Oihenart, Axular eta Etxeberri: Obra eta Estiloaren Azterketa

Hizkuntza eta literatura3,14 KB

Arnauld Oihenart

Errimari buruzko teoria

Oihenartek hitzak hiru taldetan bereizten zituen errimarako:

  • Arrak: hitz zorrotzak.
  • Emeak: hitz lauak.
  • Irristakorrak: hitz esdrújuloak.

Errimaren neurria honela definitu zuen:

  • Arra: silaba bat edo silaba eta erdi.
  • Emea: bi silaba edo silaba eta erdi.
  • Irristakorra: hiru silaba edo bi silaba eta erdi.

Estrofa eredugarria

Proposatzen duen estrofa eredugarria honakoa da: emea, emea, irristakorra, emea, emea, irristakorra.

Argia deritzanari

  • Gaia: maiteminduaren kezka eta ezinegonaren adierazpena.
  • Estrofa: sei bertso-lerroko estrofak dira. Neurriari dagokionez, 1., 2., 4. eta 5. lerroak bost silabakoak dira, eta 3. eta 6.ak, zortzikoak.
  • Errima: ahapaldien barnean hiru multzo bereizten dira: lehen eta bigarren lerroek errima bera dute; laugarren eta bosgarren lerroek beste bat; eta hirugarren eta seigarren lerroek azkena.
  • Eskema metrikoa: 5a 5a 8b 5c 5c 8b.

Pedro Agerre "Axular"

Gero liburuko zenbait gai

  • Alferkeria eta gauzak geroko uztearen kalteak.
  • Limosna egitearen garrantzia.
  • Zin egiteko ohitura txarra.
  • Mendekua eta etsaigoa.

Gero liburuko kapituluen eskema

  1. Gaiaren planteamendua eta aurkezpena: Axularrek gaia planteatu eta zer frogatu nahi duen azaltzen du. Normalean, Bibliatik edota elizgizon jakintsu baten obratik jasotako pasarte batekin hasten da.
  2. Gaiaren azalpena eta garapena: Hau da atalik luzeena. Axularrek bere tesia defendatzeko eta argudioak sendotzeko, autore klasikoak eta modernoak aipatzen ditu, baita naturatik eta animalietatik hartutako adibideak ere.
  3. Gaiaren laburpena eta ondorioa: Atal honetan, Axularrek irakurlea bide zuzenera erakarri nahi du, hau da, bere jarrera aldatzera bultzatu.

Gero liburuaren sorrera

Lagunarte batean, salbazioa gerorako uztea zein kaltegarria den izan zen mintzagai. Gai horretaz euskaldunentzat obra bat egitea komeniko zela aipatu zen. Lagun taldekoek Axular jo zuten pertsona egokitzat obra hori egiteko. Axularrek ezetz esaten ahalegindu zen, baina alferrik. Liburua bi zatitan egitea pentsatu zuen, baina euskaraz obra gutxi zegoela aintzat hartuta, lehen partea baino ez egitea erabaki zuen, zer gertatzen zen ikusteko.

Joanes Etxeberri Sarakoa

Gazteak jakintasunean obrako ideia nagusiak

Abiapuntu gisa, Etxeberrik gazteei zuzendutako gai bat aukeratzen du: gerra. Honen barruan bi mota bereizten ditu: Marterena (gerra fisikoa) eta Minervarena (jakintzaren gerra).

Minervaren jakintzaren bidez, ezjakintasunaren kontrako ohorezko gerrara deitzen ditu Etxeberrik euskal gazteak, Jakituriak ezjakintasuna betiko baztertu dezan. Mundu guztiak du Jakituriarako joera eta nahia, ikasiz perfekzioaren bidean jartzen baikara.

Deskargatu

PDF Word HTML