzaAhaleraSubjuntiboaAgintera
Nornaizbanintznaitekenadinzaitez/dadila
Nor-Norinatzaiobanintzaionakiokenadinzakizkio
Nor-Norkdutbanudezaketdezadannazazu
Nor-Nori-Norkdiotbaniodiezaioketdiezadazuniezadazu

Gabriel Aresti (1933-1975)

  • Arroa eta errealista.
  • Espainolista eta "puta semearen semea" zela esan zioten.
  • 12 urterekin ikasi zuen euskara bere kabuz, faxismo garaian, euskara debekatuta zegoenean.
  • "Nire aitaren etxea" poema (Arkaitz Canok musikatu eta abestua): Euskal Herria eta euskal kultura defendatzeko idatzia.
  • Edozeinek ulertzeko moduan idazten zuen.
  • Hizkera sinplea erabiltzen zuen, baina mamitsua.
  • Blas de Otero eta Gabriel Celayaren eragina jaso zuen.
  • Poesia, antzerkia, artikuluak eta ipuinak idatzi zituen.
  • Euskal kulturarekin eta bere buruarekin konprometitua.
  • "Harri eta Herri" (1964) liburuak oihartzun handia izan zuen.
  • "Harri eta Herri" argitaratu zuenean, Zeruko Argia aldizkarikoek probokatzailetzat jo zuten.
  • Meli Souto izan zuen emazte.
  • Bilboko Merkataritza Eskolan ikasi zuen.
  • "Nire maldiziorik borobilena" poema Bartzelonako euskaldun batzuei (zapaltzailetzat jotzen zituenak) eskaini zien.
  • Kontulari lanetan aritu zen hainbat enpresatan.
  • Langileen aldeko jarrera izan zuen beti.
  • Arestik Bilbo barrutik ikusten zuen; Lauaxetak, aldiz, kanpotik.
  • Bere poemetan Bizkaiko aberatsak kritikatu zituen: "diruzale", "txorizo saltzaile", "txerri erosle" deituz.
  • Bere ustez, garaiko euskal antzerkia zaharkituta zegoen, "aurreko mendekoa" zen.
  • "Inork ez du irrintzirik botako": Euskara eta euskal kultura galtzeko arriskuaren aurrean borrokatzeko deia.
  • 1968an Arantzazuko Batzarrean parte hartu zuen, euskara batuaren aldeko jarrera hartuz.
  • Ean (Bizkaia) hil zen 1975ean, ebakuntza baten ondorioz.

Lauaxeta (Esteban Urkiaga, 1905-1937)

  • Euskararen eta literaturaren zale amorratua.
  • Euzkadi egunkariko euskarazko orriaren arduraduna izan zen 1928tik aurrera.
  • Abertzale militantea eta mitinetako hizlaria.
  • Euskal poesiaren berritzaile handienetakoa.
  • Lizardik Europako joera sinbolisten forma zaindua zuen; Lauaxeta, aldiz, modernoagoa eta malenkoniatsuagoa zen.
  • "Bide Barrijak" (1931) liburuan: "Gaixorik nago" eta "Itsasontzira!" poemak nabarmentzen dira.
  • Metafora ugari erabili zituen.
  • Grezia klasikoko gaiak, gorputz gazteen edertasuna, estetizismoa eta edertasunaren mirespena landu zituen.
  • Ez zuen iraganera begiratzen, etorkizunerako itxaropena adierazten zuen.
  • Espiritu abertzalea eta baikorra zuen, herriarengan konfiantza erakutsiz.
  • Lau urtera, "Arrats Beran" (1935) argitaratu zuen, poesia humanoago eta helduago batekin.
  • Tradizioa eta abangoardia uztartu zituen (García Lorca bezala), herri kantak modernizatuz.
  • "Zelaian" poeman erotismoa eta sentsualitatea landu zituen, euskal literaturan berritzailea izan zen.
  • Gai sozialak lantzen aitzindaria izan zen.
  • Industrializazioak Euskal Herrian zuen eragina islatu zuen, garaiko poesia gehienak ez bezala. Adibidez, "Langile eraildu bati" poeman klase borroka eta grebak agertzen dira.
  • Abertzaletasuna ("Amaiur gaztelu beltza") eta denboraren igarotzea ("Mendian") bezalako gaiak ere landu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML