XX. Mendeko Literatura Mugimenduak: Errealismo Magikotik Abangoardietara

Hizkuntza eta literatura3,62 KB

1. Errealismo Magikoa

Hego Amerikan, 40ko hamarkadan, Europako errealismo kontzeptua gainditu nahian sortu zen mugimendu literarioa da. Bere helburu nagusia ez da errealitatearen testigantza zehatza egitea, baizik eta errealitatea poetikoki interpretatzea.

Ezaugarriak:

  • Kontamolde narratibo berritzaileenak erabiltzen dituzte.
  • Gaztelania aberats eta landua erabiltzen dute.

Gaiak:

  • Munduaren konplexutasuna adierazi nahi dute.

Idazleak:

  • Jorge Luis Borges (1899-1986) Argentinarra
  • Pablo Neruda Txiletarra (Hogei maitasun poema eta etsipen abesti bat)
  • César Vallejo

2. Europako Abangoardia Politikoak

Lehen Mundu Gerrak (1914) bultzatutako mugimenduak dira. Iraganarekin hautsi nahi izan zuten. Ez da errealitatea islatzeko idazten, baizik eta nahi bezala interpretatzeko.

Futurismoa:

Etorkizunera bideratutako kultura politiko joera bat da. Makinen eta lastertasunaren aldekoak dira. Arriskuzaleak eta gerra aldekoak. Poesian, teknika eta sintaxiarekiko hautsi nahi zuten (adjetiboak eta adberbioak baztertu, ortografia arauak ezabatu, hitzak aske utzi).

Dadaismoa:

Dena ukatzen zuen eta ez zuen alternatibarik eskaintzen, kaosa edo absurdoa baizik. Poesia edozein logika eta zentzutatik kanpo jarri zen, hizkuntza hautsiz. Surrealismoari ateak ireki zizkion.

Futurista: Filippo Tommaso Marinetti (Italia). Dadaista: Tristan Tzara.

3. Belaunaldi Galdua

Ipar Amerikan, 20ko hamarkadan (Lehen Mundu Gerraren ondoren), idealismoan fedea galdu eta oraina bizitzeari ekin zioten. Dirua eta aberastasun erraza, etorkin oldeak Estatu Batuetan, agintarien ustelkeria, lege lehorra... egoera lehertu zen 1928an.

John Dos Passos - Manhattan Transfer: New Yorkeko pertsonaiak, kale, plaza, etorbideak... eta bizi diren etorkin eta biztanleak. USA trilogian, miseriarik gorrienean bizi diren gizon-emakumeen taldeak irudikatu zituen. Elkarren artean lotura gutxi duten 20 istorio ageri dira, sistema kapitalistaren kontra.

F. Scott Fitzgerald - Gatsby Handia: Amerikako ametsaren porrota islatu zuen. Gizonen desioak ez dira beti betetzen.

4. Literatura Soziala

Bigarren Mundu Gerra ostean sortutako mugimendua da. Idazleek gizarte arazoei buruz idatzi zuten irakurleak kontzientziatzeko. Eleberriari dagokionez, kontamolde errealistak gailendu ziren, XX. mendeko gizakiaren gertakari eta arazoak azalduz.

Ernest Hemingway

Poesia:

Errealitatearekiko kezka dela eta, poeta askok intimitatea albo batera utzi zuten gizarte mailako sentimenduez aritzeko.

Pablo Neruda

Teatroa:

Teatro didaktiko eta politikoa izan zen, gizartearen bidegabekeriak salatzeko.

Bertold Brecht

5. Abangoardia Nagusiak Europan

Lehen Mundu Gerran (1914) sortu ziren. Iraganarekin hautsi nahi zuten. Ez da errealitatea islatzeko idazten, nahi bezala interpretatzeko baizik. Artistak inguruan duenaren aurka protestatzen du.

Futurismoa:

Italian sortu zen F.T. Marinetti-rekin eta Errusian V. Maiakovski-k landu zuen. Etorkizunera bideratutako kultura politiko joera da. Makinen eta lastertasunaren aldekoak ziren, arriskuzaleak.

Poesian, teknika eta sintaxia hautsi nahi zituzten.

Kubismoa:

Guillaume Apollinaire frantsesak sortu zuen. Kaligrama liburuan, forma ausartetan eta irudiekin jasotzen du errealitatea.

Futurismoaren idazlea: Carlo Carrà - Anarkista Galliren hileta.

Kubismoaren idazlea: Pablo Picasso - Gertrude Steinen erretratua.

Deskargatu

PDF Word HTML