Euskal Nobelaren Sorrera eta Eleberri Modernoa
EUSKAL NOBELAREN SORRERA:
1.EUSKAL PIZKUNDEA edo Lehen Euskal Pizkundea euskal literaturak bizi izandako garai emankorraren izena da, Hirugarren Karlistalditik eta Espainiako Gerra Zibilera arte iraun zuen zehazki, 1876tik 1936 arte iraun zuen Hego Euskal Herrian. Mugimendua kulturaren arlokoa ez ezik politikoa izan zen, abertzaletasuna sortu zeneko giroan egonik. Europako beste prozesu antzekoekin batera gertatu zen, hala nola Katalunia eta Galiziakoekin. Bi herri horietako kulturgileekin batera, Galeusca ekimena abiatu zuten euskaldunek 1923an. Bi urte esanguratsu 1918 eta 1919 izan ziren, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiarena. Bultzatzaileen artean, Antoine d´ Abbadie, Seber Altube, Sabin Arana, Resurrección Maria de Azkue, Arturo Campion...