Lehen Industria Iraultza: Ezaugarriak eta Ondorioak
1. Lehen Industria Iraultza
XVII. mendearen amaieratik lantegiak desagertzen hasi ziren eta fabrikak agertu ziren.
Bertan langileek makinak erabiltzen zituzten lan egiteko. Honek funtzionatzeko, lurruna, ikatz minerala erretako energia erabiliz, beharrezkoa zen.
1769an James Wattek lurrun makina sortu zuen.
Fabriken Sorreraren Ondorioak
Fabriken sorrerak bi ondorio nagusi izan zituen:
- Industria jarduerak leku jakin batean kontzentratzen ziren.
- Lanaren antolaketa aldatu zen: Langile bakoitzak gauza zehatz bat egiten zuen (lanaren banaketa).
Lanaren banaketaren ondorioz, produktibitateak gora egin zuen. Langile bakoitzak eskulangileak baino produktu gehiago egiten zituen, eta horregatik produktuen prezioak jaisten hasi ziren.