Euskara: Esaldiak eta Hiztegi Praktikoa
Hona hemen euskarazko esaldi adibide batzuk, eguneroko erabilerarako eta hizkuntza hobetzeko baliagarriak. Horrez gain, hitz batzuen sinonimoak ere aurkituko dituzu, zure hiztegia aberasteko.
Esaldi Adibideak
- Garaiz helduko ahal da ama, bestela ume negarrez lehertuko da.
- Entzun eta ikasi nahi zuenak bazuen gure eskola hartan zer entzun eta zer ikusi.
- Hura poza! Nire lagun alkate izendatu zutela jakin nuenean!
- Nik neuk sekula ikusi ez dudan arren, gure aitonak dioenez behin baino gehiagotan egin du elurra irailean.
- Gaurko umeek ba ote dute telebista barik bizitzerik?
- Estimatuko nizuke hitz politen ordez laguntza apur bat emango bazenit.
- Gizartearen beharrak aldatu ahala, hirien itxura ere aldatuz joan da.
- Moneta berria dela eta, Administrazioak ikastaro bereziak prestatuko ditu, herritarrak erabileraz jabe gaitezen.
- Behi eroen arazoari buruz mintzatzera datorkigunari arreta pixka bat zor diogu.
- Haien alde zer egin zezakeen galdetu zuen misiolariak.
- XX. mendearen hasieran nekez aurki zitekeen autoa zuenik.
- Ama andreak gure mutila non zegoen galdetu zigun.
- Langileak lanetik aberasterik ezin duela gogoratu zigun behin baino gehiagotan gure aitonak.
- Gehienetan txantxetan ibili den arren, oso haserre etorri izan zaigu inoiz.
- Bilbo handia izanagatik ere, igandeetan ez da inortxo ikusten bertan.
- Gurasoen arteko liskarra konpontzea baino ez zuen lortu.
- Mikeli eta Ainhoari zazpina euro eman diegu.
- Edozer gerta zitekeen han bakarrik utziz gero.
- Hain da kaskagorritu non ez baitago zure aita iritziz aldatzeko modurik!
- Meskitan sartu ahala, oinetakoak erantzi eta ahuspez jarri arte ez dira otoitzean jartzen.
Hiztegi Praktikoa: Sinonimoak
- Adorerik
- kemenik
- Idorrak
- lehorrak
- Nabaritu
- hauteman
- Gibelean
- atzeko aldean
- Aditzen
- entzuten
- Etekina
- irabaziak
- Betekizunetatik
- zereginetatik
- Ernea
- ardia
- Ildo
- bide
- Apeta
- gogo
- Malda
- aldapa
- Ezbaian
- zalantza
- Izutu
- ikaratu
- Hausnarketa
- gogoeta
- Prest
- prestaturik
- Azturak
- ohiturak
- Kaiku
- ergel
- Sintsitu
- hautsi
- Setati
- buru gogor
- Erdeinatu
- gutxietsi