Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Gipuzkera eta Bizkaiera: Euskalkien Zertzelada Soziolinguistiko eta Gramatikalak

Hizkuntza eta literatura4,66 KB

Gipuzkera: Zertzelada Soziolinguistikoak

Prestigio handiko euskalkia da gipuzkera, Hegoaldean batez ere. Euskal literaturan, hasieran, lapurtera klasikoa bazen ere euskalki literario nagusia, gipuzkera izan zen azken mendeetan lan horretan aitzindari-lana eta -betekizuna hartu zuena, 1968tik honako euskara batua mamitu arte. Prestigio horren ondorioz, jaiotzaz beste euskalki bateko idazleak ere euskalki horretara jo ohi zuten. Azkuek (Euskaltzaindiko lehen burua izan zenak) gipuzkera osotua proposatu zuen XX. mendearen lehen partean batutzat. Proposamenak ez zuen aurrera egin. Gipuzkera ez dator bat probintziaren luze-zabalarekin. Gipuzkoako erdialde guztian eta Nafarroako mendebaldean hedatzen da; baina ez da hitz egiten Elgoibartik gorako...

Jarraitu irakurtzen "Gipuzkera eta Bizkaiera: Euskalkien Zertzelada Soziolinguistiko eta Gramatikalak" »

Coca-Cola Erdi Aroan: Ataungo Leizetik Denboran Zehar

Hizkuntza eta literatura2,42 KB

Coca-Cola Erdi Aroan lanaren argumentua hau da: Mikel eta Aitor Ataungo leize bat arakatzen ari zirela, mapetan agertzen ez den pasabide bat aurkitu dute. Jakin-minez, barrura sartu eta laster galtzen dute kontaktua zulo estuaren barruan. Aitor, uneoro ikusgai, zuloaren barruan txikitzen da eta, altxatzen denean, kanpoan dagoela konturatzen da. Bere laguna ez dago inguruan, ezta inguru ezagunak ere. Leku ezagun batean dago, baina desberdina da: ez dago etxerik, basoak hostotsuagoak dira, eta jendeak modu bitxian janzten du. Iraganera bidaiatu du, duela 600 urte inguru.

Lapur, sorgin edo deabrutzat hartu eta hainbat oztopo gainditu ondoren, Aitorrek Diegorekin topo egingo du, joan den garaiko gaztearekin. Mutilak, izaki arraro hori zerutik bidalia...

Jarraitu irakurtzen "Coca-Cola Erdi Aroan: Ataungo Leizetik Denboran Zehar" »

Euskarazko Testu eta Hiztegi Gida: Zuzenketa eta Hobekuntza

Hizkuntza eta literatura5,06 KB

Testuen zuzenketa eta hobekuntza

Umea amazuloa zenez, amarekin baino ez zuen egon nahi izaten.

Bada garaia aldez edo moldez irtenbideren bat eman diezazuen premia handiko arazoei.

Hainbeste gustatu zitzaien hondartza ondoko etxea, non erostea erabaki baitzuten.

Sekreturik handienek, denek dakiten zerbait izan ohi dute oinarri.

Hiru multzotan bana daitezke bizitzan zehar izan ditudan irakasle guztiak.

Nekearen nekez, ez naiz gai izan atariko mailatxoa ere igotzeko.

Iritziak iritzi, oraingo buruzagiak ez du aurrekoak adina aurreiritzirik.

Otsaileko emaitzak ikusita, gai zara zu ikasturtea aurrera ateratzeko.

Denbora aurrera joan ahala, gezur gaiztoa esatea damutu egin zitzaion.

Ez pentsa hau guztia harrotasunez kontatzen dudanik.

Geuk ekin beharko diogu...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Testu eta Hiztegi Gida: Zuzenketa eta Hobekuntza" »

Testu Analisiaren Oinarriak: Testuinguraketa eta Kohesioa

Hizkuntza eta literatura3,31 KB

Testuinguraketa

Testu bat aztertzeko kontuan hartu beharreko oinarrizko elementuak:

  • Toki Soziala

    Zein toki sozial ezberdinetan gauden: Akademikoa, publikoa, komunikabideak, hezkuntza.

  • Egoera Komunikatiboa

    Zein egoera eta zein asmo duen testuak. Zergatik eta zertarako? (Adibidez: entretenitzea, informatzea, arauei buruz informatzea).

  • Igorlearen eta Hartzailearen Inplikazioa

    Agurrean edo aditz formetan ikus dezakegu inplikazio maila.

  • Estrategiak

    Testua ondo idazteko estrategia ezberdinak:

    1. Bateratua: Solasaldietan erabiltzen da.
    2. Disjuntoa: Hirugarren pertsona erabiltzen da eta aditzak lehenaldian. Denboran eta espazioan kokatzen gaitu. Narrazioetan eta errelatoetan erabiltzen da.
    3. Autonomoa: Lehen eta bigarren pertsona erabiltzen da. Aditzak orainaldian. Ez
...
Jarraitu irakurtzen "Testu Analisiaren Oinarriak: Testuinguraketa eta Kohesioa" »

Euskal Literatura Garaikidea: Idazleak eta XX. Mendeko Joerak

Hizkuntza eta literatura2,76 KB

XX. Mendeko Literatura Unibertsala

XX. mendeko literatura unibertsalak ohiko egiturak apurtu zituen. Hauek dira ezaugarri nagusiak:

  • Argumentua hutsala da, garrantzi gutxiagokoa.
  • Garrantzi handiagoa dute barneko gertaerek; beraz, kontakizunaren ordena pertsonaien barne-munduaren araberakoa da.
  • Pertsonaiek indarra galtzen dute, pertsonaia gatazkatsuak nagusitzen dira.
  • Denbora oso malgua da (zinemak eragin handia izan zuen horretan).
  • Kontalari ikuslea nagusitzen da.
  • Ordura arte tabu ziren gaiak jorratzen dira (adibidez, drogak, sexua).

Euskal Idazle Garaikideak

Ramon Saizarbitoria

Ramon Saizarbitoria Donostian jaio zen. Ez zuen lurraldea ezagutu, eta ez du loturarik aurreko idazleekin. Honen bidez Euskara Batuaren bidea erakutsi zuen.

Lan nagusiak:

  • Egunero
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura Garaikidea: Idazleak eta XX. Mendeko Joerak" »

Euskal Hizkeraren Historia: Hasperena

Hizkuntza eta literatura3,46 KB

Hasperena, lekukotasunen arabera, noizbait orokorra izan da euskararen eremu osoan. Hasperenketa, /m/ eta /f/ ez bezala, bazegoen AE-ren inbentario fonetikoan eta azken 60 urteetan gutxienez estatus fonemikoa du. Historian zehar hasperenaren lekukotasun desberdinak aurkitu ditzakegu, hala nola: Luchaire (Akitaniera eta Erdi Aroa); Pidal (Errioxa eta Burgos); Hegoaldean aldiz, lekukotasun gutxi. Iparraldean hasperena mantendu den bitartean, nafarroan X. menderako jada galduta zegoen eta XII-XIV.mendeetarako baita Hegoaldean ere. Izan ere, XVI.mendean, hitzak bereizteko grafia hutsa bezala erabiltzen zen /h/ hegoaldean.


Honen jatorriari buruz, Traskek (1977) ikertu zuen. Bere ustez, euskaraz, ez zen /h/ etimologikorik; hala ere erregelak ematen
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Hizkeraren Historia: Hasperena" »

Hizkuntzaren eta Komunikazio Gaitasunaren Azterketa

Hizkuntza eta literatura3,44 KB

Zer da Hizkuntza?

Hizkuntza komunikatzeko eta gauzak egiteko erabiltzen den tresna da. Klasean egiten denaren euskarria da, hala nola azalpenak, interakzioa, galderak eta jolasak.

Komunikazio-egoera ezberdinetan bizi gara: taldekoak, banakoak, galderak, azalpenak, eztabaidak.

Irakasleak hizkuntza eredu izan behar du: bere hizkera zaindu eta haurrarena bideratu. Barnean 3 kontzeptu hartzen ditu: zuzentasuna, jakortasuna eta egokitasuna.

Irakasleari irudien erabilpenak, errepikapen esanguratsuak eta gelako ezaugarri psikoafektiboak aztertzeak lagunduko dio.

Hizketa Ariketak

Hizketa ariketak 3 multzotan banatzen dira:

  • Hasierako fasea: Objektuak izendatu, argibide errazak eman.
  • Tarteko fasea: Marrazkiak azaldu, istorio pertsonalak kontatu.
  • Fase aurreratua:
...
Jarraitu irakurtzen "Hizkuntzaren eta Komunikazio Gaitasunaren Azterketa" »

Euskal Idazle eta Sortzaile Nagusiak

Hizkuntza eta literatura2,95 KB

Joseba Sarrionandia Uribelarrea

  • 1958ko apirilaren 13an jaio zen, Bizkaian.
  • Euskal idazlea da.
  • Olerkiak, narrazio laburrak eta eleberriak idatzi ditu.
  • Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.
  • 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen.

Lan aipagarriak (Erbestean idatziak)

  • Hildakoak jende bakartia gara
  • Volver a casa

Xabier Lete

  • 1944ko apirilean jaio zen Oiartzunen.
  • 2010eko abenduan hil zen Donostian.
  • Euskal olerkari eta abeslaria izan zen.
  • 21 urterekin hasi zen abestiak idazten.
  • 1968an argitaratu zuen bere lehen olerki liburua.
  • Bere abestiak inguruan ikusi zituen bidegabekeriak salatzeko erabili zituen.

Lan eta ibilbidea

1974. urtean Bigarren poema liburua argitaratu zuen. Bertan, bizitza eta heriotza...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Idazle eta Sortzaile Nagusiak" »

Euskal Literatura: Leizarraga eta Axularren Ekarpenak

Hizkuntza eta literatura6,24 KB

Joanes Leizarraga

Obra

Hiru obrak batera argitaratu ziren 1571n, Arroxelan. Erlijio berriaren hedapena lortzeko, Testamentu Berriarekin batera, kristau xumeei eguneroko bizimoduan erabili, irakurri edota buruz ikas zitzakeen irakurgaiak ere eman behar zitzaizkion.

Kritika

  • Itzultzailearen meritua da, gehienbat, kritikoek Leizarragaren lanean azpimarratzen dutena. Prosan ia eredurik gabe jardun beharrak egiten du handi haren itzulpen-langintza erraldoia.
  • Mendeko perpausak erabili beharrak hizkuntza erromanikoen erako prosara eraman zuen. Ondorioz, latinaren eragina duten egitura sintaktikoak ageri
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura: Leizarraga eta Axularren Ekarpenak" »

Euskal Literatura Gerraostean: Idazle eta Saiakera Nagusiak

Hizkuntza eta literatura3,78 KB

Euskal Literatura Gerraostean

5. Zein eleberri arlotan kokatuko zenuke Txillardegi?

Txillardegi Eleberri Existentzialistaren barruan kokatuko genuke. Gaia, giroa eta kokapena ezohikoak zituen, ausartegiak batzuentzat. Kokapena erabat hiritarra izan gabe, ohitura nobeletan ageri ziren baserrietako eta hiri txikietako girotik aldentzen da.

Lehen pertsonan idazteak eta protagonistak dituen gogoeta filosofikoek taxu berezia ematen diote bere obrari. Bere obrarik onena Elsa Scheelen du. Euskal Herritik urrun, emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera sentimentalak azaltzen dizkigun liburu honek irakurleria zabala bereganatu zuen.

7. Jon Mirande Iparraldeko idazlea labur azaldu. Zergatik da bere poesia hain bestelakoa?

Jon Miranderen lanen

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura Gerraostean: Idazle eta Saiakera Nagusiak" »