XVIII. Mendea: Antzinako Erregimena

Historia3,11 KB

Zeri esaten diogu Antzinako erregimena?

XVIII. mendeko Europako monarkietan zegoen gizarte-, ekonomia- eta politika-harreman multzoari. Hiru ezaugarri funtzesko:

  • Estamentusko gizarteak irautea
  • Ekonomia-sistemaren oinarria 1.sektorea
  • Politika sistema: monarkia absolutua

Estamentuzko gizarteak jarraitzea

Antzinako erregimenaren gizarte-antolaketako modu bereizgarria, Erdi Aroan sortuta, 3 ordenetan banatu: klero, noblezia, herri xehea. Bi ezaugarri nagusi:

  • Immobilismo bertikala: herri xehekokideak ezin sartu noblezian
  • Pribilegioak egotea: nobleziak eta kleroak onurak, zergak ez ordaindu eta legedi berezia zuten

Gizartearen barruko eraldaketak

Noblezia: goi-noblezia, jabetza eta diru asko. Behe-noblezia, ekonomia egoera kaskarra.

Kleroa: goi-kleroa, nobleen seme gazteenak osatu, eliza gehienen jabeak. Behe-kleroa, herri xeheko pertsonak.

Herri xehea: gainerako biztanleriak osatzen zuten.

Nekazariak: ahalmen txikia, %10 lurren jabe %90 jaun-erregimenaren mende.

Burgesia: gero eta garrantzitsuagoa, baina ezin zuten botere politikoa bereganatu.

Europan absolutismoa jarraitzea

XVIII. mende hasieran, absolutismoa zen Europako herrialde gehienetako politika sistema. Luis XIV.aren erregealdian sortu. Bossuetek, monarka lege eta erakunde guztien gainetik zegoela defendatzen zuen. Ekonomian merkantilismoa zen absolutismoaren oinarria, Jean Colbertek garatu, 3 ideia defendatu:

  • Zenbat eta urre, zilar gehiago, estatua aberatsagoa.
  • Ekonomia-protekzionismoa martxan jarri, atzerriko produktuei zergak jarri herrialde barruan ez saltzeko.
  • Estatuak industria garatu behar.

Ingalaterrako parlamentarismoa

Europan absolutismoa hedatu zen garaian, Ingalaterran beste politika-sistema bat garatu, XVII. mendean. Erregearen eta burgesiaren arteko gatazkak 1642ko eta 1688ko iraultzak eragin. Parlamentuzko monarkia gailendu. Politika-sistema berriaren oinarria: legea monarkaren gainetik zegoela eta monarkak Parlamentuaren kontrola onartzen zuela zen. Errege-erreginek zenbait eskubide eta askatasun bermatu zizkieten herrikoei. Horrela nagusitu zen botereen banaketa Ingalaterran.

Ilustrazioa, pentsamolde-aldaketa

Europan XVIII. mendean garaturiko mugimendu intelektuala izan zen Ilustrazioa. 3 printzipio zituen:

  • Haien ustez, gizartea arrazoimena aplikatuz azter zitekeen, gizadiaren aurrerapen etengabea eragingo zuelako.
  • Gizakia zen pentsalari ilustratuen teorien ardatz nagusia. Pertsonek eskubide naturalak dituztela defendatzen zuten.
  • Tolerantziak giza bizikidetzaren oinarria.

Antzinako Erregimenaren kritika

Ilustratuek estamentuzko gizartearen aurka egin zuten, gizarte eta lege berdintasunezko sistema aldarrikatu zuten.

Despotismo ilustratua

Monarkia absolutuak ideia ilustratuak aplikatzean sorturiko politika sistema. XVIII. mendeko monarkek bizimodua hobetzeko erreformak egin, aurrera jarraitu nahi botere-kontzentrazio prozezuarekin. Fisiokraziaz baliatu zen, Quesnayk adierazitako teoria ekonomikoaz.

Deskargatu

PDF Word HTML