Euskal Herriko Industrializazio Prozesua: Gakoak eta Bilakaera

Historia2,98 KB

Euskal Herriko Industrializazio Prozesua

Kronologia

  • Europan, XVIII. mendearen bukaeran hasi zen industrializazioa.
  • Euskal Herrian, Europarekin alderatuta, berandu hasi zen, baina Estatu mailan lehenetarikoa izan zen, Kataluniarekin batera.
  • XIX. mendearen erdialdean hasi zen Bizkaian, eta XX. mendearen hasieran Gipuzkoan; beranduago, Araban eta Nafarroan.

Faktoreak

  • Kokapen geografikoa

    • Frantziako mugaren ondoan kokatua.
    • Kostaldeko euskal probintziak gune pribilegiatuak izan ziren eraginak jasotzeko (teknika, zientzia, filosofia, etab.).
    • Ingalaterratik hurbil, Europako iparraldera doan merkataritza-bidean kokatua.
  • Natur baliabideak

    • Energia lortzeko ura eta burdina zituen.
  • Legediak

    • Legedi liberalek produkzioa eta merkatuak liberalizatu zituzten, eta aduanak kostaldera eramateak Espainiako merkatuan sartzea ekarri zuen. Muga ekonomikoak kostaldean ezarri ziren.
  • Komunikabideak

    • Trenbidea garatu zen: Madril-Irun eta Bilbo-Tutera.

Eboluzioa

  • Burdin meategia

    • Bizkaiko jarduera nagusia siderurgia zen, eta burdinaren ustiatzeari lotuta zegoen gehienbat.
  • Bessemer sistema

    • Burdin meategiak garrantzitsu bihurtu ziren Bessemer sistemari esker. Bessemer 1855ean sortu zen.
    • Burdina eta altzairua egiteko Europan hobekien garatu zen sistema izan zen. Honek fosfororik gabeko burdina eskatzen zuen, eta ezaugarri hori zuten herrialdeak Suedia eta Bilboko ezkerraldea ziren.
  • Meategien ustiaketa

    • 1865ean, atzerriko konpainia ugari (Frantzia, Ingalaterra, Belgika, etab.) etorri ziren Bilboko meategiak ustiatzera.
    • Bilboko burgesiak ustiaketan parte hartu zuen, atzerriko konpainiekin lanean jardunez edo bere kabuz ustiaketak eginez.
  • Irabaziak

    • Industrian inbertitu zen.
    • Burgesiak bere kapitala mearen esportaziotik metatu zuen, eta irabazien zati bat industriara bideratu zuen. Hiru siderurgia handi sortu ziren:
      • Sestaoko San Francisco (1879)
      • La Vizcaya (1882)
      • Bilboko Labe Garaiak (1882)
    • Nerbioi ibaiaren ezkerraldean, labe garai modernoak sortu ziren, eta XIX. mendearen bukaeran (1860-1890) industrializazio prozesuaren garapenaren garaia izan zen.
  • Beste sektoreak

    • Industrializazioarekin batera, beste sektore batzuk garatu eta ezinbestekoak bilakatu ziren.
    • Merkataritza-bankuak (Banco Bilbao eta Banco Vizcaya), Bilboko Burtsa, trenbide-sarearen hedapena (Tutera-Bilbo; Bilbo-Donostia), Bilboko portuaren hobekuntza, Deustuko Unibertsitatea, ontziolen garapena (Euskalduna), etab.
  • Legeak

    • 1891tik aurrera, politika protekzionista aplikatu zen. Zergak ezarri zitzaizkion atzerritik zetorren eta burdinarekin zerikusia zuen edozein produkturi.

Deskargatu

PDF Word HTML