Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Literaturaren Historia: XVI. mendetik XVIII. mendera

Hizkuntza eta literatura5,57 KB

XVI. mendea: Euskal Literatura Berantiarra

Testuinguru Historikoa

  • Euskaldunek historioak ahoz aho transmititzen zituzten.
  • Eskoletara dirudunak soilik joaten ziren.
  • Herriko jende arrunta apaiz sartzen zen.
  • Inprenta sortu zenean, askok ez zeukaten erabiltzeko aukerarik, eta ez zegoen idazteko materialik.
  • Hasieran, elizgizonak ziren euskaraz idazten zuten bakarrak.
  • Euskaraz lagundutako literatur eta kultur tradizioaren faltak ere eragozten zien klase gorenei beren funtzio soziala euskara erabiliz betetzea.

Lehen Idazkiak

  • Akitaniako eta Pirinioetako hilerrietan, II. mendeko epitafio batzuk. Lergan (Nafarroa), I. mendekoak ziruditen beste zenbait epitafio ageri ziren hilarri batean.
  • X. mendean, San Millán de Susoko monasterioan, glosa batean bi perpaus.
  • Aymeric
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Historia: XVI. mendetik XVIII. mendera" »

Ahozko Komunikazioa Lehen Hezkuntzan

Hizkuntza eta literatura3,82 KB

4. Gaia/5 - 5. Ahozko Komunikazioaren Irakaskuntza Lehen Hezkuntzako Hasierako Kurtsoetan: Testuak eta Ahozko Diskurtsoak

Ahozko Komunikazioaren Irakaskuntza Lehen Hezkuntzan

Ahozkotasuna garrantzi handikoa da hezkuntzan eta ikasleen garapenean. Bizirik dagoen hizkuntza delako, ideolektoak eta soziolektoak agertzen direlako, eta horrek adierazpen ahalmen handia eskatzen duelako. 1940. hamarkada arte, ahozko komunikazio egokia lortzeko, hizkuntza idatzia oinarritzat hartzen zuten, "egitea idazten den bezala hitz egitea da" esaldia oinarri hartuta. Gaur egun, diskurtsoaren ikerketaren ondoren, hitz egiteak eta idazteak oinarri beretik datozela baieztatzen da; baina bakoitzak bere ezaugarri diskurtsiboak ditu.

Hauek dira bi arloen ezaugarriak:

  • Hitz
...
Jarraitu irakurtzen "Ahozko Komunikazioa Lehen Hezkuntzan" »

Bertsolaritzaren Historia: XIX. Mendetik Txirritaren Garaira

Hizkuntza eta literatura2,8 KB

Bertsolaritzaren Lehen Urratsak (XIX. Mendea)

Bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian, nahiz eta lurralde guztietan indar berbera izan ez bazuen ere. Gipuzkoan sortu ziren bertsolari ezagunenak, bertsoetan orduko gerrak eta gatazkak gai moduan hartuta (frantsesen aurkako gerrak, adibidez).

Kanta-paperen bidez zabaldutako bertsoak modan jarri ziren, garai hartako gertakari eta albisteak jakinarazteko modu aproposa zelako.

Bertsolari ospetsuak eta haien lanak

XIX. mendeko bertsolari zaharrenen artean, Xenpelar errenteriarra da ospetsuena, eta bere bertso sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian:

  • Betroiarenak
  • Pasaiako zezenarenak

Estimazio izugarria lortu zuten gure artean Jose M.ª Iparragirrek ere, honako bertso sortekin:...

Jarraitu irakurtzen "Bertsolaritzaren Historia: XIX. Mendetik Txirritaren Garaira" »

Euskal Olerkigintzaren Panorama: Berrirakurketa eta Analisia

Hizkuntza eta literatura2,9 KB

Bitoriano Gandiaga: "Elorri" (inpresio-kreazioa). Arazoen larri-mina nabari. Terka erakutsi: (errealitate/amets). "Hiru gizon bakarkako" (sinbolo apurtu). Oteiza lanean ari zenean. Hitza harri. Poesia biribil + biluzi. Hiriaren erasoa, denak elkarrekin egon eta bakarrik sentitu. Arresti nabari olerki-sozialetan. Gai eta moldeak gerra aurrekoak.

Juan Maria Lekuona: (3 poema-liburu) "Muga-beroak": bilakaera, herenegun/mundua gaur/hondarrean idatzita. "Ilargiaren eskolan" idazteko modua aurkitu. Dekorazio olerkia, koherentziarik ez. "Mimodramak eta ikaroak" keinuzko adierazpena. Oteiza eta Barandiaranen aztarnak. Euskal hizkuntzan, kulturan, politikan gorabeheren berri.

Azken aldiko euskal olerkigintza: Gizarte zibila indartu. Euskal literatura...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Olerkigintzaren Panorama: Berrirakurketa eta Analisia" »

Euskal Kulturaren Eragileak: Amuriza, Artze, Txillardegi, Xalbador eta Aresti

Hizkuntza eta literatura3,71 KB

Amuriza

AMURIZA: 1980ko eta 1982ko txapelketetan, Xabier Amurizak berritasun handia ekarri zion bertsolaritzari. Haren hizkera, irudi eta metafora-mundua eta, oro har, bertsoak egituratzeko modua bereziak ziren, ordura artekoak ez bezalakoak. Neurri eta doinuetan ere berrikuntza handiak ekarri zituen: estrofa eta doinu asko sortu zituen, ordura artekoetatik oso desberdinak. Amurizarekin, bertsolaritza beste aro batean sartu zen. Hala ber, bera izan zen urte haietako bertso eskolen eragile eta irakasle nagusia ere.

Artze

ARTZE: JosAnton Artze Ez dok amairu taldeko sortzaile eta kide izan zen. Euskarazko kulturgintzaren historian horren garrantzia handia izan zuen talde horretan bestelako sorkuntza adierazpenekin izan zuen harremanaren giroan, poesia

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Kulturaren Eragileak: Amuriza, Artze, Txillardegi, Xalbador eta Aresti" »

Gizartearen hiru kezka nagusi

Hizkuntza eta literatura6,34 KB

Jaiotza tasa eta erronkak

Askotan entzuten da Europan gero eta ume gutxiago jaiotzen dela, eta egoera honek horrela jarraitzen badu, urte batzuen buruan jende nagusi gehiago egongo dela ume baino. Hau horrela bada, nagusi guztiek beren pentsioa kobratzeko arazo handiak izango dituzte. Hori dela eta, gobernuek laguntza gehiago eman nahi diete umeak eduki nahi dituztenei. Hala ere, momentuz ez dira nahikoak izan arazoari aurre egiteko.

Bestalde, azken urteotan gizartea nabarmen aldatu da. Gure gurasoen garaian amek normalean ez zuten etxetik kanpo lanik egiten, etxean egoten ziren umeak zaintzen. Egia da, lehen jendea gutxiagorekin bizi zela zoriontsu, agian orain bizi garen baino hobeto. Gaur egungo gizartea, berriz, oso materialista da, eta askotan...

Jarraitu irakurtzen "Gizartearen hiru kezka nagusi" »

Biziaren Sorrera, Gizakiaren Jatorria eta Eboluzioa

Hizkuntza eta literatura2,59 KB

Biziaren Sorreraren Auzia: Integrioiaren Hipotesia

Gizakiak bizidunen programa genetikoa milioika urteko eboluzio tematikoaren eta etengabearen ondorioa dela uste du. Baina, nola sortu zen espezie guztiek jatorria duten lehenengo programa genetiko hura?

Erantzun asko daude. Hurrengo erantzuna erlijioaren arloan sartzen dena da: materia bizigabetik bizidunera igarotzen dela Jainkoaren borondatearen ekintzaz. Hurrengo biak zientziaren arloan sartzen dira: batak dio Lurreko biziaren jatorria Lurretik kanpo datorrela. Baina, "azalpen" horrekin ez da ezer argitzen, ez baitio erantzuten bizia nola sortu zen galderari. Besteak dio bizidunak bizirik gabekotik datorrela prozesu natural baten bitartez.

Gizakiaren Sorrera

Gizakiek eta txinpantzeek duten ADNren...

Jarraitu irakurtzen "Biziaren Sorrera, Gizakiaren Jatorria eta Eboluzioa" »

Euskal Eleberrigintzaren Garapena: XIX. Mendetik Aurrera

Hizkuntza eta literatura2,68 KB

XIX. Mendeko Eleberrigintza Europan eta Euskal Herrian

XIX. mendean iritsi zen eleberrigintza gailurrera. Garai hartan, irakurrienak eleberri errealistak, abenturazkoak eta ohiturazkoak izan ziren. Espainian, eleberri pikareskoak eta XVII. mendeko Kixotea garrantzi handikoak dira. Nobela erromantiko garrantzitsurik ez dagoen arren, ohiturazko artikuluak nabarmendu ziren (Larra izan zen esanguratsuena).

Mende biren artean (XIX eta XX), bi idazle nagusi nabarmendu ziren, biak Euskal Herrikoak: Unamuno eta Pío Baroja. Aipatzekoak dira, baita ere, Azorín eta Valle-Inclán.

Euskal Herrian, nobelagintza are eta beranduago garatu zen. XIX. mendearen bukaera arte, apenas idatzi zen euskaraz eleberria dei genezakeen idazlanik. XX. mende hasieran idatzitakoak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Eleberrigintzaren Garapena: XIX. Mendetik Aurrera" »

Mugikorra ala Egoitza? Aholkuak erabakiak hartzeko

Hizkuntza eta literatura5,18 KB

AHOLKUA EMAN

Barkatuko lehenago ez idazteagatik, baina ez dut denborarik izan. Badakizu azken bolada honetan lanean presio handia dudala, eta gainera euskarazko azterketa bat prestatzen ari naizela.

Zure gutuna jaso dut eta oso arduratuta zaudela nabaritu dut eta orain, oso kezkatuta utzi nauzu, neska. Horregatik, saiatuko naiz zure arazoarekin ahal bezain ondo laguntzen, eta aholkua eskatu didazunez, eman egingo dizut.

Badakit oso egoera zaila dela, izan ere, dakizunez nik neuk ere bizipen bera izan nuen.

Lehenengo eta behin, esan behar dizkizut aholkuak ematea ez dela erraza; izan ere, batzuentzat balio duena beste batzuentzat ez baita batere baliagarri izaten. Baina kasu honetan, espero dut zuretzat baliagarriak izango direla.

Mugikorraren erabilera:

...
Jarraitu irakurtzen "Mugikorra ala Egoitza? Aholkuak erabakiak hartzeko" »

Txillardegi eta Jon Etxaide: Euskal Literaturaren Bi Zutabe

Hizkuntza eta literatura3,34 KB

Txillardegi (Donostia, 1929ko irailaren 27a)

Hizkuntzalari, idazle eta politikaria

Txillardegi aldizkari askotan kolaboratu zuen. Frankismo garaian bizi izan zen, eta bere bizitzaren ardatza euskara eta Euskal Herria izan ziren. Euskal hizkuntzalaritzaren arloan lan egin zuen eta eragin handia izan zuen Euskal Herrian. Hainbat arlo landu zituen: hizkuntzalaritza, literatura eta baita ETAren sorreran ere parte hartu zuen. Hizkera batuan ere lan egin zuen.

Obrak

  • Leturiaren egunkari ezkutua (1957) eleberria: Joseba Leturia protagonista gizon dohakabea da. Bere burua zalantzan jartzen du. Mirenez maiteminduta dago sekretuan, eta zoriontasuna lortzea du helburu, baina bilatzean porrot egiten du. Bakarrik sentitzen da munduan, Miren hiltzen da eta bere
...
Jarraitu irakurtzen "Txillardegi eta Jon Etxaide: Euskal Literaturaren Bi Zutabe" »