Industrializazioa Euskal Herrian: Ontzigintza, Bankuak eta Gizartea
Industrializazioaren Garapena Euskal Herrian
Beste sektoren artean, ontzigintza garatu zen. Sota, Aznar, Ibarra eta abar ontzigintzan hasi ziren, ontziolak egokituz. Martinez Rivaren Astilleros del Nervión, Sotaren Compañía Euskalduna eta Sestaoko Sociedad Española de Construcción Naval enpresek Bilboko merkataritza ontziteria eta Espainiako gerra ontziak berritu zituzten.
Burdinbidearen Garapena
Burdinbidearen garapena ere gertatu zen. Trenbide lineak eraiki ziren, Bilbo-Gaztela linea barne. Barneko komunikazioak ere bazeuden. Bost meatze tren eraiki ziren minerala itsasadarrera garraiatzeko.
Bankuen Sorrera eta Kapital Finantzieroa
Industrializazioa aurrera joan zen neurrian, kapital handiak beharrezkoak ziren enpresa berriak finantzatzeko. Horrela dugu bankuen sorrera. Bizkaian hiru banku sortu ziren: Banco de Bilbao, Banco de Vizcaya eta Crédito de la Unión Minera. Euskal Herriko kapital finantzieroa hedatu egin zen eta merkatu eta industrian inbertitu ziren. Bilboko burtsa fundatu zen kapitalak inbertsioetara bideratzeko.
Industrializazioa Gipuzkoan eta Araban
Gipuzkoan industrializazioa probintzia guztian zehar sakabanatu zen eta papergintzarako enpresa txiki eta erdikoak sortu ziren. Araban, ordea, industrializazioak ez zuen arrakastarik izan.
Ondorioak: Oligarkia, Zabalgunea eta Unibertsitatea
Industria eta finantziar oligarkia sortu zen. Bultzatu zen Bilboko Zabalgunea eraikitzea. Garai hartan ere Deustuko Unibertsitatea ezarri zuten jesuitek.
Proletargoaren Sorrera eta Inmigrazioa
Industrian eta meatzaritzan proletargoa sortu zen. 1900ean Bizkaiko populazio inmigrantea %27koa zen. Mugako probintzietatik etorritako inmigranteak meatzaldean, itsasadarraren ezkerraldean eta Bilboko langile auzoetan bizi ziren.
Meatzarien Bizi eta Lan Baldintzak
Meatzarien bizi eta lan baldintzak zailak ziren. Aire zabaleko meatzetan egiten zuten lan. Meatzak herrietatik urrun zeuden, horregatik ugazabek barrakoiak eraiki zituzten langileak bizitzeko. Derrigorrez erabili behar ziren eta hor pilatzen ziren milaka meatzari, aireztatu gabeko geletan. Enpresako kantinak ere derrigorrez erabili behar zituzten eta hor saltzen ziren produktuak garestiak eta kalitate txarrekoak ziren. Elikagaien prezioa soldatatik deskontatu egiten zen. Elikadura eskasa zen eta horren ondorioz zaila zen gaixotasunei aurre egitea. Lanaldiak luzeak ziren egunsentitik gauera arte. Bizi eta lan baldintzak oso gogorrak ziren.
Langile Mugimendua eta Grebak
Aipatzekoak dira 1890ean eta 1892an egindako meatzarien grebak. Bizkaia langile mugimenduaren gune adierazgarrienetariko bat bihurtu zen.