Euskal Alegien eta Eleberrien Sorrera
Alegiak
Alegiaren fenomenoa XVII-XIX. mendeetan ezagutzen du gure literaturak. Euskal alegilariek greko klasikotik, latinetik, eta gaztelania eta frantsesetik obrak itzuli edota ederki asko egokitu izan dituzte. Alegiak fantasiaz beteriko narrazio laburrak dira. Ezaugarri nabarmenetarikoa animaliak pertsona bihurturik aritzea da. Helburu satiriko eta moral-zuzentzailea dute; eta irakaspenaz bultzatzen dira. Arreta handia jarri dute hizkuntza erraza eta ulergarria izan dadin, helburua, beti ere, pedagogikoa baita. Alegilariak (gizonak denak) itzultzailetzat jotzen badira ere, zuzenagoa da guztiak ere itzultzaile-egokitzailetzat hartzea.
Euskal alegilariek bertsoz nahiz prosaz jardun izan dute.
Alegilari aipagarriak
Aurrendaria Esopo da. Esan liteke...