Biurteko Aurrerakoia eta 1868ko Iraultza: Espainiako Historia

Historia2,33 KB

Biurteko Aurrerakoia (1854-1856)

Progresistek boterea lortu zuten bi urtez. Espartero gobernu-buru izendatu zuten iraultza gelditzeko asmoz. 1856an konstituzio berri bat proposatu zen: La Non Nata, progresismoaren dogma guztiak biltzen zituena.

Biurteko aurrerakoiaren eginkizunak eta ezegonkortasuna

  • Eskubideak eta politika: Gizabanakoen eskubideak zabaldu ziren, sufragioa hedatu zen eta egunkari berriak sortu ziren.
  • Ekonomia: Elkarte anonimoen legea, Espainiako Bankuaren sorrera, trenbideen legea (sarea eraikitzeko) eta Pascual Madozen desamortizazioa.
  • Ezegonkortasuna: Bigarren Gerra Karlista (1855-1856), langileen lehen greba orokorrak Katalunian eta segurtasun eza.

Gobernu aldaketak eta krisia (1856-1868)

O'Donell eta Batasun Liberala

  • 1856 (O'Donell): Monarkia konstituzionala finkatu, eskubideak defendatu eta ordena publikoa mantentzea helburu.
  • 1856-1858 (Narváez): Gobernu moderatua. 1845eko Konstituzioa indarrean jarri eta desamortizazioa gelditu zuten.
  • 1858-1863 (Batasun Liberala): O'Donellen gidaritzapean, progresista eta moderatuen arteko akordioa. Marokoko gerra. Arazoak mantendu ziren: Gerra Karlista eta Andaluziako nekazarien altxamenduak.

Krisi orokorra eta Ostendeko Paktoa

1863-1868 bitartean zazpi gobernu aldatu ziren, krisi politiko, ekonomiko eta sozial sakona eraginez. 1866ko Ostendeko Paktoan progresistek, demokratek, unionistek eta errepublikarrek estrategia bateratua adostu zuten Isabel II.aren erregetza amaitzeko. 1868ko iraultza izan zen ondorioa.

1869ko Konstituzio Demokratikoa

Espainian aldarrikatutako konstituzio erradikalena izan zen, bost hilabeteko eztabaidaren ondoren onartua.

Ezaugarri nagusiak

  • Subiranotasun nazionala eta botereen banaketa.
  • Monarkia demokratikoa: Erregearen boterea oso murriztua.
  • Sufragio unibertsala eta zuzena: 25 urtetik gorako gizonezkoentzat.
  • Askatasunak: Adierazpen, inprimatze, biltze eta elkartze askatasuna.
  • Erlijioa: Erlijio askatasuna, nahiz eta gobernuak katolizismoa mantendu.

Deskargatu

PDF Word HTML