Pertsona izenordain indartuak
DEIKTIKOAK: Pertsona Deiktikoak
DEIKTIKOAK: Pertsona Deiktikoak
Anonimoa: Salmo Misererea XVII. mendean Espainiako administrazioan lan egiten zuen norbaitek askotariko dokumentuak batu zituen “Papeles Varios” izeneko liburuki batean, artean Miserere mei salmoaren euskal itzulpena ere (fol. 246-247; Bibliako salmoen liburuko 51.a da). Kopia XVII. mendekoa izan arren, data daitezkeen dokumentuek XVI. mendera begira jartzen gaituztenez, itzulpena ere garai hartakotzat eman genezake (baina hizkuntzak du azken hitza, jakina). Eskuizkribua Espainiako Biblioteka Nazionalean (MSS/2058) dago gaur egun, Antonio Alvárez de Abreu (1683? - 1756) Indietako kontseiluko kidearen liburutegitik helduta, ex-libris-ak dioenaren arabera; lehenago norena izan zen ez dakigu, baina.
Liburuki horretan Carlos V.aren (1516-1556)...
Helduen literaturak eta gazteenak ez dute zerikusirik. Helduentzat idaztean, hainbat gauza hartzen dira kontuan: niretzat, idazkera, metafora, sinboloak, kontatzeko modua… ezberdinak dira. Bi mundu ezberdin dira, nahiz eta garrantzitsuena zerbait kontatzea den. Gai berdin bat helduentzat aukeratuko banu, beste modu batean kontatuko nuke, modu gordinagoan. Estiloa ere zaindu beharra dago. Kontaketan haurren sentsibilizazioa ere kontuan hartu beharrekoa da.
Desberdintasunak: Gazteentzat, literatura entretenigarria izan beharko luke; gazteen bizitzari, sentimenduei, ametsei eta duten bizitzaren irekitasunari lotua. Gaur egungo irakurleari begira...
1. Testuinguru historikoa: Pizkundea (Errenazimendua): Gizartearen eta kulturaren eraldaketa garaia, teozentrismotik antropozentrismora igarotzea eragin zuena. Arrazoiaren eta esperimentazioaren garrantzia nabarmendu zen, Grezia eta Erromako jakituriatik abiatuz.
Inprenta: Johannes Gutenbergek inprenta asmatu zuen (1456), liburuen ugalketa eta herri hizkuntzetara zabaltzea ahalbidetuz. Honek alfabetizazioa bultzatu eta euskarazko lehen liburuak sortzeko testuinguru egokia sortu zuen.
Erlijioa eta erreforma: Protestantismoaren eragina batez ere Nafarroan nabaritu zen, Joana Albretekoak Biblia euskaratzea bultzatu baitzuen. Bestalde, Trentoko Kontzilioak (1545-1563) herri hizkuntzak eliz erabilpenerako onartu zituen....
1. Epaiketan agertzea prokuradorearen bidez egingo da, baldin eta prokuradore hori legez gaituta badago epaiketaz arduratzen den auzitegiaren aurrean jarduteko.
2. Auzilariak euren kabuz agertu ahal izango dira honako kasuetan:
Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi
Jose Maria Agirre "Xabier Lizardi" 1896an jaio zen Zarautzen eta 1933an hil zen. Tolosan bizi izan zen. Euskal pizkundeko sortzaileen artean, berritzaile eta klasikoen arteko eztabaida garratza gertatu zen, euskara herrikoia eta euskara jasoa lantzen zutenen artean. Lizardik guztien beharra defendatu zuen. Bere poesia-lanik garrantzitsuena Biotz begietan da, 1932an argitaratua. Natura, bizitza eta heriotzari buruzko poesia liriko sinbolista da: hizkuntza poetiko sakona landu eta euskal lirikari balio berriak ekarri zizkion. Gai nagusia izadia da. Sentimenduak metafora bidez azaltzen ditu: denboraren iragana, bizitza eta heriotza, berpizteko itxaropena. Familia barruan izan zituen zoritxarreko gertaerak poesiaz...
Idatzirik gabeko aldi historikoa da, historiaurrean kokatua. Informazioa lortzeko bi bide daude: aztarnategietatik (pinturak, artelanak...) eta gaur egungo gizaki-taldeetatik.
Zibilizaziorik ez zegoen; talde txikiak ziren. Lehenengo gizakien aztarnak Afrikan aurkitu ziren, eta handik mundu guztian zehar zabaldu ziren. Aurkitu zen lehen gizakia Lucy izena zuen.
Nekez hasten dela esan dezakegu, talde txikiak zirelako eta ehizatik bizitzea arazo handia zelako, janari-falta zegoelako.
Paleolito garaian, harrapakariak ziren....
1. Zeintzuk dira Txomin Agirrek utzi zizkigun nobelak? Zein euskalkitan eman zituen? Hiru nobela utzi zizkigun: Auñemendiko lorea (1898), Kresala (1906) eta Garoa (1912). Bizkaieraz idatzita daude lehenengo biak eta gipuzkeraz hirugarrena.
2. Zein da Garoa nobelaren gai nagusia? Nolako eredua ematen du? Nola deskribatzen du Bizkaia testuan? Garoa euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria dugu. Euskaldunaren eredu idealizatua izanik, pertsonaia literario moduan sinesgarritasuna falta zaio. Bizkaia deskribatzen du toki zikin eta kutsatu bezala eta euskara egiten ez den toki bat bezala baita.
3. Zein da Mundakako idazlea mende bien zubian? Nolako liburuak idatzi zituen? Jose Miguel Etxeita. Bizkaieraz taxututako eleberriak ditugu;...