Parisko Bake Konferentzia eta Europako Mapa Berria

Historia2,76 KB

Barne-itunak eta Europako mapa berra

Parisko Bake Konferentzia. 1918ko urtarrilean, Ameriketako Estatu Batuetako presidente Wilsonek hamalau auziak aurkeztu zituen kongresuan. Helburu hauek zituen:

  • Ezkutuko diplomazia ezabatzea.
  • Nabigatzeko eta nazioarteko merkataritzan aritzeko askatasuna izatea.
  • Armamantuak murriztea.
  • Antzinako inperioak desegitea eta inperio horiek osatzen zituzten herrietako gutxiengo etniko eta linguistikoei independentzia lortzeko eskubidea aitortzea.
  • Nazioen Elkartea sortzea, estatuen berdintasunean oinarrituta eta estatu bakoitzaren indarrak kontuan hartu gabe.

Parisko Bake Konferentzia (1919-1920), bost itun egin zituzten, bakearen baldintzak ezartzeko eta garaileen eta galtzaileen arteko muga berriak finkatzeko. Herrialde galtzaileek ezin izan zuten iritzia eman, eta Lauen Kontseiluak inposatutako itunak sinatu behar izan zituzten. Agintariek: Clemenceau (Frantzian), Lloyd George (Erresuma Batua), Wilson (AEB) ETA Orlando (Italia). Garaileek inposatutako bakea.

Parisen sinatutako itun guztien artean, Versaillesko ltuna izan zen garrantzitsua; alegia, Alemaniarekin bakea arautzen egin zena.

  • Alemaniak lurralde asko galdu zituen: Alsazia eta Lorrena Frantziaren esku utzi behar izan zituen, eta Posnanía eskualdea, berriz, Poloniaren esku. Poloniar korridorea eratu zuten, Danzig hid libre bihurtuta, eta Ekialdeko Prusia Alemaniako gainerako lurraldeetatik banandu zuten horrela. Era berean, Scleswig Danimarkari itzuli behar izan zion. Eta alemaniar koloniak Nazioen Elkartearen mandatu bilakatu ziren.
  • Alemania jo zutengerraen erantzulentzat, eta ondorioz, gerra-ordain handiak ordaindu behar izan zituen, herrialde garaileetan eragindako hondamendiagatik.
  • Merkataritza-ontzidia eta tren-makinak garaileei eman behar izan zizkien eta hamabost urtez Frantziaren esku utzi behar izan zuen Sarreko ikatz-meatzeen ustiapena.
  • Alemaniak nahitaezko soldadutza ezabatu behar izan zuen, eta bere armada mugatu, 100.000 gizonera. Alemaniak mendekua hartzea eragozteko, aliatuek Rhin ibiaren ezkerreko ertza okupatu zuten 15 urtez. Alemania eta Austria elkartzea debekatu zuten.

Saint-Germain, Trianon, Neuilly eta Sevresko itunen bidez, berrantolatu egin zituzten Erdialdeko eta Ekialdeko Europako eta Balkanetako estatuak eta mugak. Itunen ondorio politikoak. Gerra amaitzean, desagertu egin ziren 1914. urtea baino lehen Europan zeuden inperioak. Wilsonek nazionalitateen errespetuaren gainean adierazitako printzipioa bete, eta estatu berriak eratu zituzten: Polonia, Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania, Txekoslovakia, Jugoslavia eta Hungaría. 1920. urtearen inguruan, 28 estatu zeuden Europan. Estatu horiek guztiak, bi izan ezik, demokrazia parlamentarioak ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML