Euskal Antzerkiaren Bilakaera XX. Mendean

Hizkuntza eta literatura4,29 KB

Gerra Ondoko Antzerkia (1939-1960)

XX. mendearen hasieratik Gabriel Arestiren lana agertu arte, Euskal Herriko antzerkiak ez zuen zerikusirik Europan ikus zitekeenarekin. Zentsurak mugatu egiten zituen kultura arloko adierazpide eta aurrerapauso guztiak. Horrela, berrogei urte horietan, komedia burgesa nagusitu zen.

Antzerkigintza Berria (1960ko Hamarkada)

60ko hamarkadan egoera aldatu zuen antzerki lan bat taularatu zen: Buero Vallejoren Historia de una escalera. Itxuraz aurrekoen bidetik zihoan, baina errealismotik gertuago zegoen. Errealismoa bi ezaugarritan gauzatu zen: batetik, behe mailako pertsonaiak, jende arrunta agertzea, eta bestetik, pertsonaien arazoak (gerraren ondorioak, pobrezia…) azaltzea.

Gabriel Aresti eta Bernardo Atxaga

Bi idazle hauek literatura estetika desberdinak landu zituzten, betiere modernotasunaren bidetik; antzerkigintza berriari ere ateak zabaldu zizkioten. Gabriel Arestik antzerki lanak ere idatzi zituen, nahiz eta bere lan poetikoak oihartzun handiagoa izan. Mugaldeko herrian eginiko tobera, Eta gure heriotzeko orduan, Etxe aberatseko seme galdua eta Justizia txistulari dira horietako batzuk. Olerkietan bezala, antzerki lanetan ere bide egokia aurkitu zuen kritika soziala egiteko. Arestiren eskutik etorri zen euskara eta modernitatea uztartzea. Bernardo Atxagak, nahiz eta ospea narratibari zor dion, esperimentazioaren bidetik doan antzerki lan bat idatzi zuen: Borobila eta puntua. Bertan, elementu herrikoiak eta abangoardiak biltzen ditu.

90eko Hamarkadako Antzerkigileak

XX. mendearen lehen laurdenean, generorik oparoena literatura dramatikoa zen. Mendean zehar ibilbide luzea eta gehienetan aldapatsua egin behar izan du. Hala ere, mendearen azken hamarkadan, antzerki idazleen zerrenda luzea dugu:

  • Xabier Mendiguren Elizegi
  • Luis Haranburu Altuna
  • Junes Casenave-Harigile
  • Juanjo Olasagarre
  • Mattin Irigoien
  • Karlos Linazasoro
  • Karlos del Olmo
  • Koldo Daniel Izpizua
  • Ramon Agirre
  • Aitzpea Goenaga
  • Antton Luku
  • Pantxo Hirigaray
  • Javier Cillero

Xabier Mendiguren Elizegi

Beasaindarra. Lan aipagarrienak: Kanpotarrak maisu, Kultur ministrariak ez digu errukirik, Publikoari gorroto, Pernando, bizirik hago oraindik?, Zabortegia, Hiru jolas gaizto, Horren maite zaitut eta Hilerri itxia.

Juanjo Olasagarre

Olerkiak eta bidaia liburuak idatzi zituen. Hegazti errariak.

Mattin Irigoien

Hirirak Bat taldeko antzezle hau azken urteotan idatzi diren lanik onenen egilea dela dio Patri Urkizuk. Amikuzeko toberak, Hautsi da kristala.

Javier Cillero

Narratzailea eta Hemingwayren, Fitzgerald-en, Chandlerren, Taiwan-en, Dickensen-en eta beste askoren itzultzailea. Uztailaren laua.

Ramon Agirre

Barrenkale eta beste telesaio batzuetan aktore lana egin du Agirrek. Errenta izeneko lan komikoa idatzi zuen.

Aitzpea Goenaga

Antzezlea. Zu(t) gabe.

Pantxo Hirigaray

Baigorritarra, kazetaria izateaz gain, Xirrixti Mirrixti taldeko antzezlea. Antton eta Maria, Otsoa eta bildotsa alegia, Pontzio gaur egun, Otto Kristobal eta Beherearta.

Antzerkigintza 1900-1960 Urteen Artean

Antzerkia: Historia eta Kronologia

1876tik, Bigarren Karlistaldia amaitu zenetik, euskal antzerkigintzak gora egin zuen. Foruak galdu ostean, euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna babesteko bide egokia aurkitu zuten antzerkian. Urte hauetako eragile garrantzitsu bat Martzelino Soroa dugu. 1923an, Primo de Riverak diktadura ezarri zuenean, euskararen eta euskal kulturaren aurkako ekintzak ugari izan ziren. 30eko hamarkadan, Bigarren Errepublikaren garaian, Hegoaldeko antzerkiak goia jo zuen. Urte horiek euskal antzerkiaren urrezko aroa izan ziren. Gerra Zibilaren ondoren, Guatemalan, Jokin Zaitegik "Euzko-Gogoa" aldizkarian hasi zen antzerki lanak argitaratzen. 1953tik aurrera, diktaduran bete-betean sartuta, Maria Dolores Agirrek piztu zuen berriro antzerkia Hegoaldean. Antzerkigintza horri 'erresistentziako teatroa' deitu izan dio Patri Urkizuk.

Deskargatu

PDF Word HTML