Euskararen Jatorria eta Harremanak: Ikerketa eta Teoriak
Euskararen Jatorria eta Ahaidekoak
Vasco-iberismoa
Erromatarren okupazioarekin, iberiarrak Pirineo-aldera mugitu zirela eta hizkuntza hori euskara izango ez ote zen aipatzen dute hizkuntzalari batzuk. Ez da frogatua izan, izan ere, gaur egun esaten denez, familia urrunekoak baino ez baina egun gaztelania eta alemaniera diren bezain “ahaideko” lirateke. Harreman honetatik aurrera ezin da parekotasunik bilatu.
Hamitiko-semitikoak
Euskarak bereberearen antza duela dio Mukarowsky hizkuntzetan adituak. Kanarietako guantxearekin ere ahaidetu izan dute. Dirudienez, k.a. 8000. urte inguruan (glaziazioaren ondoren), Mediterraneo aldean eta Afrika iparraldean usko-mediterranearra edo garealdar familiako hizkuntzetatik etor daiteke euskara; indoeuroparrak bertaratu baina lehenagoko garaietan. Euskal kamito-sematikoaren bide hau ere motz geratzen da jatorriak edota ahaidetasunak izateko; hala ere, ikerketak emankorragoak izan daiteke eta ez da guztiz ukatzen.
Euskal-kaukasiarra
Batzuek, euskara Kaukaso aldean mintzatzen diren hizkuntza multzoekin uztartzen dute (georgiera, avaroa, txetxeniera…) hala ere, hizkuntza hauek beraien artean ere ez dira homogeneoak. Besteak beste, Schuchardt, Lafon eta Tovar bezalako irakasleek egin dute teoria honen alde; subjektua markatzeko moldean, aditzaren tasun plurpertsonalean, hizkuntzaren izaera aglutinatzailean… Hala ere, ez da onartua izan, bertako hizkuntzen arteko batasuna frogatzea zaila delako, eta protokaukasiarra ezin delako protoeuskararekin oraindik konparatu.
Euskara eta makrofamilia dene-kaukasiarra
Teoria berriena da eta duela 6.000tik harantzago garamatza, indoeuroparrak etorri baina lehenagokoak. Teoria honen arabera, inolako ahaidetasun genetikorik ez duten hizkuntzak garai batean bat bera zirela aipatzen du.
Euskararen Harremanak
Zeltera eta euskara
K.a. I. milurtekoan, eta erromatarrak etorri baino lehenago, herri zeltak etorri ziren. Zeltera ekarri zuten: hizkuntza zeltikoa zen Frantziako galiarren hizkuntza. Gehienbat, Espainiako zeltiberiarren hizkuntza. Galiarren hizkuntza euskararen mugakide zen Garona ibai inguruan eta Hegoaldean, zeltiberiarren hizkuntzak Ebro ibaiaren erdibideko lur asko hartu zituen, baita euskarari dagokionez ere. Badirudi Araba eta Nafarroa hartu zituztela, zenbait hilerri eta txanpon-izkribu azaldu baitira. Hala ere, lexikoan antzeman daiteke zeltar gizartearen eragin txikia: gezi, maite, landa hitzetan eta Deba bezalako herri eta ibai izenetan (jainkoaren ibaia).
Latina eta euskara
Lehenik, hegoaldetik Ebron gora, eta 50 urte geroago, iparraldetik sartu zen latina Euskal Herrira. Latina eta erromatar zibilizazioa distiratsu eta erakargarria egin zitzaien euskaldunei, izan ere kulturen-mailen arteko alde handia zegoen, neurrigabea ia; euskaldunak basatiak ziren eta erromatarrak kultura handi baten jabe. Euskaldunak kultura berri horrek zekartzan tresneria, kontzeptu eta ezaguera berriez jabetu ziren latinetiko hitzak mailegatzearekin batera eta honela, latina lexikoki emaile nagusitzat dugu; ordutik, latinetik hartutako hitz asko eta zenbait atzizki ditugu.
Atzizkiak: -tu, -lari, -zio.
Hitzak: administraziokoak, erlijio terminologiakoak, eskolakoak, hitz abstraktuetan, merkataritzan, eraikuntzan, bestelakoak…
Ondorengo bilakaera izan dute hitz batzuk: Forum->foru, Pacem->bake, oligum->olio, rota->errota, cellam->gela, corpus->gorputz. Tokiko izenak ere baditugu: Cetarea->Getaria.
Arabiera eta euskara
Nafarroako hegoaldean izan ezik, ez zen nabarmena izan musulmanek sorrarazi zuten eragina. Hala ere, zenbait hitz geratu zaizkigu baina seguraski ondoko erromantzeen (gaztelania, gaskoia) bidez mailegatuak izango dira: atorra, izara, gutun, azoka, alkandora, alkate, abarka…
Euskal Tribuak eta Euskalkiak
Euskal Tribuak:
- BaskoiaK: Nafarroa eta Errioxa eta Aragoiko lurralde batzuk.
- Barduliarrak: Gipuzkoako Pasaia eta Deba ibaien artean eta Arabako zati batean.
- Karistiarrak: Bizkaiko Nerbioiraino eta Arabako beste parte bat.
- Autrigoiak: Enkarterrietan eta Errioxako zenbait lurraldetan.
- Akitaniarrak: Garoinaren ibiliaren inguruan, Bordeletik Tolosaraino.
Euskalkiak
Tribuak eta euskalkiak: Euskalkiak tribu bakoitzaren mintzaira desberdinekin bat datozela argudiatzen dute batzuk.
Big-Beng deiturikoa: k.o V eta VI. Mendeetan euskara komun bat omen zegoen eta Erdi Arotik gaurdaino euskalkiak desberdintzen hasi zirela.