Eskola Uniformea, Zahartzaroa eta Osasuna: Gogoetak

Hizkuntza eta literatura4,49 KB

ESKOLAKO UNIFORMEA

Gogoan dut, haurtzaroan, goizero amak nola uzten zidan ohe gainean nire eskolako uniformea. Horrek lasaitasun handia eragiten zidan. Nire uniforme maitea, gainera oso polita zen. Eskolan janzkera bera genuen, denok berdinak ginen. Hara ikastera joaten ginen, eta ez jantziak erakustera.

Orain, berriz, eskola batera joaten bagara, ohart gaitezke egoera guztiz aldatu dela. Azken belaunaldietakoak parrandara joango balira bezala joaten dira eskolara. Jakina da hori kezkatzekoa dela; zeren eta eskoletan minimo batzuk errespetatu behar diren. Nik, behintzat, uniformea ezarriko nuke zentro guztietan, hala pribatuetan, nola publikoetan.

Begi bistan dago janzkerak bereizten gaituela. Uniformea erabiltzearen ondorioz, berdintasuna lor dezakegula uste dut. Legeak dioenez, eskoletan denok berdinak izan beharko genuke. Hori dela eta, hedatu beharko genuke horren erabilera zentro guztietan.

Ikerketa batzuen arabera, gure gazteak marken menpe daude. Ohikoa da gazteen artean, markadun arropa erabiltzea. Hori ez dago txarto; dena den, nire ustez, uniformearen erabilerak bestelako baloreak barneratzen laguntzen du. Horietako bat, gauzak zaintzea da, ikasle bakoitzak uniforme bakarra dauka ikasturte osorako. Beraz, ikasleak berehala jabetzen dira zaindu behar dutela.

Nik onartzen dut uniformea deserosoa izan daitekeela; hala ere, nork esan du deserosoa izan behar duela? Zergatik ez ote dugu ezartzen uniforme eroso bat? Zer dela eta eraman behar dituzte neskek gonak eta mutilek prakak? Usadio horiek aldatu beharko genituzkeelakoan nago.

Lehen esandakoa laburbilduz, hausnartzekoa da eskola guztietan uniformea ezartzea. Nik argudio batzuk eman ditut; alabaina, oraindik, hainbat argudio daude aipatu gabe. Hemen, Euskal Herrian bertan, gero eta guraso gehiago daude uniformearen erabileraren alde. Madrilen, bost zentro publiko daude uniformea erabiltzen dutenak. Haiek izan dira aitzindariak. Guk zergatik ez ote dugu egiten gauza bera? Gogoeta horrekin amaitu nahi nuke, orain, bakoitzak erabaki dezala!


ZAHARTZAROA GAUR EGUN

Joan den astean, egoitzara joan nintzen aititeri bisita egitera, eta esan zidaten: “Horrela egoteko hobe da hiltzea”, “ez dugu ezertarako balio”, besteak beste. Esaldi hauek zenbat aldiz entzun dizkiegu aitite-amamei? Maiz, segur aski.

Denok dakigun bezala, bizitzak lau aro ditu: haurtzaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa. Haur garenean, gazte izan nahi dugu; gazte garenean, heldu; baina heldu garenean, berriz gazte.

Zahartzaroa. Gure bizitzaren negua da. Gure azken partea. Dena eginda dugu: lana bukatu dugu, ikasketak amaitu ditugu, seme-alabak nagusiak dira… Momentu horretan denbora dugu disfrutatzeko. Hala ere, denbora hori batzuetan hutsik dago.

Egia da zahartzaroa tristea dela. Pena handia da hori esatea, baina horrelakoa da. Ohikoa da zahartzaroan bikote-kidea galtzea. Bizitza osoa eman dugu berarekin eta batetik bestera, ez dago. Bere lekuan, bakardadea jarri da. Azken hau lagun onena bihurtu da, konturatu gabe.

Nire ustez, hirugarren adinekoak ez dira altzariak eta lagundu behar diegu, era berean, denak ez dira berdinak eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta batzuek nahiz etxean nahiz umeen heziketan lagun dezakete; gainera, baliagarriak sentiaraztea oso baikorra izan daiteke; batez ere, autoestimarako eta beraien egoerari aurre egiteko. Edo, hobe da egunak ematea bizitza zelan doan ikusten? Nola datorren heriotza itxaroten? Ez dut uste.


PASTILLA GUTXIAGO, ZAPATILLA GEHIAGO

Duela bi egun irratian entzun nuen udalak martxan jarri nahi duela kanpaina berri bat, eta bere eslogana da: “Pilula gutxiago, zapatilla gehiago”. Consumer aldizkariak kanpaina horri buruz idatziko du, horregatik aukera ona iruditzen zait nire iritzia emateko, eta espero dut kontuan hartzea.

Guztiz ados nago proposamen horrekin, gero eta osasun-arazo gehiago dauzkagulako. Adibidez, ez gaudenean ondo, gure aukera da medikuarenera joatea, eta horrek pilula batzuk errezetatzen ditu eta kitto! Baina ohitura hori desagertuko da kanpaina berri horri esker. Baina nire galdera da, nola jarriko du martxan? Galdetzen dut hori benetan ez dakidalako. Hemen, Getxon, ez dauzkagu ezer korrika egiteko edo ibiltzeko. Horregatik eskatuko nioke udalari bidegorri berezi batzuk egin ditzatela kanpaina horrek martxan jartzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML