Literatura Modernoa eta Tradizionala: Desberdintasunak
Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, aldaketa sakonak izan ziren eta aro berri bati eman zitzaion hasiera. Eleberrietako ekintzak hiri industrializatuetan, baina batzuetan baserri-giroan kokatzen ziren. Gaiak ere zabaldu egiten dira (askatasun pertsonala, bakardadea, arazo sozialak, sinesmen krisia...). Aldaketa nabariena teknikan zen.
Literatura Modernoa
- Narratzailea: Lekukoa edo objektiboa edota bigarren pertsonako narratzailea.
- Ekintza: Ez dira beti kronologikoki antolatzen.
- Erritmoa: Aldaketa nabarmena dago. Erritmoa moteldu edo bizkortu dezakete: plano nahasketak, bakarrizketak...
- Hizkuntza: Beste hizkuntzetako lexikoa eta euskalkietakoak erabiltzen dituzte.
Literatura Tradizionala
- Kokalekua/Gaiak: Gertaerak baserri edota itsas giroan kokatzen ziren, erdal munduaren eta bekatu handiaren gordeleku. Gehien erabiltzen ziren gaiak euskara, fedea, euskal nortasuna eta ohiturak ziren.
- Egitura: Kronologikoki ondo antolatuta dago.
- Narratzailea: Hirugarren pertsonan kontatzen ditu historiak. Hirugarren pertsonako kontalari orojakilea, Lehen pertsonako kontalari edo narratzaile pertsonala.
- Erritmoa: Deskribapenak ugariak, luzeak eta landuak dira. Kontaketen erritmoa moteltzen da.
- Hizkuntza: Garbia, erdal kutsurik gabea eta oso aberatsa.
Txillardegi
Lehen eleberriaren haustura Txillardegiren Auñamendiko Loreak izan zen 1957. urtean. Mundu-ikuskera, gai eta egitura mailan berrikuntzak ekarri zituen, baina kontatzeko eran ez zuen berrikuntzarik ekarri.
Ramon Saizarbitoria
Kontatzeko eran aldaketak ekarri zituen 1969ko Egunero hasten delako eleberriarekin. Eleberri honek, bi planoen bidez, Gisele Sérgierren istorioa kontatzen digu. Plano batean, abortatzeko hartu duen erabakia kontatzen digu; bestean, bakarrizketen edo elkarrizketen bidez, gai hauek jorratzen ditu: arrazakeria, feminismoa...
Eleberri Iruzkina
Eleberri bat iruzkintzeko, honako puntuak har daitezke kontuan:
- Gaia: Gizarte balioak, eleberri tradizionala edo modernoa, pertsonaien balioak/deskribapenak, helburua, irakasgaia.
- Egitura: Kronologikoa ala ez.
- Teknika: Pertsona gramatikala, erritmoa, hizkuntza (lexikoa, maileguak, beste hizkuntzak, deskribapenak, elkarrizketak).