Berrezarkuntzaren Bilakaera Politikoa eta Kolonien Galera
Berrezarkuntzaren Bilakaera Politikoa
Alfontso XII.aren Erregealdia (1874-1885)
Alfontso XII.aren erregealdiaren hasieran, Alderdi Kontserbadorea zen nagusi, baina azken urteetan Alderdi Liberala ere izan zen gobernuan.
Alderdi Kontserbadorearen nagusitasuna (1875-1881)
Canovas 1876tik 1881ra izan zen presidente, eta aldi horri Cánovas-en diktadura esaten zaio. Bere helburuak berrezarritako monarkia sendotzea eta ordenan oinarritutako sistema zentralizatua ezartzea ziren.
Canovas-ek askatasunak murriztu zituen, adierazpen- eta inprenta- askatasunak kontrolatzeko neurrien bidez. Gainera, legeak jarri zituen inprenta eta biltzeko askatasunak arautzeko. Aldi honetan, seiurtekoan gainditu gabeko gatazka karlista eta Kubako Gerra amaitu ziren:
- Gatazka Karlista: Karlistak garaitu eta gero, 1976ko uztailaren 21eko legea aldarrikatu zuten eta horren arabera, Euskal Probintzietako foruak bertan behera geratu ziren.
- Kubako Gerra: 1978an Zanjongo Bakea sinatu zuten eta haren bidez gatazka amaitutzat jo zuten.
Alderdi liberalaren gobernua (1881-1883)
1881ean, txandakatze politikoa hasi zen, eta Alderdi Liberalari egokitu zitzaion agintea. Sagastak Seiurtekoan aldarrikatutako eskubideak eta askatasunak praktikan jarri zituen.
Armada modernizatzea, ogasunean erreformak egitea, inprenta-, prentsa- eta adierazpen askatasunak areagotzea eta hezkuntza-erreforma egitea ziren Sagastak zituen helburu zein hartutako neurri batzuk.
Sagastaren gobernualdia 1883an amaitu zen bi gertaerek eragindako krisia zela eta. Alfontso XII.a 1885an hil zen eta hurrengo aldia hasi zen: Maria Kristina Habsburgoren erregeordealdia.
Maria Kristina de Habsburgoren Erregeordetza (1885-1902)
Alfontso XII-a hil zenean, 1885ean, erreginaorde bihurtu zen bere emazte Maria Kristina, Alfontso XIII.az haurdun zegoela. Cánovasek eta Sagastak txandakatze politikoari jarraipena ematea adostu zuten Pardoko Itunean (1885).
Sagastaren gobernualdi luzea 1885tik 1890ra iraun zuen. Gobernu honek hainbat erreforma liberal egin zituen, besteak beste, elkarteen legea, zinpekoena, sufragio unibertsalaren legea, kode zibila eta armadaren erreforma.
1890an, Sagastak gobernua utzi behar izan zuen. Hamarkadaren amaieran 1898ko krisia sortuko zuten 3 arazo agertu ziren: kolonietako egoera, gizarte arazoak eta nazionalismo bihurtua. Garai horretan kontserbadoreak bi aldiz egon ziren agintean (1890-92 eta 1895-97) eta liberalak beste bi (1892-95 eta 1897-99).
Berrezarkuntzaren Bilakaera Politikoa
Politika Koloniala eta Politika Horren Porrota
Amerikan, Kuba eta Puerto Rico espainiaren mende zeuden eta, Pazifikoan Filipina uharteak. Espainiako politikak ez ziren eraginkorrak izan kolonietako independentisten eskakizunei aurre egiteko.
Puerto Ricon ez ziren arazo handirik sortu. Izan ere 1872ean autonomia lortu zuen, esklabotza deuseztatuta zegoen eta ekonomiaren egoera ona zen. Kuba, ordea, oso garrantzitsua zen Espainiarentzat eta 1886an esklabotza deuseztatu zen. Hiru joera sortu ziren: espainolistak, autonomistak eta independentistak. Autonomistek tarteko ikuspegia zuten: uhartea Espainiaren zati bat izatea nahi zuten. Filipina uharteetan okupatutako eremua ez zen oso zabala.
Kolonien Galera
1895ean altxamendu bat egon zen Kuban, eta azkeneko gerra sortu zen. Bi aldi izan zituen gerra horrek: 1895tik 1898ra bitartean, espainiar armada bertako talde independentisten aurka borrokatu zen; 1898an, Estatu Batuek laguntza eskaini zioten Kubari eta, beraz, herrialde horren eta Espainiaren arteko gatazka sortu zen.
Estatu Batuek zenbait arazo izan zituzten gatazkan esku hartzeko eta saiatu ziren Espainiari Kuba uhartea erosten. 1898ko otsailean Maine estatubatuar korazatuaren leherketa gertatu zen eta 266 hildako eragin zituen, hori izan zen gerra deklaratzeko aitzakia.
Bakea Parisko itunaren bidez adostu zuten 1898ko abenduan, Espainia Kubaren independentzia onartu zuen eta Estatu Batuen esku utzi zituen Puerto Rico eta Filipinak uharteak 20 milioi dolarren truke. Horrela, Espainiako Inperioa deseginda geratu zen.