Bizkaiko Langileen Errebindikazioak (1896): Analisia eta Testuingurua
Bizkaiko Langileei (1896/5/23)
Kokapena: Euskal Herriko (EH) industria iraultzaren ondorioz sortu zen langileen mugimendua. "La lucha de clases" izeneko EHko sozialisten aldizkarian argitaratuta 1898an. Bizkaiko mea erauzketa masiboaren eta industria iraultzaren hasierako garaia zen, Maria Cristinaren erregeordetza. 1. mailakoa: forma zirkunstantziala eta eduki sozio-ekonomikoa. Tomas Meabe sozialista eibartarrak sortutako astekaria zen aldizkari hau. Beraz, sozialistak dira testuaren egileak. Helburua Bizkaiko meatzarien lan eta bizi baldintzak salatzea eta Bizkaiko langileei mobilizazioaren aldeko deialdia egitea.
Azterketa
- Bizkaiko meategietako langileen batzordea eratu, kuartelak eta derrigorrezko dendak kentzeko.
- Langileen eskaeren arrazoiak dira, egileek bi arrazoi aipatzen dituzte:
- 1890ko greba. Gobernuak, Loma Jeneralaren bitartez, konprometitu zen kuartelak eta derrigorrezko dendak kentzera.
- Indarrean dagoen erregimen politiko liberalaren aurka doala, ez dutela errespetatzen langileen askatasuna.
- Langileen ordezkariek diote, beraien eskakizunak betetzen ez badira, grebara joko dutela.
Testuingurua
Agiria Berrezarpen Erregimenari dagokio. Canovas izan zen sistema honen sortzailea. Erregimen oligarkikoa eta kontserbadorea eratu zuen, lur-jabe handien eta burgesia kontserbadorearen interesak defendatzen zituena eta herritarren eskubide eta askatasunak murrizten zituena. Bizkaiko industria iraultzaren hasierako urteak ziren, meategietan eta industrian eskulan handia behar zenez, estatuko beste lurraldeetako langile asko etorri ziren eskulan merkea eskainiz jabeei. Garapenarekin langileen lan eta bizi baldintzek okerrera egin zuten eta langileak elkartzen hasi ziren, langileen lehen alderdi eta sindikatuak sortuz. Agiriak erakusten digu langileak antolatuta zeudela eskaerak egiteko. Hasierako langileen mugimenduan sozialistak izan ziren indar nagusia. 1886an, Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen Bizkaian. Industriaren garapenarekin langileen egoera gero eta zailagoa bihurtu zen eta ondorioz langileen alderdiek, sozialistek, indar handia hartu zuten. Aztertzen ari garen testuan, sozialismoa Perezaguaren erradikalismoaren pean egon zen aldiaren isla da. XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran langileen mugimendua erradikalizatu egin zen eta grebak eta gatazkak areagotu. Maiatzaren 1a aipatzen du, mundu guztiko langileen eguna da eta langileek errebindikazioak eta manifestazioak egiten dituzte. Langileek kuartelak eta derrigorrezko dendak kentzea eskatzen dutelako, meategiak herri guneetatik urrun egoten zirenez, jabeek meategi ondoan barrakoi edo kuartelak eraikitzen zituzten, oso kalitate txarrekoak.
1890ko greba orokorra erabakigarria izan zen EHko langile mugimenduaren gero eta handiagoa izan zen, indar politiko nagusia bihurtuz. Langileek garaipena lortu eta bukatu zen greba. Meatzariek lanean zituzten arazo larrienak konpontzea eskatzen zuten: 10 orduko lanak, etab. Idatzi honetan egileak, gobernariak salatzen ditu.
Ondorioa
Industrializazioaren hasierako urteetako langileen errebindikazio nagusiak jasotzen ditu. Lan eta bizi baldintza hobeak lortzeko greba orokorra zela neurri eraginkorrena uste zuten. Lehenengo grebak izan zuen arrakasta sozialisteei nagusitasun sindikala eman zien. Greba hauek langile asko mobilizatzen zituzten eta sarritan armadaren parte hartzea behar izaten zen ordena publikoaren arazoak saihesteko. Gobernuaren aurkako iraultza bihurtu ez zedin, gehienetan langileen eskaerak onartzen zituen. Jabeek ez zituzten langileak errespetatzen. Sozialisteei aurre egiteko, nazionalistek beren sindikatua sortu zuten, ELA/STV, etnikoki euskaldunak ziren langileak bertan biltzeko. 1915ean sozialismoan lider aldaketa eman zen: Perezagua PSOEtik kanporatua izan zen eta Indalecio Prietok hartuko du kargua.