Lehen hezkuntza mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Baionako Hitzarmena (1945): Testuingurua eta Garrantzia

Historia3,23 KB

Baionako Hitzarmena (1945-03-31): Testuingurua eta Garrantzia

Testu hau, lehenengo mailakoa da, gertakizunen garaikoa zelako eta akordio hau idatzi zen moduan agertzen delako. Gai nagusia politikoa da, alderdien ituna zelako. Egilea, Euzkadiko Gobernuan parte hartu zutenak, gehi beste euskal erakundeen ordezkariak. Testua guztiz objektiboa da. Dokumentua fidagarria da, publikoa zelako eta sinatu zuten partaideek sinaduraren kopiak dituztelako; beraz, aldaketaren bat izatekotan posible da kontrastatzea.

Euskal Herria Gerra Zibilean eta Frankismoan

1936. urtean Jose Antonio Agirre Lekubek lehen Eusko Jaurlaritza osatu eta historiako lehenengo lehendakaria izan zen. Urte berean, hiru urte iraun zuen Espainiako Gerra Zibila hasi zen. 1937ko apirilaren...

Jarraitu irakurtzen "Baionako Hitzarmena (1945): Testuingurua eta Garrantzia" »

Frantziako iraultzaren etapak

Historia1,5 KB

ASANBLEA LEGEGILEA:
-1791KO urrian, asanblea legegilea eratu---- Asanbleak aurre egin behar zion nobleziari eta kleroari.
-Pribilegiatu askok atzerrira emigratu eta iraultzaren aurka emigratu
-Europako gainerako monarkian kezkatu--- Frantziako iraultzaren ideien mehatxua sentitu.
-1792 apirilean Austriak eta Prusiak frantziari gerra deklaratu.
-Iraultzaile erradikal haien artean, aipatzekoak dira jakobinoak, sans culloten babesa zutenal.


IRAULTZA ERRADIKALIZAZIOA
1) Girondinoen konbentzioa:
-1792ko matxinadak behartuta hautezkundeak egin, asanblea bat eratu( konbentzio nazionala9 eta herritarren partaidetza.
-Errepublikaharen hasierako bidea eman erradikalitasun eta herritarren partaidetza handiagoko iraultza etapa bati.
-Konbentzio talde indartsuena
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako iraultzaren etapak" »

Lehen Mundu Gerraren Garapena eta Amaiera

Historia1,2 KB

Lehen Mundu Gerraren Garapena

Lehen Mundu Gerran lau fase bereizten ditugu:

  1. Mugimenduen Gerra (1914ko abuztua). Alemania azkar garaitzen saiatu zen (Schlieffen Plana), baina Aliatuek Alemaniako erasoaldia geldiarazi zuten eta gerra-fronteak sendotu ziren.
  2. Posizioen Gerra (1914-1917). Gerra-fronteek sendotuta jarraitu zuten. Lubakiak erabili ziren posizioak defendatzeko.
  3. 1917ko Krisia. 1917ko egoera aldatu egin zen bi arrazoi zirela eta:
    • Errusiako Iraultza: Errusiar Inperioa desagertu zen eta gobernu komunista bat osatu zen. Gobernu berri honek bakea sinatu zuen Alemaniarekin (Brest-Litovskeko Ituna).
    • Estatu Batuak gerran sartu ziren, Aliatuen alde.
  4. 1918ko Erasoaldia eta Gerraren Amaiera. Alemania azken erasoaldia egin zuen Aliatuen aurka, baina porrot
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerraren Garapena eta Amaiera" »

Errusiako Inperioa eta 1917ko Iraultzarako Bidea

Historia3,14 KB

Inperio Autokratikoa

XX. mendearen hasieran, tsarren inperioa lurralde oso zabala zen. Politikoki, tsarismoa autokrazia bat zen, tsarrak botere absolutua zuen: dekretu bidez gobernatzen zuen, ez zegoen konstituzioaren edo parlamentuaren mende. Burokrazia leial batek eta armada boteretsu batek Inperioaren kontrola ziurtatzen zuten, eta Eliza ortodoxoa erregimenaren zutabe ideologiko nagusietako bat zen.

Nekazaritza Feudala eta Industria Kanpoen Mende

Errusiako Inperioaren ekonomia eta gizarte-egiturak Europako atzeratuenen artean zeuden. Nekazaritza zen jarduera ekonomiko nagusia. Lurra aristokrazia pribilegiatu, boteretsu eta aberats baten eskuetan zegoen. Nekazariak ziren biztanle gehienak, eta erregimen ia feudal baten mende zeuden. Soldata...

Jarraitu irakurtzen "Errusiako Inperioa eta 1917ko Iraultzarako Bidea" »

Independentzia Gerra eta 1812ko Cadizko Konstituzioa

Historia3,19 KB

Independentzia Gerra eta frantziarren inbasioa

Beste alde batetik, frantsesek 1809tik 1811ra penintsula osoaren kontrola lortu zuten, Cadiz eta Huelva izan ezik.

Gerrilla-gerra eta inbasioaren amaiera

Gerrilla-gerra sistema berria sortu zen eta hauek tropa frantsesen lana galarazten zuten, etengabeko erasoen bidez. Portugaletik ere armada ingelesak Napoleoni aurre egiten zion. Gasteizko (1813) eta Irungo San Martzialeko batailek frantziarren inbasioaren amaiera ekarri zuten.

Cadizko Gorteak eta iraultza liberala

Independentzia Gerra gertatzen ari zela, Cadizko Gorteak bildu ziren eta Espainiako iraultza liberala abian jarri zuten; Espainiako ilustratu batzuek iraultza liberal burgesa egiteko asmoa zuten. Cadiz hirian beste toki askotatik ihes egindako...

Jarraitu irakurtzen "Independentzia Gerra eta 1812ko Cadizko Konstituzioa" »

1812ko Cadizeko Konstituzioa: 'La Pepa' eta Haren Eragina

Historia6,29 KB

1812ko Cadizeko Konstituzioa: Sarrera

Testu hau 1812ko martxoaren 19an aldarrikatutako Cadizeko Konstituzioaren zenbait artikulu dira. Hori dela eta, testu juridiko, historiko eta publikoa dela esan dezakegu, Espainiako eta Espainiak Ameriketan zituen kolonietako herritarrei zuzenduta baitago. Testu honen egileak Cadizeko Gorteak izan ziren. Garai hartan, espainiarren eta frantsesen arteko Independentzia Gerra gertatzen ari zen.

Konstituzioaren Egitura

Konstituzioa bi zatitan banatuta dago: sarrera eta artikuluak.

Sarreran, Gorteetako diputatuek herriaren izenean hitz egiten dute, Fernando VII.a Baionan dagoelako Napoleonek bahituta. Azkenik, diputatu gisa duten betebeharra aipatzen dute, hau da, ondorengo artikuluetako legeak egitea.

Artikulu Garrantzitsuenak

Artikuluei...

Jarraitu irakurtzen "1812ko Cadizeko Konstituzioa: 'La Pepa' eta Haren Eragina" »

Espainiako Trenbidearen Urrezko Aroa eta Krisi Politikoa (1848-1868)

Historia2,3 KB

Ekonomia XIX. mendean

Trenbidearen hedapena

Kanpoko inbertsio handiak trenbidean: Penintsulako lehen trena Bartzelona-Mataró (1848), bigarrena Madril-Aranjuez (1851), Langreoko trenbide estua (1852), Madril-Zaragoza-Alacant konpainia (1856), Bilbo- Urduña (1863). Hala ere, lehen trena Kuban izan zen, La Habana-Bejucal (1837).

Arazo nagusia trazatuen zabalera izan zen: Europan 1,440 m zen bitartean, Espainian 1,680 m ezarri zen. Batzuen ustez, tropa atzerritarren sarrera oztopatzeko; beste batzuen arabera, orografiak tren makina zabalagoak eskatzen zituen. Akatsa antzeman zutenean, ez zuten zuzendu.

1855eko Trenbidearen Legeak bultzada handia eman zion: 475 km izatetik 4.899 km izatera pasa zen 1868an.

Beste faktore ekonomikoak

  • Krimeako Gerraren
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trenbidearen Urrezko Aroa eta Krisi Politikoa (1848-1868)" »

1873ko Errepublika Federala eta Unitarioaren Historia

Historia2,99 KB

Errepublika Federala (1873ko ekaina)

1873an, Pi i Margall presidente zela, errepublikarren arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa izaten hasi zen. Alde batetik, kontserbadoreak eta erradikalak zeuden, eta bestetik unitarioak eta federalistak. Pi i Margallek konstituzio federalaren proiektua aurkeztu zuenean, unitarioak honen kontra agertu ziren, muturreko federalistek (kantonalistak) Gorteetatik alde egin zuten eta iraultza kantonala hasi zen Andaluzian eta Levanten.

Horretaz gain, langileen greba orokorrak antolatu ziren Katalunian eta Valentzian, eta Hirugarren Gerra Karlista zabaldu zen Euskal Herrira, Kataluniara eta Castellonera. Liskar guzti horiengatik, 1873ko uztailean Pi i Margallek dimisioa eman behar izan zuen eta Salmeron izendatu...

Jarraitu irakurtzen "1873ko Errepublika Federala eta Unitarioaren Historia" »

Frankismoa: Diktadura, Bilakaera eta Oposizioa

Historia6,27 KB

Frankismoa Francisco Franco jeneralak 1939-1975 bitartean ezarritako erregimena da, diktadura izan zena. Falangearen, Elizaren, Karlismoaren eta Faxismoaren ideologietan oinarritu zen. Bere burua izendatzeko “Caudillo” titulua asmatu zuen, eta alderdi guztiak “FET-JONS” izenekoan elkartu zituen. Frankoren diktadurak faktore militarrak (Afrikako armadako buru baitzen), nazioarteko faktoreak (negoziazioak Alemaniarekin eta Italiarekin), barne-faktoreak (Mola eta Sanjurjo generalen heriotzek bidea erraztu zioten) eta erlijio faktoreak izan zituen bere alde.

Frankismoaren Oinarri Sozialak

Frankismoak estatu kolpearen aldeko hainbat gizarte talderen laguntza jaso zuen:

  • Militarrena (1939-1945)
  • Eliza katolikoarena (trukean ordaina jaso)
  • Hedapen
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Diktadura, Bilakaera eta Oposizioa" »

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Analisi Historikoa

Historia5,05 KB

Kokapena

Lehen mailako iturria da (gertaerak gertatzen diren unekoak idatzita). Forma: juridikoa (estatutua). Euskeldun Batzokija, elkarte nazionalista, antolatzen zituen arauak biltzen zituen. Edukien aldetik, testu politikoa da (estatutua). Testu publikoa da, Bizkaitarra egunkarian argitaratu zen. Egileak elkartearen sortzaileak ziren, Luis eta Sabino Arana ziren. Sabino Arana (ideologia abertzalearen sustatzaile nagusia) bere anaiaren, Luisen, eraginez, Euskal Herria euskaldunen aberria dela konbentzitu zen. Jasotzaileak euskal herritar nazionalistak ziren. 1894an Euskeldun Batzokija sortu zenean (nazionalismoaren gorakada ekarri zuena) idatzi zen, Maria Kristinaren erregeordetzan eta Sagasta gobernuburu zela.

Barne Analisia

Estatutua osatzen...

Jarraitu irakurtzen "Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Analisi Historikoa" »