Gerra Hotzaren Amaiera eta Aro Berria (1976-1991)

Historia4,14 KB

Gerra Hotzaren Susperraldia eta Amaiera (1976-1991)

Sobietarren Ofentsiba

1970eko hamarkadaren erdi aldera, Ameriketako Estatu Batuen nagusitasuna ahulduta zegoen. Herrialde horretan ekonomia-egoera larria zen, petrolioaren prezioa izugarri igo zelako eta kanpo-zorra handitu zelako. Sobietar Batasuna, berriz, sendotuta zegoen, Asiako herrialde batzuetan erregimen komunistak ezarri zirelako. 1977an, SESB irismen ertaineko misil nuklearrak kokatzen hasi zen Ekialdeko Europan. Sobietarren helburua Mendebaldeko Europako herrialdeak beldurtzea zen. Sobietar Batasunak areagotu egin zuen Hirugarren Munduko mugimendu iraultzaileentzako laguntza. Erregimen marxistak ezarri ziren:

  • Afrikan: Angola, Mozambike, Etiopia.
  • Latinoamerikan: Nikaragua, El Salvador eta Guatemala.

1979, Funtsezko Urtea

Irango Iraultza Islamikoa

Iranen, Reza Pahlavi Xahk gobernatzen zuen diktadurazko erregimen baten bidez. Estatu Batuek Ekialde Hurbilean zuten aliatu nagusienetakoa zen, munduko petrolio-ekoizle handienetakoa.

Ezarritako gizarte-erreformek biztanleriaren gaitzespen handia eragin zuten. Jomeini buru zutela, apaiz xiitak egoera horretaz baliatu ziren. Protesten ondorioz, 1979an iraultza piztu zen eta errepublika fundamentalista islamikoa ezarri zen, Koranean oinarritutako gizarte eta politika erregimena.

Afganistango Gerra

1970eko hamarkadan, Afganistango gobernuan zegoen erregimena Sobietar Batasunaren aldekoa zen. Gerrilla armatu batzuk gobernuaren aurka zeuden eta 1979an, gobernuak laguntza eskatu zion SESBi. Hau indartsu zegoenez, egoera horretaz baliatu zen herrialdea inbaditzeko. Helburuak:

  • Fundamentalismo islamikoaren hedapena gelditzea, sobietar errepublika batzuetara heda ez zedin, hango biztanle gehienak musulmanak zirelako.
  • Afganistango gobernuari boterean eustea eta Indiako Ozeanoan eta Persiar Golkoan posizioak hartzea.
  • Sobietar Batasunaren eragin-eremutik aldentzeko asmoa zuten beste herrialde batzuk ohartaraztea.

Sobietarren aldeko gobernuak hiriak soilik kontrolatu zituen; aurkariek, berriz, landa-eremuak. Gerrilla horiek AEBn, Pakistanen eta Saudi Arabian laguntza ekonomikoa eta armak jasotzen zituzten. Sobietarrek gerrillak garaitzea ezinezkoa egin zitzaienez eta gerra asko luzatu zenez, ekonomia eta politika arazo handia bihurtu zen Sobietar Batasunarentzat. Sobietar Batasunak porrot egin zuen.

Gerra Hotzaren Amaiera

1980ko hamarkadaren erdialdean, bi faktore nagusi batera gertatu ziren: Reagan AEBetako presidentearen politika erasotzailea eta SESBen egoera ahula. Gastu militar handiek eta produkzioaren geldialdiak ekonomia-krisi gogorra eragin zuten SESBen, eta gainera, Afganistango gerra hondagarriari aurre egin behar izan zion.

Gorbatxoven Gobernua Sobietar Batasunean

Mikhail Gorbatxov SESBeko boterera heldu zenean, 1985ean, Sobietar Batasunaren nazioarteko politika aldatu zen. Harremanen aldaketaren lehen adierazpena Washingtongo Ituna (1987) izan zen, irismen ertaineko misilak desegiteko. 1989an, SESBek bere tropak erretiratu zituzten Afganistandik. Sobietar tropak Ekialdeko Europako herrialdeetatik ere erretiratu ziren. Sobietar Batasunean irekitasun politikoa eta ekonomikoa hasi zen garatzen.

Iraultza Demokratikoak Bloke Komunistan

  • 1989an, Ekialdeko Europan, manifestazio publiko eta altxamendu baketsu ugari piztu ziren, Iraultza Demokratikoak izenez ezagunak. Mugimendu horien ondorioz erori ziren Europako erregimen komunistak.
  • Adibide adierazgarrienak: Berlingo harresia desegitea (1989) eta Alemaniaren bateratzea (1990).
  • Mugimendu demokratikoa ia bloke komunista osora hedatu zen. Txinan, ikasleek demokraziaren aldeko protesta bati ekin zioten eta Tiananmen plaza okupatu zuten.

Bake Akordioak eta Bloke Komunistaren Desagerpena

Berlingo harresia erori ondoren, George Bush AEBetako presidenteak eta Mikhail Gorbatxovek Maltako goi-bileran elkartu ziren, eta nazioarteko aro berri bat hasi zela eta superpotentzien arteko tentsioak amaitu zirela aldarrikatu zuten. AEBak munduko lehen superpotentzia bihurtu zen. NATO erakundea ez zen desegin.

Deskargatu

PDF Word HTML