Euskal Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila (1931-1937)
Euskal Autonomia Estatutua: Bigarren Errepublikaren garaia
Bigarren Errepublikaren ondorioz, euskal autonomia errealitate bat izan zen.
- 1931ko apirila: Agirre gobernuarekin negoziatzen hasi zen autonomia ezartzeko.
- 1931ko ekaina: EHKO eta Nafarroako alkateak Lizarrako (Estella) estatutu proiektua martxan jartzeko bildu ziren.
- 1931ko iraila: Espainiako Gorteetan aurkeztu zen, baina ez zuten onartu, Konstituzioaren aurkakoa zelako (erlijioa eta Aita Santuaren harremanak zirela eta).
- 1931ko abendua: Diputatuei proiektu berri bat egiteko eskatu zitzaien, Konstituzioa errespetatuz. Proiektu demokratikoagoa eta autonomia txikiagokoa zen.
Autonomiaren bidean: 1932-1936
1932ko ekainean, Nafarroako alkateek atzera bota zuten, baina Gipuzkoak eta Bizkaiak onartu egin zuten. Cedistak agintera iristean proiektua gelditu egin zen. Fronte Popularrak (FP) irabazi zuenean, berriro martxan jarri zen parlamentuko batzorde baten bidez.
1936ko urria: Autonomia Estatutuaren onarpena
Estatutua onartu zen, aurrekoa baino sinpleagoa eta motzagoa. Eskumenen artean polizia, txanpona, ejerzitoa eta ikurrina zeuden. 9 hilabete iraun zuen, 1937ko ekainean Bizkaia konkistatu zuten arte.
Gerra Zibila Euskal Herrian
Bi bando nagusi izan ziren: Gipuzkoa eta Bizkaia (PNV eta FP) alde batetik, eta Araba eta Nafarroa (frankistak) bestetik.
- Gipuzkoako egoera: Lehen hilabeteetan erasoak jasan zituzten. Irun galdu eta Frantziako muga itxi zen. Mola jenerala Gipuzkoaz jabetu zen.
- Bizkaiko defentsa: Defentsa Junta sortu zen PNV eta FPren artean. Villarealeko erasoa egin zen, baina errebeldeek gelditu egin zuten.
- Bizkaiaren erortzea: Eusko Jaurlaritzak herritarrak mobilizatu zituen. Nazionalek laguntza handia izan zuten (Legion Condor, italiar ejerzitoa) eta aireko erasoak egin zituzten (Otxandio, Durango eta Gernikako bonbardaketak). 1937ko ekainean Bilbon sartu ziren.
Santoñako Ituna eta ondorioak
Euskal ejerzitoaren parte bat Santoñan errenditu zen (Santoñako Ituna), besteek borrokan jarraitu zuten bitartean. Azkenean, Euskal Herri osoa hartu zuten eta nazionalistek, sozialistek eta Eusko Jaurlaritzak Frantziara ihes egin zuten.
Gerraren ondoko errepresioa
Euskal Herriak egoera latza bizi izan zuen:
- Gizarte mailan: Soldatak jaitsi, prezioak igo eta gosetea.
- Politikan: Nazionalistak eta ezkertiarrak hil, erbesteratu edo isunak jaso zituzten.
- Kultura mailan: Irakasle berriak ezarri eta euskara zein euskal kultura debekatu zituzten.