Euskal Idazle eta Sortzaile Nagusiak

Hizkuntza eta literatura2,95 KB

Joseba Sarrionandia Uribelarrea

  • 1958ko apirilaren 13an jaio zen, Bizkaian.
  • Euskal idazlea da.
  • Olerkiak, narrazio laburrak eta eleberriak idatzi ditu.
  • Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.
  • 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen.

Lan aipagarriak (Erbestean idatziak)

  • Hildakoak jende bakartia gara
  • Volver a casa

Xabier Lete

  • 1944ko apirilean jaio zen Oiartzunen.
  • 2010eko abenduan hil zen Donostian.
  • Euskal olerkari eta abeslaria izan zen.
  • 21 urterekin hasi zen abestiak idazten.
  • 1968an argitaratu zuen bere lehen olerki liburua.
  • Bere abestiak inguruan ikusi zituen bidegabekeriak salatzeko erabili zituen.

Lan eta ibilbidea

1974. urtean Bigarren poema liburua argitaratu zuen. Bertan, bizitza eta heriotza gaiak landu zituen gehienbat, filosofia frantsesean oinarrituta.

1980ko hamarkadan Gipuzkoako Kultura Departamentuaren zuzendaria izan zen.

Aipu bat

ETA BIZITZA
Eta hitza oinaze izanen da.

Bernardo Atxaga

  • Jaiotza izena, agiri ofizialetan: Jose Irazu Garmendia.
  • Asteasun (Gipuzkoa) jaio zen, 1951ko uztailaren 27an.
  • Ekonomia ikasketak egin zituen.

Ibilbide literarioa

1988. urtean plazaratutako Obabakoak ipuin-bildumak eman zion ospea.

Aldi literario nagusiak

  • Abangoardiazko aldia (1976-1978)
  • Obaba zikloa (1980ko hamarkada)
  • Errealismozko aldia (1990etik aurrera)

Generoak eta gaiak

  • Olerkigintza
  • Haur eta gazte literatura
  • Natura eta kultura gaiak (kritikak barne)

Lauaxeta (Estepan Urkiaga Basaza)

  • Bere izen osoa Estepan Urkiaga Basaza zen. Lauaxeta ezizena 'Lau haizetara' baserritik dator.
  • 1905eko abuztuaren 3an jaio zen. Gasteizen hil zuten, 1937ko ekainaren 25ean.
  • Euskal idazle eta kazetaria izan zen.
  • Mungian bizi izan zen familiarekin.
  • Teologia ikasketak Durangon, Loiolan eta Oñan egin zituen.
  • Heziketa klasiko batekin bizi izan zen eta literaturako hainbat klasiko euskaratu zituen.

Kazetaritza eta lanak

  • Bilbora joan zen, eta Euzkadi egunkariko euskal ataleko zuzendaria izan zen.
  • Beste hainbat aldizkaritan ere idatzi zuen: Jesusen Biotzaren Deya, Jaungoiko-zale, Ekin, Euzkerea eta Yakintza.
  • Maitale kuttuna olerkiarengatik saritua izan zen Errenterian.

Elizanburu (Jean-Baptiste Elizanburu)

  • 1828an jaio zen Lapurdin.
  • 32 urte zituela, armadako ofizial kargua lortu zuen.
  • 33 urte zituela, lehen saria irabazi zuen Nere echea lanari esker.

Lan aipagarriak

  • Euskara eta euskaldunak
  • Nere echea

Deskargatu

PDF Word HTML