Errusiako Iraultzak: Tsarismotik SESBera

Historia2,54 KB

1. Tsarismoaren amaiera eta 1905eko Iraultza

Tsarismoaren amaiera. XX. mendearen hasieran, Errusiak monarkia absolutuari eusten zion. Nikolas II.ak, tsarrak, estatuko botere gorena zuen eskuetan, eta mugarik gabe erabiltzen zuen. Gobernatzeko, nobleziaren, Eliza ortodoxoaren, armadaren eta burokraziaren laguntza zuen. Parlamentu bat (Duma) zegoen arren, botere mugatua zuen. Izan ere, tsarrak nahi zuenean deitu edo desegin zezakeen Duma. Ez zegoen askatasun politikorik.

1905eko Iraultza. 1905. urtean japoniarren tropek tsarraren armada garaitu zuten. Berehala, porrotaren eraginez eta momentuko ekonomia-krisia zela-eta, istiluak izan ziren. Herri-masak San Petersburgoko Neguko Jauregira, tsarraren bizitokira, abiatu ziren eskaerak egiteko. Manifestatzaileek ez zuten tsarismoa suntsitzeko asmorik, baizik eta gaizki gobernatzen zuela adierazi nahi zuten.

2. 1917ko Otsaileko Iraultza

1914an, Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen. Ez ekonomia ez armada ez zeudenez gerrarako prest, porrot egin zuen. 1917ko Iraultza otsailaren 23an hasi zen, San Petersburgon izandako manifestazioaren ondoren. 25ean, greba orokorra hasi zen, eta 26an, altxamenduak izan ziren kuarteletan. Soldaduek uko egin zioten grebalariei tiro egiteari.

3. Iraultza boltxebikea (1917-1921)

1917ko Urriko Iraultza. Behin-behineko gobernuak ezin izan zuen gizarte eta politika ezegonkortasuna eragotzi. Era berean, gobernuak gerran jarraitzea erabaki zuen. Porrotak etengabeak zirenez, gobernua ahuldu egin zen. Horrez gain, sobieten protagonismoa areagotu egin zen, eta beren lehen kongresua egin zuten ekainean.

4. Sobietar Batasuna (1921-1929)

1921ean Ekonomia-politika berria (NEP) ezarri zen, ekonomia suspertzeko asmoz. Nekazariei askatasunez laboratzen eta saltzen utzi zitzaien, barne-merkataritza askea baimendu zen, eta enpresa txikiak eta ertainak jabetza pribatuan izaten utzi zuten.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna. 1922an, SESB sortu zen. Errepubliken federazio bat zen, eta errepubliken kopurua handituz joan zen. 1923. urtean Konstituzioa egin zen. 1924an, sobietar estatuak bere kanpo-harremanak normalizatu zituen, eta herrialde askok aintzatetsi zuten. Leninen ustez beharrezkoa zen iraultza SESBtik kanpo hedatzea. Hori dela-eta, 1919an, Hirugarren Internazionala sortu zuen. Zenbait herrialde gonbidatu zituen, haietan alderdi komunistak sortzeko asmoz. Alderdi komunista gehienak alderdi sozialisten izandako zatiketen ondorioz sortu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML