Progresisten Biurtekoa (1854-1856)
1854an, progresistek, moderatu aurreratuek eta demokratek ekimen bateratu baten bidez, aldarazi egin zuten Espainiaren Gobernuaren joera politikoa. Faktore hauek bultzatu zuten aldaketa:
1854ko aldaketaren faktoreak
- Manzanaresko Manifestua. Manifestu horretan, moderatu puritanoek (Alderdi Moderatua baino ezkerragorako taldea, progresistekiko adostasuna bilatzen zuena) eskatu zuten zergak murriztea eta hauteskunde eta inprimatze lege berriak onartzea.
- Uztaileko Jardunaldiak. Batzorde Iraultzaileak eratu ziren Bartzelonan, Valentzian, Zaragozan eta beste hiri batzuetan.
- “Vicalvarada” jazarraldia, O’Donnellek gidatua.
Esparteroren Gobernua eta erreformak (1854-1856)
1854ko azaroko hauteskundeetan gehiengo progresista nagusitu zen Gorteetan. Esparteroren...