Euskal Herria Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean
Euskal Herria Bigarren Errepublikan
Euskal Herria 1931n ez zen Errepublikarekin identifikatzen. Jende askok Foruen kontrako eta zentralismoaren aldeko jarrera gogorrenekin eta sektore antiklerikalekin lotzen zuen.
Euskal Herriko alderdi indartsuenak karlistak eta abertzaleak ziren. Euzko Alderdi Jeltzalea aurreko urtean, 1930ean, batu zen Bergarako biltzarrean. 1931n, bere antolaketa oso ona zen, eta 1931ko hauteskundeetan oso emaitza onak lortu zituen. Abertzaleak indartsuak ziren hirietan eta herri txikietan; karlistak, berriz, indartsuagoak ziren herri txikietan. Abertzaleek indar gehiago zuten Bizkaian eta Gipuzkoan; karlistek, Nafarroan eta Araban.
1930ean, Errepublikaren aldeko ituna Donostian sinatu zen. Jarrera antiklerikalek asko ikaratu zituzten.
Lizarrako Estatutua
Autonomia udal erakundeetatik bideratu nahi zen. Jose Antonio Agirre (Getxoko alkatea) figura garrantzitsua izan zen.
Nazionalistak, independentziaren bidean, autonomia estatutua defendatzen hasi ziren (EAJ). Abertzaleak, karlistak eta katolikoak elkartu ziren.
Euskal Herriko alkateen batzordea sortu zen, eta Eusko Ikaskuntzari estatutu proiektu bat egiteko eskatu zioten. Lizarrako zezen-plazan onartu zuten udal-ordezkari gehienek.
Ezaugarriak hauek ziren:
- Lau probintziak barne hartzea.
- Vatikanoarekin harreman zuzena izatea.
- Gorteetako hauteskundeetarako defentsa-kandidatura ("Minoria vasco-navarra").
Atzera botatzea erabaki zuten, konfesionalegia zelako eta estatutuak Konstituzioaren menpe egon behar zuelako, eta oraindik Konstituzioa egin gabe zegoen. Konstituzioa laikoa izatea onartu zelako alde egin zuten diputatuek.
Batzordeetako Estatutua
Diputazioetako Batzordeetatik abiatu zen estatutu berria. Ezaugarriak hauek ziren:
- Hiru probintzia (Nafarroa kanpoan geratu zen).
- "Estado Vasco" izena kentzea.
- Vatikanoarekiko harreman zuzena kentzea.
Nafarroak lau probintzietako maniobraren aurkako jarrera izan zuen. Karlistak kanpoan geratu ziren. Erreketeak (talde armatuak) Eliza defendatu zuten Errepublikaren aurka. Lider karlistek Estatutuaren aurka foruak defendatu zituzten.
1933ko azaroan, erreferenduma estatutuaren alde egin zen. Emaitzak:
- Bizkaia: %88,4
- Gipuzkoa: %89,5
- Araba: %46,4
Zentro-eskuinak irabazi ostean, jarrera zentralistarekin ez zuten estatutua onartzeko asmorik erakutsi.
1936ko Estatutua
1936ko otsailean, Fronte Popularrak Estatutua aurrera eramateko aukera onartu zuen bere programan. Nahiz eta hauteskundeak irabazi, ez zuen martxan jarri gerra hasi arte. Uztailean gerra hasi zen.
Gerra horretan, nazionalek Araba eta Nafarroa hasieratik menperatu zituzten. Irailean ia Gipuzkoa osoa (Elgeta falta) hartu zuten. Bizkaia erortzear zegoela onartu zen estatutua, 1936ko urrian.
Guda-lerroa Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko mendietan zegoen. Estatutua gerra-egoeran eta Bizkaian aplikatu zen: Eusko Jaurlaritza antolatu zen (botere legegilea), eta J.A. Agirre lehendakari izendatu zen. 1937ko ekainean tropa frankistek Bilbo hartu zuten. 9 hilabete iraun zuen. Eusko Jaurlaritzak erbestean lanean jarraitu zuen, Frankoren aurka eta autonomiaren alde.
Gerra Zibila
Melillan hasi zen, 1936ko uztailaren 17an. 18an, Frankok Marokon armadaren agintea hartu zuen. Altxamendua (estatu-kolpea) gerra zibil bihurtu zen. Altxatuek ez zuten arrakastarik lortu eremu askotan (UME). Gobernu errepublikarrak ez zituen ere menderatu. Herrietan iraultzak piztu ziren.
Aliatuek laguntza eman zieten matxinatuei Afrikatik tropak penintsulara sartzeko.
Bi bando nagusi zeuden:
- Matxinatuak/Nazionalak/Faxistak:
- Goi-burgesia, lurjabeak, aristokratak, katolikoak.
- Militar kontserbadoreak, eskuin monarkiazaleak, falangistak, karlista tradizionalistak.
- Errepublikanoak/Gorriak:
- Klase herritarra: langileak, enplegatuak, burgesia txikia, intelektualak, artistak, lurrik gabeko nekazariak.
- Komunistak, sozialistak, anarkosindikalistak.
Nazioartean eragina izan zuen gerrak. Ereduak:
- Erregimen faxistak-totalitarioak (Italia eta Alemania).
- Erregimen iraultzaileak (komunismoa) (Errusia).
- Erregimen liberal-demokratikoak (Ingalaterra eta Frantzia).
- Kontserbadoreak eta progresistak (langile taldeak).
Espainia, horren mikrokosmosa zen. Bi bandoek laguntza eskatu zuten. Munduko iritzi demokratiko progresistak Errepublikaren alde zeuden. Demokrazia kontserbadoreak, faxistak eta elizak matxinatuen alde zeuden.
Brigada Internazionalak gerra hasieran soilik aritu ziren errepublikanoen bandoan laguntzeko (Amerikatik, Ingalaterratik, Frantziatik…). "Ez-Esku-hartze Komitea" sortu zen Ingalaterran, 1936ko abuztuan. Gerra orokortzeko beldurragatik, komunismoaren hedapena galarazteko eta Ingalaterrak Alemaniarekin baketze politika zuelako, Brigada Internazionalak kendu zituzten. Komite horretan 27 lurraldek parte hartu zuten, Errusia, Alemania eta Italia barne.
Gerra Zibila Euskal Herrian
Nafarroan, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian izan zuen eragina.
Bizkaia erortzear zegoela, estatutua onartu zieten Gorte Errepublikarrek, 1936ko urriaren 4an. Mendigoizale Batzak armak lortu zituen, eta Bizkaia eta Gipuzkoa arteko lubakia egin zuten. Eusko Gudarostea: Euskal armada bataloietan antolatu zuten jelkideek. Militar profesionalekin ez zegoen fidatzerik.
Nazionalek Alemania eta Italiaren laguntza jaso zuten 1937ko udaberrian. Molak Bizkaiaren kontrako erasoa abiatu zuen (Gernika eta Durango bonbardatuz). Bilbo babesteko "Burdinezko Gerrikoa" eraiki zen. 1937ko ekainaren 19an Bilbon sartu ziren tropa nazionalak, eta euskal batailoiak Santander aldera ihes egin zuten.
EAJko buruzagi batzuk Vatikanoaren bitartekaritzaz italiarrekin tratua egin zuten. Helburua: euskaldunen kontrako errepresioa arintzea. Santoñan armak entregatu zizkieten italiarrei. Frankok ez zuen bete paktua, eta atxilotuekin denetarik egin zuen. Batailoi komunista eta anarkistek ez zuten paktua onartu.
Gerraren Ondorioak
- Diktadura Frankista (1939-1975).
- Kontzertu Ekonomikoaren deuseztea (1937).
- Batasun Dekretua (1937ko apirilean).
- Autonomia Estatutua debekatzea.
- 1938an, Burgoseko Gobernu berria ezarri zen.
Errepresioa/Jazarpena
- Nazionalek: instituzioetatik, sistematikoa eta planifikatua.
- Errepublikanoek: talde autonomoak sortu zituzten, horren aurka Herri Auzitegiak ere sortu zituzten.
Bizirauteko Zailtasunak
Gosea, desnutrizioa, heriotzak, zaurituak, errazionamendua, errefuxiatuak, miseria, segurtasun eza, beldurra…
Emakumeen Eginkizunen Aldaketak
- Nazionalek: betiko rolak (etxea, janaria, ama…).
- Errepublikanoek: milizietan, lantegietan, prentsan, bulegoetan.