Ingalaterra Viktoriarra
Aro Viktoriarra
Viktoria I.aren erregealdia. Garai horretan Erresuma Batuak inoiz lortutako lurralde-hedapen handiena izan zuen.
Irlandaren Auzia
Britainia Handiko barne-arazoa, Irlandak independentzia eskuratzeko prozesuaren ondorioz sortua.
Toryak
XIX. mendearen erdialdetik aurrera Ingalaterran izan ziren bi alderdi politikoetako bat; kontserbadorea, hain zuzen ere.
Whigak
XIX. mendearen erdialdetik aurrera Ingalaterran izan ziren bi alderdi politikoetako bat; liberala, hain zuzen ere.
Home Rule
Gladstonek 1886an britainiar parlamentuan aurkeztu zuen legea. Horren bidez, Irlanda Erresuma Batuko lurralde autonomo bihurtu zen.
Hauteskunde Erreformak
Disraelik eta Gladstonek egindako hauteskunde-legearen aldaketa.
Frantzia
Bonapartismoa
Napoleon III.ak ezarritako politika. Nahiz eta boterea herriak eman, botere horrek autoritarioa izan behar zuela uste zuen.
Grebaren Eskubidea
Frantziako langileei Inperio Liberalaren garaian eman zitzaien kontzesioa, beren eskubideak aldarrikatzeko lanuzteak egitea ahalbidetzen ziena.
Komuna (Parisko Komuna)
Prusiar tropak Frantziako hiriburua setiatzen ari zirenean piztu zen matxinada izan zen.
Irakaskuntza Laikoa
Erakunde eta doktrina erlijioso bati lotuta ez dagoen hezkuntza-sistema.
Dreyfus Afera
Alfred Dreyfus ofizial juduaren inguruan sortu zen auzia.
Nazio Anitzeko Inperioak
Monarkia Duala
Bi lurraldek enperadore bera dute, eta gerra, kanpo-harremanetarako zein finantza-ministerio berak zituzteneko aginte-erregimena.
Tsarra
Errusiako enperadorea, gobernu-sistema autoritarioa ezarri zuena. Haren borondatea lege gorena zen.
Autokrazia
Norberaren gobernua esan nahi du. Gobernu-sistema autoritarioa zen, eta subiranoaren borondatea lege gorena zen. Errusiako tsarrari aplikatzen zitzaion gobernu-sistema hori.
Zemstvoa
Alexandro II.a tsarrak ezarritako tokiko gobernua.
Sultana
Turkiako inperioko subiranoa. Honek sultan eta kalifa tituluak zituen.
Estatu Teokratikoa
Buruzagi politikoak aldi berean buruzagi erlijioso diren estatu-forma.