Euskal Hizkeraren Historia: Hasperena
Hasperena, lekukotasunen arabera, noizbait orokorra izan da euskararen eremu osoan. Hasperenketa, /m/ eta /f/ ez bezala, bazegoen AE-ren inbentario fonetikoan eta azken 60 urteetan gutxienez estatus fonemikoa du. Historian zehar hasperenaren lekukotasun desberdinak aurkitu ditzakegu, hala nola: Luchaire (Akitaniera eta Erdi Aroa); Pidal (Errioxa eta Burgos); Hegoaldean aldiz, lekukotasun gutxi. Iparraldean hasperena mantendu den bitartean, nafarroan X. menderako jada galduta zegoen eta XII-XIV.mendeetarako baita Hegoaldean ere. Izan ere, XVI.mendean, hitzak bereizteko grafia hutsa bezala erabiltzen zen /h/ hegoaldean.
Honen jatorriari buruz, Traskek (1977) ikertu zuen. Bere ustez, euskaraz, ez zen /h/ etimologikorik; hala ere erregelak ematen ditu /h/ nondik sortu den esateko, azentuerarekin lotutak daudenak. Beraz, horri jarraituz, bi hasperen mota desberdintzen ditu Traskek: alde batetik, hitzak bereizteko balio dutenak, etimologikoak direnak (sei vs. sehi); bestalde, esanahia bereizteko balio ez dutenak, etimologikoak ez direnak (behar).
Martinetek aldiz, beste proposamen bate gin zuen. Bere ustez, hitzaren forma definitu ahal izateko eta azentu demarkatibo bat izateko, azentua lehenengo silaban egon beharko da. Horregatik, hitz hasieran proposatzen du euskararen azentuaren kokagunea. Gainera, azentua hor duen hizkuntza batek ezin du aurrizkirik izan eta beraz erroan proposatuko du honen agerpena. Ondorioz, erroa lehen posizioan jarriko du azentua eta hasperenarekin batera.
Mitxelenak, hasperena, AE-ko inbentarioan sartu zuen eta bere distribuzioa galesaren ereduarekin lotu zuen; zehazki /h/-ren erorketa galesez, azentuaren kokagune eta portaerarekin. Hasperenak iraun dezan, azentuaren ezkerretara agertzea beharrezkoa da, eskuinean agertzerakotan erori eta galdu egingo zelako. Bere hipotesia, /h/ asko -n- sortuak zirela zen. Beraz, Mitxelenak hasperena lehenengo zein bigarren silaban proposatu zuen. Horretaz gain, hasperenaren agerpenerako bost ingurune proposatu zituen:
-hitz hasieran (#_)
-bokal artean (V_V)
-diptongo eta bokal artean (Dip_V)
-ozen ondoren (n,l,r_V)
-herskari ahoskabe hasperendunetan (ez etimolog.)
Balio etimologikoa zuten /h/-kin beste sailkapen bat egin zuen, lau jatorri proposatuz hauentzat:
-AEko /h/ (h>h)
-latinezko/erromantzeetako /f/ (f>h)
-bokal arteko -n- batetik (-n- > -h- )
-herskari bortiz batetik
Ondoren Lakarrak, hasperenarentzat beste 3 kokaleku proposatu zituen:
- *r>h dardarkarietatik
-gaskoiko /h/ gorde euskaraz
- *RVh> VRh metatesia
-(Camino ibili>ihili)
Baina, hasperenaren historian, badaude arazoak eman duten /h/. Etimologikoak ez diren hasperenak, azalpenik gabekoak eta mileguetakoak. Baita ere, zenbait kontraesan aurkitu ditzakegu; herritik-herrira aurkitzen ditugun desberdintasunak eta familia etimologikoak. Hauek, ez dute h-aren izaera etimologikoa eta antzinatasuna zalantzan jartzen, baizik eta familia etimologikoa. Honen adibide dugu, hire vs. eure. Bestalde, irregularrak dira ere, diptongo ondorengo hasperenak; bertan bi azalpen desberdin eman dituzte bai Mitxelenak bai Lakarrak. Mitxelenak /h/ gerora sartu dela esaten zuen bitartean, Lakarrak gerora sartu izan dena -i- dela esan zuen. Azkenik, hasperen morfologikoak eta h3>h1/h2>h1 bezalakoak ere daude.