Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia: Euskal Literaturaren Bi Pilar

Hizkuntza eta literatura3,2 KB

Bernardo Atxaga: Bizitza eta Idazlanak

Bernardo Atxaga Asteasun jaio zen 1951. urtean. Lehen ikasketak Andoainen egin zituen, eta batxilergoa Donostian. Garai horretan bere lehen sariak irabazi zituen, haur literaturaren arloan.

Bilbon egin zuen ekonomia ikasketak, eta bertan Gabriel Aresti ezagutu zuen.

Bartzelonan filosofia ikasketak burutu zituen. Hainbat lanetan aritu zen buru-belarri idazteari ekin aurretik: liburu-saltzaile, euskara irakasle… 1977an literaturatik bizitzeko apustua egin zuen.

2007an Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen. Gaur egungo euskal idazlerik ezagunenetako bat da. Bere benetako izena Joseba Irazu da.

Poesia

Etiopia: Liburu laburra baina konplexua da, prosa eta bertsokera askeak ditu. Hizkera errazean irakurketa zaila du. Ironiaz betetako esaldiekin batera sentiberatasun xamurreko zatiak aurki daitezke. (Henri Bengoa Inventarium)

Iritzi Kritikoa Poesiari Buruz

Atxagak olerkian ikusten du XX. mendeko hasierako abangoardien bidea erakusteko modurik egokiena. Europan ia mende bat lehenago egindako urratsak gurean ere eman beharra zegoen. Poesia sozialari bizkar ematen dio, eta sentimenduak arrazionalizatzen dira.

Eleberriak

  • Bi anai
  • Obabakoak: Bere libururik ezagunena da. 20 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta Espainiako Literatura Sari Nazionala eman zioten 1989an, sari hori lortzen zuen lehen euskal idazlea izanik. Gaia: Landa-munduan girotutako ipuin bilduma da. Animalien presentzia, pentsamendu magikoa eta fantastikoa nabarmentzen dira. (Zeru horiek, Sara izeneko gizona)

Haur eta Gazte Literatura

Nikolasaren abenturak eta desbenturak.

Joseba Sarrionandia: Bizitza eta Idazlanak

Joseba Sarrionandia Iurretan jaio zen, Bizkaian, 1958ko apirilaren 13an. Euskal Filologian lizentziaduna, aldizkari askotako kolaboratzaile, irakasle eta euskaltzain urgazle izan da. 1985eko San Fermin egunean ihes egin zuen Martuteneko espetxetik, Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz. 2011n Euskadi Saria eman zioten saiakera arloan.

Literatura

Prosa eta olerkia landu ditu.

1. Etapa: Kulturismoa eta Metaliteratura

  • Izuen gordelekuan barrena: Etapa hau kulturismoak markatzen du. Metaliteratura egiten du.
  • Marinel Zaharrak

2. Etapa: Horma eta Bidaiak

Gartzelako Poemak: Horma da metafora nagusia. Bidaiak higidura dakar berarekin, baina geldirik egoteak baditu bere abantailak ere: barne-begiratzeko aukerak ematen ditu.

3. Etapa: Ondasuna

Hau da ene ondasun guztia.

Iritzi Kritikoa Sarrionandiari Buruz

Antzinako grekoak, erromatarrak, arabiarrak… itzuli izan ditu. Bere poesiaren bi elementu nagusi dira:

  • Bizi izandakoaren begirada argia.
  • Autobiografiak pisu handia du.

Pertsona konkretu batzuen egoera deskribatzea baino gehiago, giza kondizioaren azalpena bilatzen du. Sinboloek garrantzi handia dute bere lanetan, eta poemek tonu tristea izaten dute sarri. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak ere lantzen ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML