Euskal Herriko Industrializazioaren Bilakaera: 1840-1898
1. Etapa: Industrializazioaren hastapenak (1840-1850)
Industrializazioa 1840-1850 hamarkadetan zehar zabaldu zen. 1841ean aduanak kostaldera aldatu zirenean, Bilboko merkatariak bertako industria siderurgikoan inbertitzen hasi ziren. 1849an muga-zerga bat ezarri zen Frantzia eta Britainia Handirako produktuen esportazioa errazteko.
- Boluetako Santa Ana (1841)
- Nuestra Señora de la Merced Guriezon (1848)
1855ean labegarai horiek bildu eta Barakaldora eraman zituzten, Ibarra familiaren kapitalarekin. Ibarratarrek Nuestra Señora del Carmen lantegia ere eraiki zuten. Euskal Herriko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eramateko; beraz, kanpo-faktoreei esker gertatu zen prozesua, bereziki 1856an Bessemer Bihurgailuaren aurkikuntzari esker.
2. Etapa: Atzerriko kapitala eta lege librekanbistak (1865-1876)
1865etik aurrera, atzerriko kapitala zuten zenbait konpainia sortu ziren. Horretan eragin handia izan zuten Seiurteko Demokratikoan Gobernuak emandako lege librekanbistek:
- 1868ko Meatzeen Legea.
- 1869ko Figuerola ministroaren Legea.
Lege horiek atzerriko inbertsioa eta Bizkaiko burdinaren esportazioa bultzatu zituzten. Ibarra familiak eta beste enpresari euskaldun batzuek (Martínez de Rivas, Chávarri, Sota, Aznar, Gandarias) meatzeak ustiatu eta hematitea esportatzeari ekin zioten.
3. Etapa: Hazkundea eta kontsolidazioa (1876-1898)
1876tik aurrera, Karlistaldia amaitu ondoren, Euskal Herriko industria-hazkundea indartu egin zen. Burdin erauzketak eta Ingalaterrara zuzendutako esportazioak gora egin zuten, Bizkaia estatuko ekoizle nagusi bilakatuz.
Berrezarkuntzan emandako lege protekzionistek bertoko industria bultzatu zuten. 1879 eta 1882 artean estatuko hiru siderurgia garrantzitsuenak eraiki ziren Bizkaian, teknologia modernoarekin:
- San Francisco de Mudela (Francisco de Rivas)
- Vizcaya (Chávarri)
- Altos Hornos de Bilbao (Ibarra)
Industria horien produkzioak etengabe gora egin zuen eta 1894an Liga Vizcaína de Productores fundatu zen.