Gerra Zibila eta Lehen Mundu Gerraren Ondorioak
Errusiako Gerra Zibila (1918-1922)
Iruzkinduko dugun mapa politiko eta militar bat da, 1918-1922 urteetakoa, Errusia Sobietarra dugu ikusgai. (Oharra: Mapak legenda du).
Armaden Kontrolpeko Eremuak
Kolore desberdinetan, Armada Gorriaren eta Zuriaren kontrolpeko eremuak eta Brest-Litovskeko Itunaren araberako lurrak ikus daitezke:
- Armada Gorria (Sobietarren aldekoak): Trotski zen Armada Gorriko sortzailea.
- Armada Zuria (Tsarraren aldekoak eta antiboltxebikeak): Iraultzaren aurka zeuden. Nikolas II.a Romanov tsarra eta bere familia Jekaterinburgon fusilatu zituzten.
Azterketa
Geziekin armada nagusien mugimenduak adierazten dira. Lerro etenekin Transiberiar ibilbidea ikus daiteke.
1917ko Iraultza Boltxebikea
1917ko urrian gertatu zen.
Kausa Nagusiak
- Errusiaren porrota Lehen Mundu Gerran.
- Nikolas II.aren politika autokratikoa.
Iraultzaren Bi Faseak
- Otsaileko Iraultza.
- Urriko Iraultza (boltxebikeek boterea lortu zuten).
Gerra Zibilaren Hasiera eta Amaiera
Asanblada Konstituziogileko hauteskundeak egin ziren:
- Sozialista-iraultzaileek irabazi zuten.
- Boltxebikeek ez zituzten hauteskundeen emaitzak errespetatu eta asanblada desegin zuten.
Oposizioa antolatu zen, eta gerrak eztanda egin zuen.
Lehen Mundu Gerra bukatzerakoan, Armada Gorriak irabazi zuen, lurralde handiak kontrolatuz.
Lehen Mundu Gerra eta Haren Ondorioak
(Oharra: Bi mapa dira, bata bestearen gainean).
Iruzkinduko dugun mapa 1914-1918 urteen arteko egoera erakusten du, gerra ondorengo mugen aldaketak azpimarratuz (Europa eta Ekialde Hurbila).
1914-1918 urteen artean gertatu ziren mugen aldaketak, Potentzia Zentralen eta Aliatuen arteko gatazkaren ondorioz (EB, Italia, Frantzia...).
Gertaera Garrantzitsuak
- Lubakien Gerra.
- 1917ko Iraultza Boltxebikea.
- 1918an bukatu zen, Aliatuen garaipenarekin eta Alemaniaren porrotarekin.
- Historian lehen gerra industriala izan zen.
Inperioen Desagerpena eta Estatu Berriak
Lehen Mundu Gerraren aurretik zeuden inperioak:
- Errusiar Inperioa
- Austria-Hungariako Inperioa
- Otomandar Inperioa
- Alemaniako Inperioa
Muga Aldaketak Gerraren Ondoren
- Errusiar Inperioa: Desagertu egin zen (Sobietar Batasuna sortu zen).
- Bielorrusia, Ukraina, Georgia, Azerbaijan eta Armenia independente bihurtu ziren.
- Letonia, Lituania, Estonia eta Finlandia herrialde independenteak izan ziren (lehen estatu sozialistak).
- Turkia errepublika bihurtu zen.
- Libano (Frantziaren menpe).
- Siria (Frantziaren menpe).
- Transjordania (Britainia Handiaren menpe).
- Palestina (Britainia Handiaren menpe).
- Kuwait (Britainia Handiaren menpe).
- Irak (Britainia Handiaren menpe).
- Egipto (Suezko kanala) Britainia Handiaren menpe geratu zen.
Otomandar Inperioak lurralde asko galdu zituen.