Ilustrazioko Prosa: Generoak eta Egile Nagusiak

Hizkuntza eta literatura8,61 KB

Ilustrazioko Prosa

Zientzia tratatuak, azalpen eta didaktika lanak, saiakerak, kritikak edo argudio edo iritzi lanak aztertzen ditugu, eta badago mailaketa bat beraien artean.

Nobela Ideologikoa

Ilustrazioko pentsalari nagusi guztiek idatzi dute nobela ideologiko bat, euren ideiak transmititzeko tresna dena:

  • Montesquieuren Gutun pertsiarrak
  • Voltaireren Zadig, Candido eta Inuzentea nobelak
  • Dideroten Jacques fatalista
  • Rousseauen Emilio edo irakaskuntza eta Julie edo Heloisa berria

Nobela hauetatik alderdi batzuk nabarmentzekoak dira:

  • Montesquieuren eta Voltaireren lanetan karga kritikoa nabarmena da.
  • Rousseauen Emilio edo irakaskuntza didaktikoa da.
  • Dideroten Jacques fatalista eta Rousseauen Emilio edo irakaskuntza-n sentimenduen garrantziak Erromantizismoa gogorarazten dute.

Gai filosofiko, sozial eta historikoak (Voltaireren Luis XIV. aren mendea) tratatzeko asmoa edo zientifikotasun asmoa badago ere, diskurtsoak, saiakerak edo tesi testuak normalagoak dira.

Rousseauen Aitorpenak eta Ibiltari bakarti baten gogoetak lanek ez dute jada kanpoko errealitatearen ikerketa asmorik; bizipen pertsonalak dira.

Gutun generoa nagusitu egiten da (Voltaireren Gutun filosofikoak).

Prosa Didaktikoa eta Filosofikoa

Egileak eta Obrak

Montesquieu (Charles Louis Secondat, baroia)
  • Legeen Izpirituaz: Nazioaren "izpiritu orokorra" ideia defendatzen zuen.
  • Ezaugarri desberdinak hartzen ditu.
  • Hiru botereen banaketaren defentsa.
  • Pertsiar gutunak (Gutun nobela): "izpiritu orokorra" ideia defendatzen zuen.
Diderot (Denis)
  • Pentsamendu filosofikoak: Hasierako lana, polemikoa da.
  • Arrazoia jainkoaren gainetik zegoen, elizaren kontrakoak ziren.
  • Adituak aginduko dute, elizaren ordez.
  • Deismoa: Mundua sortu eta lekuak jarri.
  • Itsuei buruzko gutuna: Lehen garai polimikoko lana, Entziklopedia baino lehen.
  • Rameau-ren iloba (oso pesimista): Azken garaiari (pesimismoa) bidea irekitzeko lana. Filosofo bat eta bufoi bat eztabaidatzen, filosofia eta bufoikeria berdinduta amaitzen direnak. Arte kritika modernoaren aintzindaria.
  • Aita baten eta bere semeen arteko elkarrizketa.
Jean Jacques Rousseau
  • Genio autodidakta bat.
  • Gizarte hitzarmena: Aginpide zilegiaren oinarria (guztiek onartzen dutena).
  • Julie edo Heloisa (Gutun nobela): Heldutasun lana. Arrazoiak bideratutako bertuteak dakar zoriona. Bere ideia politiko batzuk. Erromantizismoaren hasiera. Tramagatik fatatua.
  • Aitorpenak: Introspekzio azken garaia, sentsibilitatea azpimarratzen da.
  • Ibiltari bakarti baten gogoetak: Azken garaia, norberaren buruaren bilaketa, esperientzia pertsonalak.
Voltaire
  • Tolerantzia buruzko tratatua.
  • Gutun filosofikoak (Saio eran).
  • Micromegas (Ipuina, zientzia fikzioa).
  • Zadig edo patua (Nobela laburra, filosofikoa).
  • Kandido (dena sinisten duena) (Nobela laburra, filosofikoa): Leibniz-en aurka, "balizko munduetatik hoberena" ez dela defendatzen du.
Jean le Rond d'Alembert
  • Filosofia eta literatura nahastea (Saioak dira).
  • Filosofia elementuei buruzko saioa.
Jose Cadalso
  • Espainiarra.
  • Gutun marokoarrak idazten ditu.

Entziklopedia

Ephraim Chambers-en Cyclopedia-ren itzulpen gisa jaioa, Diderotek asmoa handitu zuen.

  • Diderot: Ekonomia, teknologia.
  • d'Alembert: Matematikak.
  • Voltaire: Filosofia, historia, literatura.
  • Rousseau: Musika.
  • Buffon: Historia naturala.

Helburuak:

  • Deismoa.
  • Erlijio tolerantzia.
  • Zientziaren defentsa unibertsoa azaltzeko.
  • Erreformen bidez aurrerakuntza eta zoriona.
  • Nobleziaren pribilegioen kritika eta gizakien berdintasunaren defentsa.

Generoak Prosan

Gutuna

Klasikoa da, erromatar garaikoa, Erdi Arotik aurrera oso erabilia, 1. pertsonan hitz egiten zuen. Ilustrazioan gutun nobela ere badago, ikuspuntuak eta iritziak aberastuz. Elkarrizketak ere lantzen dira.

Bakarrizketa, Saiakera, Gogoeta eta Diskurtsoak

Subjektibotasunaren generoen zerrenda osatzen dute.

Nobela Filosofikoak

  • Denis Diderot: Jacques fatalista (pesimista). Protagonista estatuaren laberintoan galduta. Erromantizismoaren eta existentzialismoaren aintzindaria.
  • Jean Jacques Rousseau: Emilio (Heldutasun lana). Irakaskuntza garapen naturalaren bidez jadanik daukaguna kanporatuz.

Testu eta Tratatatu Zientifikoak

  • Buffoneko kondea: Historia naturala (Tratatu zientifikoa, luzea, 44 liburu).
  • Jean le Rond d'Alembert: Dinamika tratatua (Tratatua).

Nobelaren Azpigeneroak

Hiru azpigenero landuko dira bereziki: Bidai Nobela (Ingaterran), Nobela Sentimentala (Ingaterran) eta Nobela Erotikoak (Frantzian).

Bidai Nobela

Daniel Defoe
  • Robinson Crusoe: Gertakari errealetan oinarrituta, ezinezko istorioa itxuraz sinesgarria.
  • Singleton kapitain famatuaren bizitza.
  • Jack koronela: Ume txiro bat da kolonietan arrakasta lortzen duena erlijioak erreformatu ondoren.
Jonathan Swift
  • Ironia kritikak idatzi zituen (Vanesa izena asmatu zuen).
  • Gulliverren bidaiak: Lau bidaia, etsipena eta garraztasuna.
  • Barrika baten ipuina (Ipuina): Erlijio ustelkeriaren satira.

Nobela Sentimentala

Daniel Defoe
  • Moll Flanders:
    • Nobela pikareskoa da.
    • Karikatureskoagoa da kritikoa baino.
    • Lanaren bidez hobekuntza soziala.
    • Emakumearen bide bakarra edertasuna.
  • Roxana, goi mailako andereñoa (prostituta): Gainbeheraren historia.
Richardson
  • Pamela (Gutun nobela): Emakumeak duen rol bakarra ezkontzea zen.
  • Clarissa (Gutun nobela): Bortxatua den emakumea ez da ezkondu nahi eta baztertuta hiltzen da. Bertutea saritu gabe.
  • Sir Charles Grandison (Gutun nobela): Gizonezkoen eredua. Pertsonaiak lauak. Ezkontzaren apologia.
Henry Fielding
  • Samela.
  • Joseph Andrews: Pamela nobelaren parodia.
  • Tom Jones: Errealismoa eta sakontasun psikologikoak. Nobela pikareskoa.

Nobela Erotikoa

  • Antonie-François Prévost: Des Grieux. Zaldunaren eta prostitutaren harremana. Moralizatzailea (sexuak ezin du maitasuna oinarritu). Abentura sinesgaitzak, ilustrazioarekin lotuta.
  • Pierre Choderlos de Laclos: Harreman arriskutsuak (Gutun nobela). Objetibotasuna: ez dago morala. Protagonista: emakumezkoa mugak hausten, gizonezkoa libertinoa, lizuna, amoral eta transgresorea, kideak lortu nahi dituena, baina amaieran, erromantikoak bezala, zorigaiztokoa da.
  • Sade: Justine (Libertinoen, lizunen esku geratzen den neska bertutetsua). Juliette (Justineren ahizpa, guztiz kontrakoa). Filosofia apaingelan (Nobela, antzerki elkarrizketa gisan): Iraultza idealak buruzko filosofia.
  • John Cleland: Fanny Hill.

Nobela Esperimentala

Lawrence Sterne
  • Tristram Shandyren bizia (9 liburukitan, entziklopedia bat da):
    • 1. pertsonan.
    • Satira, aipamenak.
    • Literaturaren literatura.
    • Zatikatua, denbora jauziak, material hetereogeneoak (marrazkiak, tipografiak, kaligramak).
    • Protagonistarik ez (3. liburuan jaiotzen da, 4., 5., 6. liburuetan baino ez da ageri) bestela, narratzailea da (batzuetan ezta hori ere). Edonola ere, hasieran edozer gauza kontatzen zuen. Hizketa axolagabea.
  • Bidaia sentimala Frantzia eta Italian zehar: Maitasun abenturak. Sentimentalismoaren parodia.

Deskargatu

PDF Word HTML