Euskal Eleberrigintza Modernoa: Hastapenak eta Ezaugarriak
Euskal Eleberrigintza Modernoa: Hastapenak eta Eraginak
Euskal eleberrigintza modernoaren hastapenak: Lehen ohiko eleberriaren haustura Txillardegiren "Leturiaren egunkari ezkutua" izan zen (1957). Honek mundu-ikuskera berriak, egitura-maila eta gai berriak ekarri zituen, baina ez zuen kontatzeko eran aldaketa nabarmenik ekarri.
Aldaketa hori Ramon Saizarbitoriak egin zuen "Egunero hasten delako" (1969) eleberriarekin. Geroago, idazle askok Europa Mendebaldeko, Hego Ameriketako eta, geroago, Estatu Batuetako literaturaren eraginak jaso dituzte. XX. mendean munduan landu diren literatura-teknikak eta baliabideak islatzen saiatzen dira.
Ramon Saizarbitoria: "Egunero hasten delako" (1969)
Eleberri honek txandakatuz doazen bi plano narratibaren bidez Gisela Sergier ikasle gaztearen historia kontatzen du:
- Plano bat: Abortatzeko hartu duen erabakiaren berri ematen du, eta bakarrizketa edo elkarrizketaren bidez arrazakeria, feminismoa, etab. agertzen dira.
- Beste plano bat: Tren geltoki batean eta telefono zentral batean pertsonaia bitxi baten eta bi solaskide anonimoren artean gertatzen den elkarrizketa kontatzen du.
Txandakatzen diren bi plano narratibo independente horiek abortatu nahian dabilen ikaslearen historia kontatzen dute.
Analisi Literariorako Gakoak (Iruzkina)
- GAIA
- Gizarte balioak (eleberri zaharra)
- Pertsonaiaren balioak (deskribapena)
- Irakasgaia/Helburua
- EGITURA
- Kronologikoa (noizkoa den)
- Ez kronologikoa: Saltuak, flash-back, in media res, in extrema res
- TEKNIKA
- Narratzailea / Pertsona gramatikala
- Erritmoa / Plana (momentu/historia paraleloak)
- Hizkuntza: Lexikoa, maileguak, beste hizkuntzak, deskribapena, elkarrizketa
Eleberri Tradizionala vs. Modernoa
Eleberri Tradizionala
- Kokalekua
- Baserri edo itsas giroan.
- Gaia
- Euskara, fedea, euskal nortasuna edo ohiturak.
- Egitura
- Kronologikoki antolatuta.
- Narratzailea
- 3. pertsonan, narratzaile orojakilea edo narratzaile pertsonaia.
- Erritmoa
- Deskribapenak ugariak, luzeak eta oso landuak dira, kontaketaren erritmoa moteltzen da.
- Hizkuntza
- Garbia, erdal kutsurik izan nahi ez duena eta oso aberatsa.
Eleberri Modernoa
- Kokalekua
- Hiri industrializatuetan.
- Gaia
- Askatasun pertsonala, bakardadea, arazo sozialak, sinesmen-mailako krisia...
- Egitura
- Ez beti ere kronologikoa.
- Narratzailea
- 2. pertsonako narratzaile objektiboa.
- Erritmoa
- Kontzienteki erritmoa aldatzen da, motelduz edo azkartuz: plano nahasteak, bakarrizketak...
- Hizkuntza
- Euskara hiritarra. Beste hizkuntzetako lexikoak eta euskalkietakoak erabiltzen ditu.