Hezkuntza eta Errepublika: 1931ko Konstituzioa

Historia2,52 KB

Hezkuntza.Analfabetismoa desagerraraztea izan zen helburu nagusia.

Armadaren erreforma.Azaña gerrako ministroak abiarazi zuen.

Lehenbiziko dekretuak errepublikari fideltasuna zin egitera behartu zituen militarrak.

Ordena publikoaren auzia.Polizia armatuen talde berri bat sortu zuen gobernuak:Asaltoko Guardia.
Errepublika ezarri zenean, beldurrez erreakzionatu zuten.

Eliza katolikoarekin izan zuen lehenengo gatazka larria. Segura kadinalak, pastoral bat argitaratu zuen Alfonso XIII.a goresteko. Horrek gatazka bat eragin zuen eta kaldinala kanporatu egin zuten. Ekainean, gorte konstituziogileetarako hauteskundeak egin ziren. Errepublikanoen eta sozialisten koalizioak gehiengoa eskuratu zuen 1931.KO KONSTITUZIOA Sozialistek eta ezkerreko errepublikanoek errepublika demokratiko eta akonfesional bat ezartzeko konpromisoa hartu zuten. Eskubide eta askatasun asko jasotzen zituen; adibidez, boto-eskubidea aitortzen zien emakumeei, ezkontza zibila eta dibortzioa ezartzen zituen, eta doako, derrigorrazko eta mixtoa lehen hezkuntzarako eskubidea jasotzen zuen. Jabetza pribatua errespetatzen zuen, baina herrialdearen aberastasuna interes nazionalen menpe jarrita. Bestalde, ekonomiaren zenbait sektore nazionalizatzeko (enpresa batzuk jabetu) aukera sortu zuen. 1931ko Konstituzioak botereen erabateko banaketa ezarri zuen: Gorteak edo diputatuen kongresua, ganbera bakarrekoak ziren. Gaitasun handia zuten legeak egiteko, gobernua politikoki kontrolatzeko, eta errepublikako presidentea ere kargutik ken zezakenten. (botele legegilea) Errepublikako presidentea zen estatuburua, eta gobernuko presidentea izendatzea eta kargugabetzea eta gorteak desegitea ziren haren funtzio nagusiak. Gobernuek presidentearen konfiantza izan behar zituzten. Auzitegien autonomia eta independentzia ziren justiziaren oinarria. Epai-mahaiak ezarri ziren, eta Berme Konstituzionalaren Auzitegia sortu, legeak konstituzioarekin bat zetozela ziurtatzeko, eta estatuaren eta eskualde autonomoen arteko gatazkak ebazteko. Hainbat probintzia eskualde autonomotan antola zitezkeen. Estatuaren eta eskualde autonomoen artean eskumen banaketa egitean, estatuaren nagusitasuna lehenetsi zen, eta gorteek onartu behar zituzten autonomia-estatutu guztiak. Estatuaren akonfesionaltasuna, gurtza-askatasuna, eta estatuaren eta Elizaren arteko banaketa ezarri ziren, eta Elizari estatuturik jasotzen zuen finantzaketa kendu. Mekataritzan aritzea debekatu zitzaien. 1931ko abenduaren 9an onartu zen, baina indar politiko guztiak adostasunik gabe.

Deskargatu

PDF Word HTML