Sistemaren Bilakaera: Alfontso XII.a eta Erregeordetza

Historia2,24 KB

1.3. Sistemaren Bilakaera (Aldiak)

1.3.1. Alfontso XII.a (1875-1885)

Alfontso errege zen bitartean, Cánovasen gobernu kontserbadoreak nagusitasuna izan zuen, 1876-1881 eta 1884-1885 bitartean. Lehen gobernu-aldian Cánovas sistema zentralizatzailea, moderatua eta oligarkikoa finkatzen saiatu zen:

  • Gatazka armatuen amaiera (azkeneko gerra karlista, kantonalismoaren amaiera eta Kubako Zanjongo bakea).
  • Politika zentralizatzailea (lurralde desberdinetako herritar guztiak berdinak legearen aurrean).

Sagastaren gobernuak (1881-1884) sistemari itxura demokratikoagoa eman zion: exiliatuen itzulera, katedra-askatasuna, biltzeko eskubidea, eta alderdi errepublikarren eta sozialisten legalizazioa.

1.3.2. Habsburgoko Maria Kristinaren Erregeordetza (1885-1902)

Alfontso XII.a 1885ean hil zenean, haren emaztea haurdun zegoen. Jaioko zen semea adin nagusikoa izan arte, amak, Maria Kristinak, hartu zuen erregeordetza. Erregimenak antolatutako eredua zalantzan ez jartzeko, erregearen heriotzan etorkizunari buruzko buruketak egin ziren eta hil zenean Pardoko Ituna (1885) sinatu zuten Cánovasek eta Sagastak. Restaurazioko erregimenak sendotasuna ez galtzeko asmoz, boterearengatik ez borrokatzeko konpromisoa hartu zuten.

Sagastaren gobernualdia (1885-1890)

Cánovasek, sistemak funtzionatzen zuela erakusteko, Sagastari eman zion gobernua. Orduan hartu ziren sistema liberala sendotzeko azken neurriak:

  • Lan- eta Politika-elkarteen Legea.
  • Prentsa-askatasuna.
  • Gizonezkoen sufragio unibertsala (1890).

Baina neurri hauek ez ziren kazikismoa deuseztatzeko nahikoak izan, eta sistema aldatzea ezinezkoa zela barneratzen hasi zen. Erreforma horiekin amaitu zen Alderdi Liberalaren programa, eta Cánovas kontserbadorea jarri zen berriz gobernuan, 1897. urtera arte, Angiolillo militante anarkista italiarrak hil zuen arte.

1898ko Hondamena

Parisko bake itunaren bitartez, Espainiak azkeneko koloniak galdu zituen: Kuba, Puerto Rico eta Filipinak. Honek nortasun krisi latza sortu zuen gizartean. Ondorioz, Sagastak politika utzi zuen 1901. urtean; eta 1902an, Alfontso XIII.aren adin nagusitasunarekin, koroa hartu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML