Testu Analisiaren Oinarriak: Testuinguraketa eta Kohesioa

Hizkuntza eta literatura3,31 KB

Testuinguraketa

Testu bat aztertzeko kontuan hartu beharreko oinarrizko elementuak:

  • Toki Soziala

    Zein toki sozial ezberdinetan gauden: Akademikoa, publikoa, komunikabideak, hezkuntza.

  • Egoera Komunikatiboa

    Zein egoera eta zein asmo duen testuak. Zergatik eta zertarako? (Adibidez: entretenitzea, informatzea, arauei buruz informatzea).

  • Igorlearen eta Hartzailearen Inplikazioa

    Agurrean edo aditz formetan ikus dezakegu inplikazio maila.

  • Estrategiak

    Testua ondo idazteko estrategia ezberdinak:

    1. Bateratua: Solasaldietan erabiltzen da.
    2. Disjuntoa: Hirugarren pertsona erabiltzen da eta aditzak lehenaldian. Denboran eta espazioan kokatzen gaitu. Narrazioetan eta errelatoetan erabiltzen da.
    3. Autonomoa: Lehen eta bigarren pertsona erabiltzen da. Aditzak orainaldian. Ez gaitu ez denboran ez espazioan kokatzen. Instrukzioetan, argudiaketan eta esposaketan erabiltzen da.
  • Eduki Mota

    Zer nolako edukia duen testuak, testu generoekin zerikusia duena:

    • Iritziak ematea.
    • Gertaerei buruz informatzea.
    • Fikziozko istorioak kontatzea.
    • Deskribapen fisikoa.
  • Erregistroa

    Testu genero bakoitzean erabilitako hiztegi mota adierazten du. Hau formala, neutroa, kolokiala edo informala izan daiteke. Komunena erregistro neutroa da.

Testualizazioa eta Kohesio Mekanismoak

Testualizazioak hiru mota nagusi ditu:

  1. Izen Kohesioa

    • Kohesio Mekanismoak (Anafora Nominalak)

      Hitzak errepikatu gabe lotzeko baliabideak:

      • Sinonimoak.
      • Hiperonimoak eta hiponimoak.
      • Serie ordenatuak (urtaroak, asteko egunak...).
      • Eremu semantiko bateko hitzak (testua, ipuina, liburua...).
    • Erreferentzia Mekanismoak

      Elementu bat beste bati erreferentzia egiteko moduak:

      • Izenordain pertsonalak (ni, nire, zure, zuri).
      • Erakusleak (hau, hauek).
      • Toki adberbioak (hemen, hor, han).
      • Konparazio elementuak (bere, berdina, antzekoa).
      • Elipsia (hitzak ezabatzea, adibidez: Erregea altua zen. 50 urte zituen.).
  2. Aditz edo Predikatuen Kohesioa

    • Narrazioetan

      Aditz denboren arteko loturak bi funtzioren arabera antolatzen dira:

      • Denborako Muntadurak: Lotura kronologikoki ezartzen dute (aurrekotasuna, aldiberekotasuna, gerokotasuna).
      • Testu-planoak Txandakatzea: Joko diskurtsiboa da, deskribapen fasea eta narrazio fasea desberdintzen dituena. Normalean, aditz denbora eta aspektuaren bitartez desberdintzen dira: Burutua (ekintzak) → Burutugabea (deskribapen fasea) edo Lehenaldia → Orainaldia.
    • Esposaketan

      Normalean orainaldia erabiltzen da, baina batzuetan aldatu egin daiteke lehenaldiarengatik edo etorkizunarengatik, beste gertaera bati erreferentzia egiteko edo informazioa gehitzeko.

    • Argudio Testuetan

      Aditz denbora baino, aditz moduetan nabarmentzen da kohesioa (indikatiboak, subjuntiboak eta baldintzak).

Deskargatu

PDF Word HTML