Euskal Literaturaren Historia: Garaiak eta Ezaugarriak
Euskal Gramatika: Morfologia eta Sintaxia
Aditz Jokoei Lotutako Morfemak:
- Konpletiboa: -(e)la, -(e)nik, -t(z)ea, -t(z)eak, -t(z)eari, -t(z)eko…
- Zehargalera: -(e)n, -ea… -n, -n ala ez
Denborazkoak:
- Aurrekotasuna: baino lehen(ago), aurretik, orduko…
- Gerokotasuna: eta gero, ondoren, ostean, -takoan/-dakoan, -nez gero…
- Berehalakotasuna: bezain laister, bezain pronto, bezain arin eta berehala, -(e)neko/-(e)nerako…
- Aldiberekotasuna: -(e)nean, -(e)n bitartean, -(e)n artean, -t(z)ean, -t(z)erakoan, -t(z)eaz batera…
- Maiztasuna: -(e)nean, -(e)n bakoitzean, -(e)n gehienetan, -(e)n guztietan, -(e)n guztian, -(e)n aldiro…
- Erlatibozkoa: -(e)n, -tako (-dako), -(r)iko
Moduzkoa eta Konparaziozkoa:
- Moduzkoa: -(e)n bezala, -(e)n moduan, -(e)n legez, -(e)n antzera, -(e)n gisan, -(e)n arabera, -(e)n heinean, (ba...) bezala…
- Konparaziozkoa:
- Kualitatezkoa: -(e)n bezain, baino… -agok
- Antitatezkoa: adina/bezainbeste, baino gehiago, baina gutxiago
Helburuzkoa, Kausazkoa eta Baldintzazkoa:
- Helburuzkoa: -t(z)eko, -t(z)ekotan, -t(z)eagatik, t(z)earren, -t(z)era
- Kausazkoa: -(e)lako, … eta, bait-, -(e)la eta, zeren… bait-, -(e)nez gero, -(e)la kausa, -(e)la medio, -t(z)eagatik, -t(z)earren
- Baldintzazkoa: (baldin) ba-, -(e)z gero, -t(z)ekotan…
Kontsekutiboa eta Kontzesiboa:
- Kontsekutiboa: hain/hainbeste/hainbat… +non/ezen… bait-/-en
- Kontzesiboa: -(e)n arren, nahiz eta… -(e)n, ba-... ere, arren, -ta (-da) ere, -agatik...
Euskal Literaturaren Historia Laburra
1. Euskal Literaturaren Historia
Euskal literatura idatzia berandu sortu zen, XVI. mendean hain zuzen ere. Horrek esan nahi du, denbora luzean ahozko hizkuntza bat izan dela. Euskara ahozko hizkuntza izatetik idatzira pasatzeko arrazoi nagusietako bat inprimategiaren sorrera izan zen. Euskal literatura idatzia elizarekin lotuta egon da hasieratik. Euskal literatura idatziak ez du etenik izan, nahiz eta oztopo ugari eduki (frantses eragina, diktadura frankista etab.).
2. Errenazimentua
Errenazimentuan ere euskal literaturak elizaren menpe jarraitu zuen. Baina idazle batzuk hasi ziren artzainen historiak kontatzen. Garai honetan idatzi eta inprimatu zen lehen euskal liburua (XVI. mendean). Izenburua Linguae Vasconum Primitiae da eta Bernart Etxeparek idatzi zuen. Helburua erlijiosoa bazen ere, liburu honekin idazteko moduko hizkuntza bat dela erakutsi nahi izan zuen, ez ahozkoa bakarrik.
5. Ilustrazioa
Idazleak hezkuntzaz eta hizkuntzaz kezkatzen hasiko dira. Manuel Larramendi XVIII. mendeko euskal literaturan bultzatzaile handiena izan zen. Hala ere, ia ez zuen euskaraz idatzi. XVIII. mendeko argitalpen gehienak erlijiosoak ziren, baina izan ziren salbuespen batzuk, hala nola Joanes Etxeberri Sarakoa (medikua).
6. Erromantizismoa
Garai honetan Napoleonek bere boterea galtzen zuenean, herrialde bakoitzak bere nortasuna babestu zuen. Ideologia nazionalista sortu eta bultzatu zen.
7. Errealismoa eta Kostunbrismoa
Txomin Agirre: Garoa eta Kresala nobelak idatzi zituen. Garai honetako idazle nagusia izan zen. Garoa baserrimunduan zentratuta zegoen eta Kresala berriz arrantzaleen munduan. Lehen euskal eleberriak kontsideratzen dira.
8. Pizkundea
Espainiako Gerra Zibilaren aurretik euskal idazleen mugimendu garrantzitsu bat sortu zen. Baina gerrateak dena pikutara bidali zuen. Talde hartako partaideak ziren: Aitzol, Lizardi, Lauaxeta eta Orixe.
9. Iraultza Literarioak
Garai honetan, kontuan hartuta Euskal Herria Francoren diktadurapean zegoela, sortu zen literatura mota soziala izan zen. Herriak sentitzen zuen itolarri horretatik atera nahi zuen. Narratzailearen paperak indarra galtzen du eta elkarrizketak gehiago, errazago eta ulergarriago dira. Idazleak eta intelektualak fedea zalantzan jartzen hasi ziren eta urte hauetan euskara batua martxan jarri zen.