Ilustrazioaren Garaia eta Euskal Literatura (XVIII. mendea)
Ilustrazioaren Garaia (Argien Mendea)
Jakinmin orokorraren eta entziklopediaren sasoia dugu.
Pentsalari batzuen ideiak Frantzia eta Europa osora zabaldu ziren (Montesquieu, Rousseau…).
Ezaugarri nagusiak
- Arrazoiaren nagusitasuna (zentzuzkoena aintzat hartzea)
- Gizabanakoaren balioa (pentsatzeko gaitasuna)
- Zientziaren eta teknikaren ahalmena
Euskal Literatura XVIII. Mendean
Euskal literaturak, aurreko mendearekin konparatuz, ez zuen halako oihartzunik izan.
- Lan asko argitaratu gabe edo berandu atera ziren.
- Gorabehera handiak: 1789tik aurrera, Frantziako Iraultzaren ondorioz, gerrak eta foruen deuseztapena gertatu ziren.
Joanes Etxeberria
Jesuitekin ikasi eta medikuntza ikasketak egin ondoren, Saran, bere jaioterrian, ekin zion sendagile lanari, baina Hego...