XIX. Mendeko Euskal Literatura Iparraldean: Etxahun eta Elizanburu

Hizkuntza eta literatura3,35 KB

XIX. Mendea

Iparraldea: Europan nagusi ziren korronteak bereganatu zituen. Horrela, literatur identitate bereziaren oinarriak ezarriko dira. Gerra eta iskanbilen garaia da. Literaturari dagokionez, euskal idazleak literatura frantses edo espainiarrarekin lotuta daude. Gogaberak ere Euskal Herrian. Iparraldean, Napoleon I.aren gerrateekin eta Frantziako Iraultzaren azken hatsekin ekin zion gizaldiak. Waterloo‐ko porrotaren ondoren, antzinako erregimena berrezarri arren, lurralde antolamenduari dagokionez, ez ziren gauzak lehenera itzuli. Euskal probintziek ez zituzten aurretik zeuzkaten eskubideak berreskuratu. Garraiobideetan eta industrian urrats ikaragarriak eman zituen Frantziak. Bestalde, eskola eta soldaduskaren bitartez lurralde guztietara zabaltzen hasi zen estatu zentralistaren eraketa bateratua. Iparraldean ez ziren aldaketak hain azkar gertatu. Industriak garrantzi gutxi izan zuenez, nekazaritza giroko gizarte tradizionala izaten jarraitu zuen neurri handi batean. Euskarazko produkzioaren zati handi bat elizgizonengandik etorriko zaigu oraindik, baina sekularrek gero eta pisu handiagoa izango dute mende honetatik aurrera.

Etxahun (Pierre Topet, 1786-1862)

Ez zuen bizitza erraza izan. Txikitan maite ez eta gaztetan neskame bat haurdun utzi ondoren familia oneko emakume batekin ezkontzera behartu zuten. Emazteak beste gizon batzuekin harremanak zituen eta itxuraz amorante bat zela pentsatuz lagun bat tiroz hil zuen Etxahunek. Hala ere, beste arrazoiren bategatik egin zuen ere susmatzen da. Espetxean urte batzuk pasa eta erromes joan zen Erroma eta Santiago de Compostelara. Bizimodu tragikoak Europako erromantikoak erakarri zituen. Herriz herri kantatzeko deitzen zuten, Ipar Euskal Herri osoan ezaguna zen. Etxahunek eskuz idatzitako bertso-paper gehienak familiak erre zituen. Haritxelharrek egindako tesi bati esker dugu informazio sakonena.

Etxahunen Obren Sailkapena

  • Autobiografikoak: Urxapal bat, Etxahunen bizitziaren khantoria. Kutsu erromantikoa nabarmena da.
  • Ziri bertsoak: Gaztalondo handian, bi ahizpa. Aurrekoak bezain onak.
  • Bat-batekoak: Norbaiten omenez eginak, ezteietan kantatuak. Estilo hunkigarria, adierazkortasuna. Oso argia eta sekulako asmamenduna. Euskarazko bertso-gileen artean Etxahun erromantikoena.

Elizanburu (Joan Bautista Elizanburu, 1828-1891)

Seminarista izan zen 21 urte bete arte. Ondoren armadan sartu (kapitain izatera iritsi zen). Alemaniaren kontra gerran ibili zen. Gerra amaitzean etxera bueltatu eta ezkondu egin zen. Hizkuntzaren maisu. Euskara dotorea eta landua du, aberatsa eta argia. Idazkera gozoa eta atsegina. Kulturaz jantzia, batez ere frantses literaturan. Bere obra ugaria ez baina kalitate handikoa da. Gai asko landu zituen: irri-bertsoak, emakumeen edertasuna, maitasuna, baserriko bakea, herri-mina… Herriaren sustraitik ateratakoak. 23 poesia lan idatzi zituen: Nere etchea (1861ean saritua), Agur Herriari, Solferinoko Itsua (1864ean saritua). Amaitu gabeko nobela bat ere bada: Piarres Adame. Elkarrizketa moduan idatzia. Herriz herri istorioak kontatzen ari den juglare bat. Bai poesian, bai prosan, lehen mailako idazletzat daukate kritikoek. XIX. mendean izan ziren poeten artean goienetakoa dugu. “Nire etxean” (kanta).

Deskargatu

PDF Word HTML