Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Lauaxeta eta Olerkarien Belaunaldia: Euskal Poesiaren Garaia

Hizkuntza eta literatura2,43 KB

Lauaxeta (Esteban Urkiaga)

Bizkaian jaioa, abertzalea zen. Errepublika garaian kazetari eta hizlari gisa asko nabarmendu zen. 1937ko apirilaren amaieran, bere ideiengatik fusilatu zuten. Olerkigintzari esker da ezaguna. 1930ean, Lehen Olerki Eguneko Zilarrezko Abarra irabazi zuen.

Bide Barrijak (1931)

Bizkaieraz idatzia (1931). Lauaxeta Europatik zetozen azken modu eta joerak Euskal Herrira ekarri nahian zebilen. Bide berriak jorratu zituen euskal poesiarako, Lizardirekin batera maila oso garaian utziz. Lauaxetaren jokabidea bestelakoa da: Europako garai hartako joera eta idazleen moldeetara erabat irekiz. Erreferentziazko idazleak: Frantziako poeta sinbolistak, Espainiako modernistak, 27ko Belaunaldikoak (harremana).

Sinbolismoa

Modernismo izenarekin...

Jarraitu irakurtzen "Lauaxeta eta Olerkarien Belaunaldia: Euskal Poesiaren Garaia" »

Euskal Poesiaren Bilakaera eta Mugimendu Nagusiak

Hizkuntza eta literatura3,16 KB

Sinbolismoa

Sinbolistek herri-poesia, bertsolaritza eta poesia kultua bereizi zituzten, olerkigintza modernizatuz. Testuinguru historikoari dagokionez, Errepublika ezarri, Eusko Jaurlaritza sortu eta Frankoren menpeko garaia bizi izan zuten. Olerki hauetan sinboloak edo metaforak erabiltzen dira:

  • Lurra: ama
  • Itsasoa: maitasun askatzailea
  • Zilarrezko marra: ura
  • Gurpila: iragana

Ezaugarri nagusiak heriotzarekiko larridura eta denboraren joana dira. Musikaltasuna guztiaren gainetik jartzen da, abertzaletasunarekin eta euskararen aldeko kezkarekin batera. Idazle esanguratsuenak Lauaxeta eta Lizardi (Otxandio) dira.

Poesia Soziala

Frankoren diktadurapean sortutako errealitateari kritika egin nahi zion idazle, eleberrigile eta poeta talde bat sortu zen, egoera...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Poesiaren Bilakaera eta Mugimendu Nagusiak" »

Esaera

Hizkuntza eta literatura2,7 KB

LITERATUR GENEROAK:

  -Lirika: sentimenduak espresatzeko.
    +Kopla zaharrak: 1.Eskeko koplak, neurria eta erriama 8 10 8 10. 2.Dantzan egiteko koplak, erromeria giroan kantazten dira.-Tradiziozkoa.
    +21.Mendeko kantu lirikoak: Maitasunezkoak. Metaforen erabilera, hitz baten benetako enahaia, beste hitz bati ematea da.-Tradiziozkoa
    +Atsotitzak/igarkisunak: 1.Atsoitzak, herriak eguneroko bizimoditik ateratako esaera gogoetatzu laburrak. 2.Igarkisunak, esanahia eskutuan duten esaldiak dira.-Tradiziozkoa
    +Bertsolaritza: Egungo ahozko literaturaren ardataza. 3 arau: 1.Doinua 2.Neurtu, neurria oso zehatza 3.errima
  -Narratiba: Pertsonaia batzuen barneko zein kanpoko hainbat gertakarien berri emateko asmatutako testuak.
    +Baladak:
...
Jarraitu irakurtzen "Esaera" »

Erlatibozko perpausak eta mugagabearen erabilera

Hizkuntza eta literatura2,5 KB

Erlatibozko perpausak

Izenondoak eta izenlagunak bezalakoak dira; izenei buruz informazio gehiago ematen digute.

Erlatiboaren marka: -en

Esaldiaren amaieran jartzen da, izenaren ondoren. Adibidez: Hor dagoen motxila nirea da.

Ondokoaren desagertzea

Perpaus erlatiboak mugatzen duen izena batzuetan desagertu egiten da:

  • Ondokoarekin: Fisika ematen digun irakaslea atsegina da.
  • Ondoko gabe: Fisika ematen diguna atsegina da.

Perpaus erlatiboen ordena

Baiezkoak zein ezezkoak izan, ordena mantentzen da. Adibidez: Klasera etorri ez direnak gaixorik daude.

Erlatibo laburtua: -tako, -riko

Ekintza burutuak adierazteko erabiltzen dira:

  • Azaldu duen gaia → Azaldutako gaia.
  • Dendatik ekarri dituzun tomateak → Dendatik ekarritako tomateak.

Erlatiboak aposizioan

Perpaus...

Jarraitu irakurtzen "Erlatibozko perpausak eta mugagabearen erabilera" »

Euskal Literaturaren Bilakaera: XX. Mendetik 60ko Hamarkadara

Hizkuntza eta literatura2,85 KB

XX. mende hasierako eleberrigintza

  • Kondaira-eleberriak: Jon Etxaide, Alos torrea (1950).
  • Ohiturazkoak eta abenturazkoak: Etxeita, Josecho (1909).
  • Ameriketako eleberriak: Etxeita, Jayoterri maitia (1910).

T.A. (Txomin Agirre) eta ohiturazko eleberria

Hiritik aldendu eta baserri zein itsas herriko giroa, ohiturak eta pertsonaiak ekarri zituen. Errealitatetik aldendu nahian, irudi idealizatuegia sortu zuen; pertsonaiak guztiz onak edo txarrak ziren, estilo erromantikoegia erabiliz.

Kresala: 3 ezaugarri bizkaieraz

  • Arranondo itsas herrian kokatua.
  • Portu giroa, herriko ohiturak eta arrantzaleen bizimodua deskribatzen ditu.
  • Hariak ez du balio nagusia, bigarren mailako pertsonaiak baizik.

T.A. eta euskalkia

Hiztegi oso landua eta euskara garbia erabiltzen zuen....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Bilakaera: XX. Mendetik 60ko Hamarkadara" »

Eguneroko eta Euskal Prentsaren Historia

Hizkuntza eta literatura3,89 KB

Eguneroko prentsaren historia

Imprimategiaren aurretik

Transmisioak:

  • Ahoz ahoa (koplariak eta informazio saltzaileak).
  • Idatziak (annales, avvisi eta acta diurna oholtxoak).

Gaiak eta helburua

  • Gaiak: informazio soziala eta militarrak.
  • Helburua: herritarrak informatu.

Imprimategiaren sorrera

  • Noiz: XV. mendean.
  • Nork: Gutenbergek.
  • Ekarpenak: informazio eta kulturaren hedapena; orriak azkarrago kopiatzea; irakurtzen ikastea.

Imprimategiaren ondoren (egunkarien aurrekariak)

  • Noiz: XVIII. mendean.
  • Gaiak: politikoak, ekonomikoak, gizarte ekintzak.
  • Helburua: herritarrak informatzea.
  • Zabalkunderako eragozpenak: irakurle kopuru urria eta prezio altuak.

Lehen egunkariak

  • Noiz: XVIII. mendean.
  • Gaiak: politikoak, ekonomikoak, gizarte ekintzak.
  • Helburua: herritarrak informatu.
...
Jarraitu irakurtzen "Eguneroko eta Euskal Prentsaren Historia" »

Antzerkiaren Historia eta Euskal Antzerkiaren Urrezko Aroa

Hizkuntza eta literatura3,02 KB

Antzerkia Europan: Errenazimentutik XVII. mendera

Errenazimentutik aurrera pixkanaka joan zen indartzen antzerkia Europan, XVII. mendean goia jo zuen arte. Italian, XV. mendean, antzerkigintza aldatu eta eraberritu zen. XVI. mendean, "Commedia dell'arte" izeneko antzerki mota berria sortu zuten. Pertsonaia ezagunak ere agertu ziren, hala nola: Arlekin (mirabe pikaroa), Kolonbina (neskame zuhurra), Politxinela (harroputza), eta abar.

Baina antzerkigintzak XVI-XVII. mendeetan izan zuen inoiz izandako garairik handienetakoa Ingalaterran. Antzerki konpainia mordoa osatu, antzoki piloa eraiki, eta kalitate handiko antzezlan ugari sortu ziren. Horien artean, aipagarriak dira:

  • William Shakespeare (Ingalaterran)
  • Lope de Vega (Espainian)
  • Molière (Frantzian)
...
Jarraitu irakurtzen "Antzerkiaren Historia eta Euskal Antzerkiaren Urrezko Aroa" »

Euskal Literatura eta Gramatika: Idazleak eta Kontzeptuak

Hizkuntza eta literatura4,9 KB

Euskal Idazle Garrantzitsuak

Joseba Sarrionandia

  • Metaforen batasuna da bere lanen beste ezaugarri bat: bidaia, umorea, ironia eta paradoxa ohikoak ditu.
  • Jarrera pasiboak alboratzea du helburu; hau da, gure pentsamendu kritikoa praktikan jar dezagun nahi du.
  • Bere lanetan agertzen diren gai eta izenburu batzuk:
    • Lili bat
    • Preso egon denaren gogoa: kartzelan idatzitako pentsamendua.
    • Oroitzen zaitudanean ama
    • "Batzuk sorlekutik urrun hiltzen dira" - Gure aitaren etxea zutik iraunen du gu gabe paradoxa.
    • Gure oroitzapenak
    • Inork agintzen ez didalako
    • "Halabeharrak krudela izan zen gurekin."
    • Kritika bere buruari eta olerkigileei.

Xabier Lete

  • Oiartzunen jaioa.
  • Idazle goiztiarra izan zen, "Zeruko Argia" aldizkarian hasi baitzen euskal lanetan.
  • Ez Dok Amairu taldearen sorreran
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura eta Gramatika: Idazleak eta Kontzeptuak" »

Hizkuntzaren Funtzioak, Ezagutza eta Alderdiak

Hizkuntza eta literatura2,25 KB

Hizkuntzaren funtzioak

Hizkuntzak 3 funtzio nagusi ditu:

  • Adierazlea: Hizkuntza-zeinuak sinboloak dira, eta gauzak zertan diren adierazteko erabiltzen ditugu.
  • Adierazkorra: Hizkuntza-zeinuak sintomak dira, eta hiztunaren barne-egoeraren berri ematen dute.
  • Deitzailea: Hizkuntza-zeinuak solaskideari bidalitako seinaleak dira, eta solaskideak nolabait erreakzionatzea bilatzen dute.

Hizkuntzaren hiru funtzio horiei esker gertatzen da komunikazioa gizakion artean, eta komunikazio horren bidez sortzen da guztion mundu hori, hain zuzen ere.

Ezagutza eta hizkuntza

Hizkuntza estu-estu lotuta dago ezagutzarekin, bai ezagutze-prozesuarekin, bai jarduera horren emaitzarekin ere: ezaupideekin, alegia.

Ezaupideei dagokienez, ohar gaitezen: hizkuntzaren bidez geureganatzen...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntzaren Funtzioak, Ezagutza eta Alderdiak" »

Euskal Herria: Ilustrazioa, Politika eta Kultura

Hizkuntza eta literatura2,27 KB

1. Ekonomia eta politika

1789ko iraultza Frantziako ilustratuen ideiak praktikan jartzeko saioa besterik ez zen izan. Borboitarrak bezain zentralistak gertatu ziren agintea hartu zuten errepublikazaleak:

  • Euskal idazleak Iparraldetik Hegoaldera ihes egin zuten.
  • Muga-herrietako gazteak landetara deportatuak izan ziren, soldadutzari uko egiteagatik.
  • Frantsesa ezarri zuten errepublika osorako hizkuntza bakar gisa.

2. Kultura eta euskara

Azkoitiko Zalduntxoak ezagutzen ditugun pertsonaien lana ezin da bazterrean utzi. Frantziako Ilustrazioaren ideiak Entziklopediaren bidez jarraitzen zituzten eta teorian irakurtzen zutena praktikara eraman nahi zuten. Europan gertatzen ziren aurrerapenekiko interesa eta onurak eskuratu eta zabaldu nahia erakutsi zuten,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herria: Ilustrazioa, Politika eta Kultura" »