Genero-berdintasuna: Etorkizuneko Erronkak eta Hezkidetza

Hizkuntza eta literatura2,68 KB

Etorkizunerako erronkak

Zenbait pauso eman dira genero-desberdintasunaren eta sexismoaren aurkako borrokan, baina oraindik ez gara iritsi genero-berdintasun osora. Lan-munduko desberdintasuna ezaugarri adierazgarria da, baina esan behar da gizonek emakumeek baino baliabide sozial gehiago dituztela eta kontrolatzen dituztela oraindik (denbora, boterea…). Hortaz, arazoa ez da desberdintasun hutsa, desberdintasun hierarkiko bat baizik; arrak emeez baliatzen direla esan daiteke. Batzuen ustez, oso zaila da desberdintasun eta hierarkia horiek ekiditea, naturak inposatzen dituen baldintzekin topo egiten dutelako. Gure ustez, horren aurka borroka daiteke eta borrokatu beharra dago; azalpen biologiko horiek ez lukete legitimatu edo azaldu behar desberdintasun horien iraupena.

Aldaketa sozialak eta mugimendu feminista

  • Aldaketa sozial eta kulturalak zailak eta motelak dira. Sistema patriarkalaren indarra gizarte terminoa aukeratu izanean ikus dezakegu; "gizon" errotik datorrena eta patriarkatuaren isla dena.
  • Genero-desberdintasunen aurka borrokan jarraitu beharra dago, eta borroka horretan mugimendu feminista da erreferentzia nagusia. Feminismo erradikalaren barruan, zalantzan jartzen dute gizarte patriarkalak generoari eta sexualitateari buruz erakutsi digun guztia (Queer teoria). Queer kontzeptuak "arraroa" esan nahi du: esaten digu "normaltasuna" gainditu behar dela eta "arraro" bihurtzea aberatsagoa dela. Horregatik, harreman estuak ditu gay eta lesbiana mugimenduekin.

Hezkidetza eta eskola-eredua

  • Ez da nahikoa neskak eta mutilak eskolako gela berean sartzearekin; eskola mistoa eredu maskulinoan oinarritu daiteke, eremu publikoaren prestakuntzarekin. Ezkutuko curriculumaren bidez, genero-desberdintasunak erakusten jarrai daiteke. Horren aurrean, berdintasuna bilatzen duen bakarra hezkidetza da. Neskei autoestimua eta beren buruarengan segurtasuna izaten irakatsi behar zaie esparru guztietan, eta mutilei "neskenak" izan diren gaitasunak erakutsi behar zaizkie. Helburua pertsona-eredu berri bat eraikitzea da, rol bakoitzaren ezaugarri onak hartuz.
  • Hau guztirako, garrantzitsua da irakasleek oinarrizko planteamendu horiek ezagutzea.

Hezkuntza ez-sexista lortzeko proposamenak

Joseba Azkarragak eginbeharren zerrenda bat proposatu du hezkuntza ez-sexista lortzeko:

  • Irakasleen jarrera aldatzera bultzatzea.
  • Komunikabideetan emakumeen irudi ez-baztertzaile bat bultzatzea.
  • Gurasoak sentsibilizatzea eduki eta estereotipo sexisten inguruan.

Deskargatu

PDF Word HTML