Euskal Foruen Ezabapena eta Ondorioak (1841-1876)

Historia2,63 KB

1841eko urriaren 29an, Esparterok legedi progresista ezarri zuen Euskal Probintzietan. Legedi honek administrazioa estatuaren menpe jarri zuen, aduanak barnealdetik kostaldera eraman zituen, eta foru-baimena eta Batzar Nagusiak deuseztatu zituen. Sortutako matxinadak gogor zapaldu zituen.

Foru-sistemaren Erregimen Liberalaren Hasiera

Lege honen ondorioz, hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen maila berean geratu ziren administrazioan, arlo juridikoan eta muga zergei zegokienez. Halere, legeak ez zituen foruak erabat indargabetu, ezaugarri militar eta zerga bereziak mantendu baitziren estatu liberalean.

Narvaez eta Foruen Berrezarpen Partziala (1844)

1844an, Narvaezek zentralizazioak beste matxinada karlista eragingo zuen beldurrez, auzi foralari erdibideko konponbidea eman zitzaion eta foruen zati bat berrezarri zuen. Euskal Probintzietan eta Nafarroan Batzar Nagusiak eta foru-udalak izaten jarraituko zuten (1844ko uztailaren 4ko dekretua).

Foru Aldundien Funtzioak

  • Foru Aldundiak: Udal aurrekontuak kontrolatzen zituzten.
  • Aldundi Probintzialak: Prentsa eta hauteskundeak kontrolatzen zituzten.

Azken etapa foral hartan, euskal probintziek politika-eskumenak galdu zituzten, baina administrazio- eta ekonomia-alorretako autonomia zabaldu zuten.

Egonkortasun Politikoa eta Karlistaldiaren Porrota

Garaiko egoera zinez gorabeheratsua izan zen, hiru konstituzio indarrean egoteaz gainera (1837koa, 1845ekoa eta 1869koa) moderatuen eta aurrerakoien arteko borroka politikoak gertatu zirelako. Erregimen liberal berriak egonkortasuna eman zien liberalismoari eta foruei. Aurrerakoiek, 1854-56 artean eta 1868tik ostean, ez zuten foru-sistema aldatu.

Egonkortasun honek justifikatuko zuen Cabrera jeneralak egindako altxamendu karlistaren porrota (1846-49) Euskal Probintzietan. Eragina izan zuen Katalunian eta Aragoin.

Foruen Definitiboa Ezabapena (1876)

Alfontso XII.a errege izendatzeak Borboikoen berrezarkuntza ezarri zuen, eta horrek aldaketa nabarmenak ekarri zituen. Haien artean foruak indargabetzea. 1876ko konstituzioak ez zien aipamenik ere egin foruei, eta 1876ko uztailaren 21eko Legeak erregimen foralaren ezabapena adierazi zuen.

Halere, foruen ezabapenak ez zuen espainiar beste lurraldeekiko erabateko berdintasuna suposatu. Abantaila fiskalak ezarri ziren Lehen Kontzertu Ekonomikoarekin, 1878an.

Deskargatu

PDF Word HTML